EUSTAT
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Saltoki handietako salmentak % 5,2 jaitsi dira uztailean Euskadin

Lurraldeka, Araban izan du beherakadarik handiena, % 6,4 jaitsi baita, eta atzetik ditu Gipuzkoa (% 5,1) eta Bizkaia (% 4,8).
Eroskiren hipermerkatu bat. Artxiboko argazkia: Efe.
Eroskiren hipermerkatu bat. Artxiboko argazkia: Efe.

Euskadiko saltoki handietako eta elikadura kate handietako salmentak % 5,2 jaitsi dira uztailean, aurreko urteko hil beraren aldean, Eustatekgaur argitaratutako datuen arabera. Lurraldeka, Araban jaitsi da nabarmen, % 6,4, eta atzetik ditu Gipuzkoa % 5,1ejo jaitsierarekin eta Bizkaia % 4,8arekin.

Salmenten urte arteko bilakaera ere murriztu egin da elikaduran % -6,8 eta gainerako produktuetan % -2,2.

Aurreko hilabetearekin alderatuz gero, hau da, 2022ko ekainarekin, bilakaera txarra izan da baita ere, baina neurri txikiagoan (% -1,5). Elikagaien sektorean salmentak % 1,2 jaitsi ziren eta gainerako produktuetan % 2.

Eustatek ematen duen beste datu bat urteko lehen zazpi hilabeteetan metatutakoa da; izan ere, saltoki handietako eta elikadura kateetako salmentek % 1,7 egin zuten behera, 2021eko aldi beraren aldean.

Aldi horretan, elikagaien salmentak % 5,7 jaitsi ziren eta gainerako produktuenak % 7,1 gehitu. Urtarriletik uztailera bitartean, salmentak % 0,2 jaitsi ziren Bizkaian, % 3,3 Araban eta % 3,5 Gipuzkoan.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Concentración de los trabajadores de JM ikastetxea frente a la sede del Gobierno vasco en Bilbao.



EUROPA PRESS

14/5/2025
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAEko Auzitegi Nagusiak baliogabetzat jo du Bilboko JM ikastetxeko 59 langile kaleratzeko erabakia

ELA sindikatuak ohar batean adierazi duenez, Auzitegi Gorenak kaleratze kolektiboaren aurkako errekurtsoa onartu izanak agerian uzten du porrot egin zuen Jesuitinas ikastetxearekin bat egitea eta langileak kaleratzea prozesu "iluna eta gaizki kudeatua" izan zela, eta horrek "familien kezka eta ikasleen matrikulazio-desbideratzea" eragin zituela, "ikastetxea behin betiko ixtera kondenatu" arte; "guztia, Eusko Jaurlaritzaren onespenarekin eta konplizitatearekin", sindikatuaren arabera. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X