Supermerkatuak
2022/11/21 - 15:33
Bizkaiko Elikagaien Bankuak aurreko urteetan baino dohaintza gehiago behar ditu prezioen igoeragatik
Elikagaien bilketa handia ostiralean eta larunbatean egingo dute, eta Bizkaian, esaterako, milioi bat kilo biltzeko erronka jarri dute. Halaber, 800 eta 1.000 boluntario inguru behar dituztela adierazi dute.
2022/11/15 - 15:19
Erosketa-saskia % 15,4 garestitu da urtebetean, historiako igoerarik handiena
Argindarraren eta gasaren merkatzeak eta garraio publikoaren deskontuek KPIaren beherakada bultzatu dute. Bizitza gero eta garestiagoa den arren, igoera hori motelduz doa. Moderazio hori, ordea, ez da erosketa-saskira iritsi.
2022/11/11 - 16:03
El Corte Inglesek, Carrefourrek, BMk, Mercadonak eta Eroskik Euskaraldiarekin bat egin dute
Datorren ostiralean hasiko den Euskaraldiari babesa erakutsi diote hainbat supermerkatuk. Eurentzat ere garrantzitsua delako bezeroek euskaraz kontsumizeko aukera izatea.
2022/10/25 - 16:16
Gurutze Gorriaren bitartez, 2,5 milioi euro bideratuko dira elikagaien bonuetara
Krisi energetikoaren eta inflazioaren aurrean zailtasun ekonomikoak dituzten familiei lagunduko zaie Hitzartuz programan zehaztu diren neurriekin. Berria da elikagaiak erosteko 2,5 milioi euroko laguntza urtarrilaren 1etik aurrera indarrean jarriko dutena.
2022/10/14 - 16:26
Elikagaien prezioak % 14,4 garestitu dira azken urtean
Lekaleak, barazkiak, esnea, gazta, arrautzak eta haragia dira gehien garestitu diren produktuak. Guztira elikagaien prezio % 14 igo da irailean aurreko urtearekin alderatuz. Guztien artean, benetan aipagarria da olioaren prezioak izan duen gorakada, % 66.
2022/10/14 - 13:26
Esnea, olioa, arrautzak eta zerealak dira erosketa saskian gehien garestitu diren produktuak
Azken urtean, esnea % 25,1 garestitu da; berogailua, argindarra eta ur hornidura, % 24,8; olio eta koipeak, % 23,8; arrautzak, % 23,6 eta zerealak, % 22,3.
2022/09/27 - 23:28
Hiru supermerkatu ezberdinetara joan gara erosketa egitera: non ote garestien?
Gure erredakzioko hiru kazetari erosketa bera egitera joan dira hiru herri eta supermerkatu ezberdinetara. Hau da emaitza.
2022/09/27 - 16:17
Azken 34 urteetan erosketa saskiaren prezioak izan duen igoerarik altuena izan da azken urtekoa
OCU kontsumitzaileen elkarteak iazko maiatzetik aurtengo maiatza bitartean 239 produkturen prezioak aztertu ditu, ia 1.200 supermerkatutan. Erosketa saskia osatzen duten produktuen prezioek inoizko igoerarik handiena izan dute, %15,2koa.
2022/09/17 - 16:27
Produktuak % 6 eta % 9 artean batez beste garestitu dira supermerkatura heldu baino lehen
Bai banatzaileek bai ekoizleek prezioaren igoera dagoeneko mugatzen dutela ziurtatzen dute. Eroskiren esanetan, ez dago prezioak jaisteko tarterik, euren etekina % 2tik beherakoa baita.
2022/09/16 - 12:22
Garzon: "Erosketa orga merkatzea posible da; banaketa enpresek bat egin beharko dute lehenago edo geroago"
Espainiako Gobernuko Kontsumo ministroak nabarmendu duenez, banaketa enpresa handiei eskatu dietena da euren mozkin "oso altu" horiek "apaltzea", familien mesedetan.
2022/09/16 - 12:14
Alberto Garzón: ''Banatzaile handiek oso marjina handiak dituzte, eta horiek moderatu daitezke''
Alberto Garzon Espainiako Gobernuko Kontsumo ministroak azpimarratu du saskiaren prezioa mugatzea "posible" dela, eta ziur agertu da banatzaile handiek "lehenago edo beranduago" bat egin beharko dutela ekimen horrekin.
2022/09/13 - 16:24
Kontsumitzaileak, premiazko produktuen prezioei mugak jartzearen alde
Kontsumitzaileen ustez, beharrezkoak diren proiektuak, zailtasunak dituztenek ere euskuratzeko modua izan dezatela lortu behar da.
2022/09/12 - 22:27
Carrefourren 30 euroko erosketa saskia: oliba oliorik eta elikagai freskorik gabe, baina txokolate zuriarekin
Zerrenda osatzen duten 30 produktuak Carrefour markakoak dira, tartean, ilarrak, oilasko salda edo arto kontserbak, pikillo piperrak, barrengorri xerratuak eta albondigak saltsan.
2022/09/12 - 21:36
Enpresa banatzaile handien arabera, prezioei muga jartzeak merkatua desitxuratzen du
Banaketaren patronalak Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko bigarren presidenteordearekin elkartu dira astelehen honetan.
2022/09/12 - 20:38
Zer da ezinbestekoa gure erosketa saskian?
Herritarren eta adituen esanetan, produktu freskoak ezinbestekoak dira: fruta, haragia, arraina, esnea edota arrautzak ere. Zein litzatekeen saski osasuntsu eta prezioz egokia aztertuko dugu.
2022/09/12 - 17:42
Eroskik prezioei "eusteko" ahalegina nabarmendu du, mozkin-marjina "estua" duen sektore batean
Dioenez, inflazioak "ez dio inori mesede egiten", eta Eroskik berak ere nabaritu du "ekoizlearen" inflazioaren presioa. Errealitate konplexuaz "erabat jabeturik", bikoiztu egin ditu kateak "sustapen-ahaleginak".
2022/09/08 - 16:58
Oinarrizko prezioak urtarrilera arte mugatzea eskatu diete kate handiei Yolanda Diazek eta Alberto Garzonek
Espainiako Gobernuko presidenteorde eta Lan ministroak eta Kontsumo ministroak egindako proposamenaren helburua da familiak babestea, kontuan izanik inflazioaren eragina. Neurria Gabonak amaituta indargabetuko litzateke.
2022/09/08 - 11:33
Espainiako Gobernuak elikagai batzuen prezioa mugatzeko proposamena aztertuko du Carrefourrekin
Espainiako Gobernuak bilera sorta bat hasiko du banatzaileekin eta kontsumitzaileekin, oinarrizkotzat jotzen diren zenbait elikagairi muga jartzen saiatzeko. Frantziako enpresa banatzaileak oinarrizko saski bat eskainiko du 30 euroren truke.
2022/09/05 - 13:29
Saltoki handietako salmentak % 5,2 jaitsi dira uztailean Euskadin
Lurraldeka, Araban izan du beherakadarik handiena, % 6,4 jaitsi baita, eta atzetik ditu Gipuzkoa (% 5,1) eta Bizkaia (% 4,8).
2022/09/05 - 12:09
Yolanda Diazek oinarrizko elikagaien prezioa mugatzea proposatu du
Ogia, esnea, arrautzak eta fruta bezalako produktuetan aplikatuko litzateke, besteak beste. Espainiako Gobernuko presidenteordearen arabera, bidean norbait aberasten ari da, gerra aitzakiatzat hartuta.