Tabakalera
2023/09/21 - 23:35
Aurpegi ezagun asko, PRIMERAN plataformaren aurkezpenean
Donostiako Tabakaleran egin dute PRIMERAN euskarazko eta euskal edukien streaming plataformaren aurkezpen ofiziala, gaur arratsaldean. Gizarteko arlo ezberdinetako dozenaka lagun batu dira ekitaldira.

2023/06/22 - 15:49
Tabakalerak "That Time" aurkeztu du, inoiz antolatutako erakusketarik handiena
Donostiako zentroak eta Arte Ederren Bilboko Museoak antolatu dute erakusketa, batera. Bilboko museoaren bilduma iraunkorra du ardatz, eta 80 artistaren 107 lanek osatzen dute.

2023/05/03 - 16:45
2deo SERIEAK programaren hirugarren edizioak lagunduko dituen hiru proiektuak hautatu dituzte
Etorkizunean gure pantailetan ikusteko aukera izango ditugun hiru telesailen lehen pausoak ezagutu ditugu gaurkoan. Tabakaleraren 2deo SERIEAK programaren baitan aukeratu dituzte, eta gaurtik aurrera, ikus entzunezko sektoreko zenbait profesional ezagunen aholkularitza izango dute.

2023/05/03 - 15:33
2deo serieak deialdiko hiru proiektu irabazleak aurkeztu dituzte
Xabi Ojinagaren, Mónica Lilac eta Sergio Stendhalen eta Ainhoa Artetxeren proiektuek dirulaguntza bat eta sektoreko hainbat profesionalen aholkuak jasoko dituzte, pantailarako bidean.
2023/01/27 - 15:56
Tabakalerako ''Evil Eye'' erakusketak optikaren eta balistikaren historio paraleloa arakatzen du
Ekaina bitartean, Tabakaleran erakusketa berria izango da, "Evil Eye" izenekoa. Erakusketaren komisarioek 12 artista gonbidatu dituzte euren lanetatik sortzen den narratiba osatzeko
2023/01/26 - 17:38
Eusko Jaurlaritzak 26 euskal artista garaikideren lanak erosi ditu
Kultura Sailak 200.000 euroko dirulaguntza bideratu du bizirik dauden euskal artisten lana erostera: Nora Aurrekoetxea, Esther Ferrer, Jose Antonio Sistiaga, Elena Goñi, Laida Lertxundi, Txuspo Poyo, Damaris Pan...
2023/01/11 - 13:11
Zientziari maitasuna, zinemako pantailetan
Zinema eta Zientzia zikloaren seigarren edizioa egingo du urtarriletik martxora bitartean Donostian, Bilbon, Gasteizen, Iruñean eta Donibane Lohizunen.
2022/12/01 - 13:22
Arte Ederren Bilboko Museoko hainbat pieza eta lan berriak, Tabakaleran ikusgai
Tabakalerak inoiz hartu duen erakusketa handiena izango da "That Time. Artearen aroak". Besteak beste, Goyaren, Legerren eta June Cresporen lanak egongo dira, eta ekainean zabalduko dute.
2022/11/21 - 15:55
Esther Ferrerren ''Zenbaki Lehenen Poema'' lanak Tabakalera ondoko plaza berriaren lurra estaliko du
Zeramikazko mosaiko handi bat da, Abiadura Handiko Trena dela eta egiten ari diren lanak amaitzean, Atotxako geltokiaren eta Tabakaleraren artean zabalduko den plaza publiko handiaren lurrean kokatuko dena.
2022/11/21 - 13:17
Esther Ferrerren pieza bat jarriko dute Tabakalera aurrean egongo den plazan
Artista donostiarraren "Zenbaki lehenen poema" seriearen obra bat jarriko dute, berak dohaintzan emana, AHTaren Donostiako geltoki berriaren gainean eraikiko duten espazioan.
2022/09/28 - 14:37
Kursaaleko fatxadak arte digitaleko lan bat erakutsiko du asteburuan
Alba G. Corral artistaren "Entremaliat" obra proiektatuko dute Donostiako eraikinean.