Suhiltzaileak
2024/11/02 - 15:15
Nafarroak Valentziako Generalitateak eskatutako giza baliabideak eta baliabide materialak mobilizatu ditu
Asteburuan zehar, hogeita hamar suhiltzaile inguru, Foruzaingoko 20 agente, Gurutze Gorriko eta DYAko taldeak eta laguntza-lanetarako makina arin eta astun ugari bidaliko dituzte Valentziara.
2024/10/28 - 21:11
Lau solairuko eraikin bateko bizilagunak etxetik atera dituzte Zarautzen, sute baten ondorioz
Sutea etxe baten sukaldean piztu da.
2024/10/22 - 10:01
Hainbat ordu behar izan dituzte Nervacero enpresan piztutako sutea itzaltzeko
Bizkaiko suhiltzaileek "Colossus" robota izan dute lagun amatatze lanetan. Txatarra pila batean hasi ziren garrak, eta kalte materialak handiak dira. Zorionez, ez da inor zauritu.
2024/10/22 - 09:23
Amatatu dute Nervacero enpresan bart piztutako sutea, Trapagaranen
Suhiltzaileak bertan daude txatarra pila freskatzen. Garrak atzo gauean piztu ziren hondakin metalikoak pilatzen diren eremu batean. Ez zen inor zauritu baina kalte materialak handiak dira. Lehen aldiz, suteak itzaltzeko robota erabili dute.
2024/10/22 - 00:33
Txatarra pila batek su hartu du Nervacero enpresan, Trapagaranen
Bi leherketa izan ostean, sutea hondakin metalikoak pilatzen diren eremu batean hasi da, eta ez zegoen langilerik bertan. Ondorioz, ez da inor zauritu, eta suhiltzaileek ez dute beharginik erreskatatu behar izan.
2024/10/18 - 07:00
Bizkaiko suhiltzaileek robot baten laguntza izango dute sute arriskutsuenetan
Notre Dameko katedralean erabilitako robot hau bakarra izango da Espainiako Estatuan. Bi suhiltzailek urrunetik kontrolatzen duten robotak suhiltzaileak sartu ezin diren tokietan egin dezake lan, pertsonentzako arriskua gutxituta.
2024/10/02 - 12:56
78 urteko gizon bat larri zauritu da Muskizen izandako sute batean, kea arnastuta
Garrak gauerdia pasatxo piztu dira etxebizitza batean. Gizonaz gain, bi pertsona eta txakur bat artatu behar izan dituzte, horiek ere kea arnasteagatik. Etxebizitzak kalte material handiak ditu.
2024/09/29 - 19:11
Gizon batek erredura larriak egin ditu Gasteizen, Sansomendi auzoko etxebizitza batean izandako sutean
Sei pertsona zauritu dira Antonio Machado kaleko etxebizitza batean piztutako sutean. Larriena, su hartu duen etxebizitzan zegoen gizona, Txagorritxuko erietxera eraman dute. Bi ertzain eta bi bizilagun ere artatu behar izan dituzte.
2024/09/29 - 18:40
Sei zauritu, horietako bat larri, Gasteizko etxebizitza batean piztutako sutean
Antonio Machado kaleko etxebizitza-eraikin bateko seigarren solairuan hasi da sutea, 13:00ak aldera. Goiko solairuetako hainbat auzokide etxetik atera behar izan dituzte.
2024/09/27 - 14:06
Sute handia Azkoitiko enpresa batean
Suhiltzaileek lanean jarraitzen dute Azkoitiko Txerloi auzoko enpresa batean sutea itzaltzeko.
2024/09/26 - 13:52
Tren bat errailetik irten da Kantabrian, Bizkaiko mugan; ez da inor zauritu
Ezbeharra 10:00ak inguru jazo da, trena arroka batzuen kontra egin eta bidetik atera da. Karrantza SOS, Ertzaintza eta suhiltzaileak bertaratu dira trenean zihoazen 12 bidaiariak ateratzeko.
2024/09/26 - 00:22
Adingabe bat zauritu da Donostiako etxebizitza batean, kanpin-gas bonbona baten leherketak eraginda
Zauritutako nerabea Gurutzetako Ospitalera (Barakaldo) eraman behar izan dute, erredurak zituelako. Gertakaria 19:30ean jazo da, Xalbador Bertsolariaren kalean (Donostia).
2024/09/25 - 21:19
Kontxako badian su hartu duen ontzi bateko bi tripulatzaileak erreskatatu dituzte
Donostiako Klub Nautikoko ontziek bi tripulatzaileak erreskatatu eta kaira eraman dituzte. Bertan, Ertzaintzaren dotazio bat eta anbulantzia bat zituzten zain, eta bertan arreta medikoa eman diete.
2024/09/25 - 15:18
"Sustoa" Bermeon, hodi bat apurtu eta gas ihes handia izan baita
Gertakaria 10:00ak baino lehen jazo da Ander Deuna kaleko obra batzuetan; nonbait, gas hodi bat apurtu da eta horrek eragin du ihesa. Badaezpadako neurri gisa, bizilagunak etxean gordeta izan dira 40 bat minutuz.
2024/09/20 - 14:09
Suhiltzaileek gau osoa eman dute Galdakaoko enpresa batean izandako sutean
Bi pertsona ospitaleratu dituzte, kea arnastu baitute. Sua 19:30ean hasi zen, Gumuzio auzoko enpresa batean, oraindik ez dakite zergatik, eta txatarra erre da.
2024/09/16 - 23:26
52 urteko gizon bat ospitaleratu dute Tuteran, etxeko sukaldean piztutako sutearen kea arnasteagatik
Sutea 17:00etan piztu da Domingo Gaztelu kaleko etxebizitza batean. Zauritua pronostiko erreserbatuarekin ospitaleratu dute.
2024/09/16 - 13:15
Hainbat pertsona etxetik irtenarazi dituzte Intxaurrondo auzoko eraikin batean izandako sute baten ondorioz
Hainbat pertsona etxetik atera behar izan dituzte bart Donostian, Intxaurrondo auzoan, Donostiako Meteorologia Institutua izan zenak sua hartu baitu. Garrak gauean bertan itzali dituzte eta ez da inor zauritu.
2024/09/16 - 13:12
Sutea piztu da Donostiako eraikin batean eta hainbat pertsona atera behar izan dituzte
Sua bart piztu da Intxaurrondon, iraganean meteorologia institutua izandako eraikinean. Suhiltzaileek garrak itzali dituzte eta ez da inor zauritu.
2024/09/12 - 00:15
Iruñeko Udaltzaingoaren egoitzan piztutako suteak ez du egitura kaltetu
Sutea asteartean piztu zen eraikinaren teilatuan. Inor ez da zauritu eta kalte materialak eraikinaren estalkian izan dira. Ikerketa zabalik dago.
2024/09/10 - 22:18
Sua piztu da Iruñeko Udaltzaingoaren eraikinean
Sua 14:00ak aldera hasi da, eta berehala deitu diete Cordovillako suhiltzaileei. Sutea beste eraikin batzuetara zabal ez dadin lanean jarraitzen dute.