Sortu
2021/01/04 - 19:47
Sortuk manifestazioa deitu du, urriaren 12ko protestagatik akusatutako gazteen alde
Iruñean Espainiako erregearen kontrako protesta batean parte hartzeagatik, dozena bat gaztek telematikoki deklaratuko dute urtarrilaren 12an, 13an eta 14an Nafarroako Auzitegitik.
2020/12/28 - 12:28
Sortuk, Auzitegi Nazionalean: "Ezin izan zenuten, eta ezin izango duzue"
Mezu hori zuten kartelak itsatsi dituzte Madrilgo Auzitegi Nazionalaren eta Burgosko Gobernu Militarraren kanpoaldean, prozesuaren 50. urteurrenaren harira.
2020/12/17 - 11:56
"PSOE-Podemos gobernua ez da estatu sakonaren aginduen aurrean makurtuko"
Bateragune auzia berriro epaitzeko erabakiaren atzean Espainiako Gobernua "ezegonkortzeko" ahalegina ikusten du Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusiak.
2020/12/17 - 11:44
Arkaitz Rodriguez: ''Ekinean jarraituko dugu''
Arkaitz Rodriguezek adierazi duenez, eurekin egin dutena "desproposito judizial bat" da eta "borroka" egiteko daude.
2020/12/14 - 14:00
Bateragune auziaren epaiketa errepikatzea agindu du Gorenak
Aho batez ebatzi dute Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Sonia Jacinto, Miren Zabaleta eta Arkaitz Rodríguez Auzitegi Nazionalean berriro epaitzea.
2020/12/14 - 07:25
Bateragune auziaren epaiketa errepikatu ala ez aztertuko du gaur Gorenak
Auzitegi Nazionaleko Fiskaltza epaiketa errepikatzearen aurka agertu zen, Goreneko Fiskaltzak aldeko txostena argitara eman baino aste batzuk lehenago.
2020/11/29 - 19:24
EH Bilduren eta Otegiren aurkako pintadak agertu dira Iruñea, Antsoain eta Orkoienen
Ezezagunek Errotaberri elkartearen egoitzan pintadak egin dituzte, Iruñeko Arrotxapea auzoan. Pintaketa gehiago agertu dira LGTBI kolektiboaren aldeko horma-irudian, Orkoienen.
2020/11/20 - 21:32
Santi Brouard eta Josu Muguruzaren omenezko manifestazioa Bilbon
Manifestazioa egin dute Brouardek pediatria-kontsulta zeukan lekutik Bilboko udaletxeraino. Hantxe hil zuten tiroka 1984an GALeko kideek.
2020/11/18 - 16:48
'Bateragune auzia'ren epaiketa errepikatzeko eskatu du Fiskaltzak
Auzipetuek epaiketa justurik izan ez zutela ebatzi zuen Giza Eskubideen Europako Auzitegiak, eta zigorrak baliogabetu zituen Gorenak. Baina, Voxek helegitea jarri zuen epaiketa errepikatzeko eskatuz.
2020/11/16 - 11:46
Mendia: "Ez dute erregimenik suntsituko, aurrekontu aurrerakoiak babestuko dituzte"
Lehendakariorde sozialistak Radio Euskadin esan duenez, EH Bilduk "bere ibilbide historikoaren osoko zuzenketa egin du" negoziaziorik gabe Estatuko Aurrekontu Orokorren aldeko botoa aurreratuz.
2020/11/07 - 18:38
"Inbertsio publikoen norabidea aldatzeko ordua" dela esan du Sortuk
Alderdi subiranistaren hitzetan, "obra faraonikotan dirua inbertitu beharrean, zerbitzu publikoak indartu behar dira".
2020/09/23 - 10:42
Arkaitz Rodriguezek dio aurrekontuak baino gehiago daudela jokoan
EH Bilduk Sanchezen gobernuaren iraupenari lagundu nahi dio, aurrekontuak negoziatuta, une honetan dauden beste irtenbideak okerragoak direlako.
2020/09/19 - 15:59
Sortuk "erabateko burujabetza" defendatu du COVID-19ari aurre egiteko
Rodriguezen hitzetan, "lehentasuna" orain, "noski", pandemiaren ondorioei aurre egitea da, baina horretarako "burujabetza ezinbestekoa" izango da.
2020/09/13 - 00:45
Elkarretaratze luze bat Bilbon, espetxe politika aldatzea eskatzeko
Sortuko idazkari nagusiaren ahotan, “ez dago elkarbizitzarik, bakerik, ezta askatasunik ere” presoek “espetxean jarraitzen duten” bitartean, “eta are gutxiago, kartzelan hiltzen diren bitartean”.
2020/08/02 - 22:20
Otegi: "Kataluniako auziak Estrasburgon amaituko du, baita Altsasuko kasuak ere"
'Proces' eta Bateragune auzien arteko "antzekotasun handiak" ikusten ditu EH Bilduko koordinatzaileak: "Guztiak independentistak gara eta inpartzialak ez diren epaitegien aurrean gaude".
2020/08/01 - 16:05
Otegi, Jacinto, Diez, Rodriguez eta Zabaletak Estatuari kalte-ordaina eskatuko diote
“Garaipen politikoa” lortu dutela azpimarratu du Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak, ezker abertzalea, hamar urte geroago, , “indartsuagoa” delako.
2020/08/01 - 15:19
Otegi: "Estatuko estoldetan azpilanean egindako operazio politikoa izan zen"
“Oso garesti ordaindu dugu, baina herri honengatik egindako lanarekin oso harro gaude; prezio hori ordaintzeko prest egon gara”, ziurtatu du EH Bilduko koordinatzaile nagusiak.
2020/07/10 - 13:20
Abertzaleek ez dute Euskal Elkargoko presidente kargurako hautagairik aurkeztuko
Euskal Herria Baik Jean-Rene Etchegaray Baionako alkatearen aldeko botoa emango du bozketan.
2020/06/08 - 15:33
"Pintaketak puztuta, olatuarena egin eta elikatzen dituzte"
Arkaitz Rodriguezek politikari eta hedabideek pintaketei emandako erantzuna kritikatu du, ATA ezker abertzalea ahultzeko saiakeran elikatzen duelakoan.
2020/06/08 - 14:38
''Pintaketak ezabatu daitezke, baina presoen heriotzek ez dute atzera bueltarik''
Arkaitz Rodriguezek adierazi duenez, alderdi desberdinen egoitzetan agertu diren pintaketen helburua EH Bildu ahultzea da.