Sumar
2024/12/10 - 09:00
Jaurlaritzaren aurrekontuei PPk, Sumarrek eta Voxek aurkeztutako osoko zuzenketak eztabaidagai Legebiltzarrean
Ezusterik ezean, atzera botako dituzte denak. Etzi, zuzenketa partzialen txanda izango da, eta ingurumari horretan, zabalik dute oraindik negoziazioa EH Bilduk eta Jaurlaritza osatzen duten bi alderdiek (EAJ eta PSE-EE).
2024/12/10 - 08:52
Albiste izango dira: Abisua izotzagatik, EAEko aurrekontuen eztabaida eta EITB Maratoiaren atzerako kontua
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/12/06 - 14:13
Sumar: ''Monarkia atzean uzteko garaia da''
Sumarrek elkarretaratzea egin du gaur eguerdian Donostian, "Konstituzio federal bat" aldakarrikatu eta Espainiako monarkia "atzean uzteko" pausoak eskatzeko.
2024/11/30 - 13:40
Alba Garciak gidatuko du Sumar Mugimenduaren Koordinazio Orokorra
Alba Garciak, Lander Martinezek eta Edurne Garciak osatu duten Garai Berria hautagaitza izan da bozkatuena larunbat honetan Bilbon egin den sortze-batzarrean.
2024/11/29 - 13:21
Sumarrek osoko zuzenketa aurkeztu die Jaurlaritzaren aurrekontuei eta 700 milioiko aldaketak erregistratu ditu
Sumarrek Eusko Legebiltzarrean duen Jon Hernandez legebiltzarkidearen arabera, EAJ-PSE gobernuak aurkeztutako aurrekontu proiektuak ez die herritarren beharrei erantzuten.
2024/11/25 - 11:18
Alba Garciak, Edurne Garciak eta Lander Martinezek gidatuko dute Sumarren asanbladarako hautagaitza bateratua
Garai Berria izeneko hautagaitza azaroaren 27tik 29ra egingo dituzten bozketen bidez berretsi beharko dute. Azaroaren 30ean Arrupe Etxean (Bilbo) egingo duten ekitaldian iragarriko dute emaitza.
2024/11/22 - 13:44
Sumarrek ez du EAEko aurrekontuak negoziatzen jarraituko eta osoko zuzenketa aurkeztuko du
Noël d'Anjou sailburuak gaur arteko epea eman die oposizioko hiru talderi —EH Bildu, PP eta Sumar— 2025erako aurrekontuak negoziatzen jarraitu nahi duten ala ez adierazteko.
2024/11/20 - 17:56
Eusko Jaurlaritzak 50 aurrekontu-iniziatiba proposatu dizkie oposizioko taldeei
Noël d'Anjou Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza sailburuak uste du oposizioarekin akordio batera heltzeko aukerarik badagoela 2025eko aurrekontuen proposamenaren harira.
2024/11/20 - 11:45
EAEko aurrekontuak babesteko oso aukera gutxi ikusten ditu Sumarrek
Jon Hernandez Sumarreko legebiltzarkidea Noël D'Anjou Ogasun eta Finantza sailburuarekin bildu da, 2025eko aurrekontuak babesteko balizko hurbilketa bat aztertzeko, baina alderdiak "oso, oso aukera gutxi" ikusten ditu.
2024/11/20 - 06:00
Eusko Jaurlaritzak aurrekontu akordiorako proposamen berria egingo dio gaur oposizioari
Noël d 'Anjou Ogasun sailburuak oposizioko talde politikoei eskaintza egingo die gaur. Bertan, EH Bilduk, PPk eta Sumarrek aurreneko batzarretan proposatutako neurri batzuk jasoko dira, Eusko Jaurlaritzak azaldu duenez.
