Urte arteko KPIaren igoera % 2,9ra apaldu da EAEn eta % 2,6ra Nafarroan, uztailean
Prezioek gora egiten jarraitzen dute Hego Euskal Herrian, modu apalagoan bada ere. Uztailean urte arteko inflazioa % 2,9an eta % 2,6an geratu da EAEn eta Nafarroan, hurrenez hurren. Hortaz, urte arteko tasak sei hamarren eta zortzi hamarren egin du behera EAEn eta Nafarroan, ekainean % 3,5ekoa baitzen EAEn eta % 3,4koa Nafarroan. Joera horren erantzule nagusiak argindarraren merkatzea eta elikagaien igoeraren moteltzea dira, batez ere.
Ekainetik uztailera, Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) hiru hamarren jaitsi da EAEn eta hamarren bat, Nafarroan.
Urtea hasi zenetik, prezioak % 2,7 garestitu dira EAEn, eta % 2,2 Nafarroan.
Bizkaiak izan du urte arteko inflaziorik handiena uztailean (% 3,1), Gipuzkoaren (% 2,9) eta Arabaren (% 2,4) aurretik. Ekainetik uztailera, prezioak % 0,5 merkatu dira Araban, % 0,4 Bizkaian eta % 0,2 Gipuzkoan.
Elikagaien prezioak ere gora egiten jarraitzen du; izan ere, elikagaiak eta edariak % 4,3 garestitu dira batez beste urtebetean EAEn, eta % 3,2 Nafarroan. Hala ere, urte arteko datua ekainean baino apalagoa da, aurreko hilabetean zazpi hamarren eta bederatzi hamarren handiagoa baitzen, hurrenez hurren. Espainiako Estatuari dagokionez, elikagaiak batez beste % 3,1 garestitu dira urtebetean —ekainean baino % 1,1 gutxiago—, batez ere, frutaren eta olioaren prezioak behera egin duelako eta oliba olioaren BEZa % 0ra murriztu delako.
Espainiako Estatuari dagokionez, urte arteko inflazioa % 2,8an kokatu da uztailean.
Bestalde, azpiko inflazioa, energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena, bi hamarren jaitsi da uztailean, % 2,8raino, aurreko urteko hilabete bereko datuekin alderatuta. 2022ko urtarriletik izandako daturik apalena da.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.