Supermerkatuak
2024/12/13 - 08:43
Historiako Gabonik garestienak: Zer egin gutxiago gastatzeko?
Gabonetan egingo dugun gastuaren zati handi bat otorduetan egingo dugu eta, erosketa saskia etengabe igotzen aritu denez, aurten, Gabonetan ohikoak diren produktu asko (arkumea, bisigua, txokolatezko gozoak...) inoiz baino garestiago aurkitu ditugu. Hala ere, badago otordu merkeagoak egiteko aukera.
2024/12/13 - 08:32
Albiste izango dira: EITB Maratoiaren balantzea, Presidenteen Konferentzia eta historiako Gabonik garestienak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/12/13 - 06:00
Gabonetan aurrezteko metodoa: erosketak aurreratzea eta eskaintzak probestea
Elikagaien prezioak bereziki garestitu ohi dira Eguberri egunak gerturatzen direnean, batik bat, egun horietan etxe gehienetan izaten diren produktuenak. Nola lortu dezakegu otordu horiek hain garestiak ez izatea? Uvesco taldeko Pedro Galdosek hainbat gomendio eman dizkigu.
2024/12/09 - 14:57
Uvescoren akzioen % 70 erosi zuen PAI Partnersek ez dio negozioaren bere zatia salduko Carrefourri
PAI Partnersek Uvescoren akzioen % 70 erosi zuen 2021ean negozioa zabaltzeko asmoz. 2024ko ekainean, berriz, Uvescoren bere zatia Carrefourri saltzea negoziatzen hasi zen.
2024/11/28 - 10:01
KPIa sei hamarren hazi da azaroan, % 2,4ra arte, erregaiak eta argindarra garestitzeak eraginda
Bestalde, azpiko inflazioa hamarren bat jaitsi da azaroan, % 2,4raino. Iazko abendutik aurtengo azarora arteko KPIaren arabera eguneratuko dira pentsioak 2025an, eta hortaz kotizaziopeko pentsioak % 2,8 igoko dira.
2024/11/19 - 21:22
Elikagaien bankuen bilketa kanpaina asteburu honetan izango da
Laguntzeko, supermerkatuaren irteeran janaria ematea da ohikoena, baina boluntariotzan parte hartu edo ekarpen ekonomikoak egin daitezke ere.
2024/11/18 - 12:05
Botatzeko zen kroketa bat jateagatik kaleratu zuten, eta orain Justiziak arrazoia eman dio langileari
Mercadonaren arabera, langileak arau-hauste oso larria egin zuen eta horregatik erabaki zuen enpresak kanporatzea. Gaztela-Mantxako Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi du, ordea, kroketak ez zuela baliorik merkatuan, eta, hortaz, kaleratzea bidegabea izan zela.
2024/11/14 - 10:33
KPIak gora egin du urrian: urtebeteko tasa % 2,3koa izan da EAEn, eta % 1,8an Nafarroan
Espainiako Estatuan ere urtebeteko inflazioak koska bat gora egin du, % 1,8raino, argindarraren, gasaren eta erregaien garestitzeak eraginda.
2024/10/08 - 14:53
Jaurlaritzak ''elkarrizketak abian'' ditu Talgo eta BMren proiektuak babesteko asmoz
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak "diskrezioa" eskatu du bi prozesuetan "kolaborazio publiko-pribatua" beharrezkoa delako.
2024/10/01 - 09:42
Albiste izango dira: Israelek Libano inbaditu du, oinarrizko elikagaien BEZa bueltan eta Barakaldoko tiroketa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/09/30 - 16:07
Oinarrizko elikagaiek % 2ko BEZa izango dute astearte honetatik aurrera
BEZ hori, gainera, % 4koa izango da 2025eko urtarriletik aurrera. 2023ko urtarrilean produktu horiei BEZa kendu zien Espainiako Gobernuak, inflazioari eusteko eta kontsumitzaile ahulenei laguntzeko. Ordutik, neurria luzatu da, prezioak normalizatu arte.
2024/09/27 - 11:05
KPIa zortzi hamarren apaldu da irailean, % 1,5era arte, eta 2021eko martxotik izan duen tasarik txikiena da
Bestalde, azpiko inflazioa hiru hamarren jaitsi da irailean, % 2,4raino. Hortaz, KPI orokorra baino bederatzi hamarren handiagoa da, eta 2022ko urtarriletik izandako txikiena.
2024/09/12 - 11:45
KPIa % 2,6 eta % 2,2raino apaldu da EAEn eta Nafarroan, abuztuan
Espainiako Estatuan urtebeteko inflazioa % 2,3an kokatu da, iazko uztailetik izandako tasarik txikiena. Halaber, elikagaiak % 2,5 garestitu dira batez beste urtebetean, ia hiru urtean izan den igoerarik txikiena.
2024/08/27 - 23:44
Facuak salatu du supermerkatu batzuek elkarri ez erasotzeko ituna dutela
Aldi eta Hipercor enpresek "elkarri ez erasotzeko ituna" dutela atzenam du Facuak, eta oliba-olioaren prezioa jaitsi dutela, Mercadonak abuztuaren 21ean ezarritako prezioak berdintze aldera.
2024/08/13 - 11:25
Urte arteko KPIaren igoera % 2,9ra apaldu da EAEn eta % 2,6ra Nafarroan, uztailean
Espainiako Estatuan urte arteko inflazioa % 2,8an kokatu da, ekainetik sei hamarren behera eginda. Bien bitartean, elikagaiak batez beste % 3,1 garestitu dira urtebetean, hiru urtean izandako igoerarik txikiena.
2024/07/30 - 12:15
KPIa % 2,8an kokatu da uztailean, sei hamarren behera eginda, argindarraren eta elikagaien merkatzea tarteko
Bestalde, azpiko inflazioa bi hamarren jaitsi da uztailean, % 2,8raino.
2024/07/26 - 19:27
Gorputz arrotzak daude dagoeneko merkatutik kendu duten fruitu lehorren koktel batean
Mix Maximix eta Mix Maximix XXL produktuak dira, Trader Joe's markakoak. Dagoeneko kendu dituzte Aldi supermerkatuetatik.
2024/07/01 - 15:22
Oliba-olioari BEZa kentzeak litroko 35 eta 75 zentimo artean aurreztea dakarrela dio OCUk
Facuak neurri horrek kontsumitzaileentzat dakarren "eragin izugarri arina" deitoratu du. Bestetik, argindarraren batez besteko prezioak ekainean, handizkako merkatuan, BEZaren jaitsiera eragingo du hurrengo fakturan, eta berriz ere % 10era murriztuko da.
2024/07/01 - 10:58
Oliba-olioaren BEZa % 0ra murriztu da, urrira arte
Gainera, argindarraren batez besteko prezioak ekainean, handizkako merkatuan, BEZaren jaitsiera eragingo du hurrengo fakturan, eta berriz ere % 10era murriztuko da.
2024/06/28 - 11:21
KPI bi hamarren jaitsi da ekainean, % 3,4ra arte, baina azpiko inflazioa % 3an mantendu da
Erregaien merkatzeak eta elikagaien prezioak ekainean 2023an baino gutxiago igo izanak eragin dute moteltzea. Aldiz, aisialdiaren eta kulturaren prezioen igoera nabarmentzen da.