2024/11/15 - 13:58
EAJk 28 eserleku lortuko lituzke, eta EH Bilduk, 27, Soziometroaren arabera
Eusko Jaurlaritzaren boto-asmoari buruzko inkestaren arabera, PSE-EEk eta PPk ordezkari gehiago lortuko lituzkete (13 eta 7, hurrenez hurren). Elkarrekin Podemos, Sumar eta Vox Eusko Legebiltzarretik kanpo geratuko lirateke.
2024/11/15 - 11:49
EAJk 28 eserleku lortuko lituzke, eta EH Bilduk, 27, Soziometroaren arabera
Eusko Jaurlaritzaren boto-asmoari buruzko inkestaren arabera, PSE-EEk eta PPk ordezkari gehiago lortuko lituzkete (13 eta 7, hurrenez hurren). Elkarrekin Podemos, Sumar eta Vox Eusko Legebiltzarretik kanpo geratuko lirateke.
2024/11/14 - 20:46
Errejonek dio Mouliaaren salaketa "faltsua" dela
Epaileari auzia berriro irekitzeko eskatu dio diputatu ohiak, eta deklaratzen uzteko, "benetan gertatutakoa azaltzeko", "linbo prozesala" saihestuz. Aktoreak, aldiz, berretsi du kontatu duen guztia "zehatz-mehatz gertatu zena" dela.
2024/11/14 - 17:08
Espainiako Gobernuaren zerga-erreforma "labean" dago oraindik, ez baitu babes nahikorik oraingoz
Gobernu-bazkideak ez datoz bat hainbat puntutan, eta inbestidura-blokeko bazkideek dagoeneko buruan dute enpresa multinazionalei gutxieneko % 15eko zerga berria ezarriz gero aurrerabidea ematearen alde egitea. Ogasun Batzordea astelehenera arte atzeratu da.
2024/11/11 - 20:19
PP Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuak onartzeko prest; Sumarrek, berriz, baztertu ditu, "zaharrak" direlakoan
Eusko Jaurlaritzak bilera sorta hasi du oposizioko taldeekin, aurrekontuetan akordio bat lortze bidean. Dena dela, EAJk eta PSE-EEk osatutako taldeak gehiengo nahikoa du kontuak bakarrik onartzeko.
2024/11/11 - 18:49
Sumar: ''Gaur egun ez gaude Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuak babesteko moduan''
Jon Hernandez Sumarren legebiltzarkideak adierazi duenez, Jaurlaritzak aurkeztu dizkien kontuak "ez dira Euskadi berri baterako aurrekontu berriak". Hala eta guztiz ere, koalizioak hobekuntzak proposatu dizkio Eusko Jaurlaritzari zazpi arlotan, eta beste bilera bat egiteko prest agertu dira.
2024/11/11 - 08:43
Albiste izango dira: EAEko Aurrekontuen negoziazioa, COP29 goi bilera eta azaroaren 25eko kanpaina
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/11/11 - 08:12
D'Anjou sailburua Sumar eta PPrekin bilduko da gaur, aurrekontuetarako babes bila
Ogasun eta Finantza sailburuak proposamen "zehatzak, bideragarriak eta errealistak" egiteko eskatu die taldeei. Ekarpenak jaso ondotik, Sailak "proposamen zehatza" aurkeztuko die alderdiei aurrekontu proiektua negoziatzen jarraitzeko asmoz.
2024/11/08 - 10:54
D'Anjou Sumar eta PPrekin bilduko da astelehenean eta EH Bildurekin asteartean, aurrekontuetarako babes bila
Ogasun eta Finantza sailburuak proposamen "zehatzak, bideragarriak eta errealistak" egiteko eskatu die taldeei. Ekarpenak jaso ondotik, Ogasun eta Finantza Sailak "proposamen zehatza" aurkeztuko die alderdiei aurrekontu proiektua negoziatzen jarraitzeko asmoz.
2024/11/06 - 19:04
Veronica Martinez Barbero, Sumarren bozeramaile berria
Sumarren esanetan, aho batez erabaki dute izendapena alderdia osatzen duten talde guztiek.