Zinema eta Zientzia zikloak dilema zientifikoetan sakontzera bultzatu nahi du publikoa
Dilema zientifiko sakonenetan murgiltzea da Zinema eta Zientzia zikloaren zazpigarren edizioaren erronka, eta, horretarako, hamar film eskainiko dituzte Gasteizen (Artium), Donostian (Tabakalera), Bilbon (EHUren Bizkaia aretoko Mitxelana auditoriuma), Iruñean (Golem Baiona zinema) eta Donibane Lohizunen (Le Sélect zinema) urtarrilaren 11tik martxoaren 23ra, Oppenheimer-ekin hasi eta Theater of Thought Werner Herzog zinemagile alemaniarraren (2022) obrarekin bukatu arte.
Proiekzioekin batera, zientzian adituek (Pedro Miguel Etxenike, Maia Garcia-Vergniory, Juan Ignacio Perez Iglesias, Onintze Salazar…) elkarrizketak izango dituzte publikoarekin, bonba atomikoaz, adimen artifizialaz, biztanleria zahartzeaz eta beste hainbat gaitaz. Euskadiko Filmategiak, Donostia International Physics Centerrek eta Donostia Zinemaldiak antolatzen dute zikloa.
Oppenheimer bonba atomikoaren sorreraren historia kontatzen duen Christopher Nolanen filmak irekiko du zikloa aurten (urtarrilak 11 Gasteiz eta Donostian, urtarrilak 13 Bilbon eta urtarrilak 16 Iruñean), eta denetariko bederatzi film etorriko dira gero, zinema klasikoan, garaikidean, fikziokoan, ez-fikziokoan eta animaziozkoan sailka ditzakegunak: Semmelweis (André de Toth, 1940), Plan 75 (Chie Hayakawa, 2022), Bombshell: la historia de Hedy Lamarr (Alexandra Dean, 2017), Memorias de África (Sydney Pollack, 1985), Baby hezten (Howard Hawks, 1938), Tiempo de silencio (Vicente Aranda, 1986), Ekaitz perfektua (Wolfgang Petersen, 2000), Mars Express (Jérémie Périn, 2023) eta Theater of Thought (Werner Herzog, 2022).
Programa osorik emango dute Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Iruñean. Donibane Lohizunen, berriz, La vie du Dr. Semmelweis, Out of Africa, Mars Express, L'Imposible Mr. Bébé eta Oppenheimer ikusi ahal izango dira, denak ere frantsesez edo frantsezko azpidatziekin.
Ekaitz perfektua, Baby hezten eta Mars Express euskarazko azpidatziekin ikusi ahalko dira Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean.
Sarrerak online eta leihatiletan erosi ahalko dira, 3,50 eta 6 euro arteko prezioan: Tabakaleran, Artium Museoan, Arte Ederren Bilboko Museoan (saioak Bizkaia Aretoan izango dira, pinakotekan obrak egiten ari baitira) eta Le Sélect eta Golem-Baiona zinema-aretoetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Manolo Solo espainiar aktorea hil da
Andaluziar aktoreak, "Cerrar los ojos" eta "Una quinta portuguesa" flimen protagonistak, 62 urte zituen.
Hamalau zinemagilek beren lehen edo bigarren filmak aurkeztuko dituzte New Directorsen
Javier Giner barakaldar zuzendariak “Esta soledad” bere estreinako pelikula aurkeztuko du Zinemaldiaren atal honetan.
Eta sirenek kantu ez bazuten egin?!
Sirenen isiltasunaren kontra (edo alde) egin behar izan zuten borroka The Odissey filmaren musikaz arduratu zirenek, Suedian jaiotako Ludwig Göransson musikari hiru Oscar sariduna buru zela. Erabaki sendoak, ezin utzizkoak hartu zituzten. Lehengo eta kasik garrantzi handienetakoa: orkestrarik ez zen izango.
Urriaren 9an iritsiko da zinemetara “Inurri itsuak” Igor Legarretaren filma
Euskarazko pelikulak Ramiro Pinillaren eleberri bat du oinarri, eta antzeztaldea Urko Olazabal, Itziar Ituño, Josean Bengoetxea, Miren Gaztañaga eta Carlos Santosek osatzen dute.
Pablo Larrain, Mike Leigh eta Yesim Ustaoglu lehiatuko dira Donostiako Urrezko Maskorra lortzeko
Zinemagile horien film luze berriak Donostia Zinemaldiko Urrezko Maskorra lortzeko lehiatuko dira, Nicole Garcia, Maha Harada, Hans Petter Moland eta Benjamín Naishtaten azken lanekin batera.
Ione Hernandezen "Hermanas" filma Torontoko zinema jaialdian estreinatuko da
Pelikulak EITBren babesa du, eta Bizkaiko eta Madrilgo hainbat tokitan filmatu dute. Elena Anaya eta Emma Suarez aktoreak dira protagonistak.
Mikel Gurrea, Koldo Almandoz eta David Perez Sañudoren film berrienak Zinemaldiko Sail Ofizialean izango dira
“Sants” Mikel Gurrearen filma Urrezko Maskorrerako lehian arituko da Donostiako zinema jaialdian, eta “Azken agurra” Almandozena eta “Sacamantecas” Perez Sañudorena, biak ere euskarakoak, lehiatik kanpo ikusiko dira. Zinemaldiak 74. edizioan pantailaratuko dituen hainbat euskal film aurkeztu ditu, Madrilen.
Oliver Laxe, Tabakaleran, "HU, egin dantza inor begira ez balego bezala" proposamenarekin
Sirāt eta O que arde filmen zuzendariak aurkeztu du, Donostiako zentroan, urriaren 12ra arte ikusgai egongo den erakusketa. Jatorriz Reina Sofía Museorako sortua, instalazioak artistaren azken hamar urteetako filmazioak ditu abiapuntu, Sirāt film sarituaren unibertso bisualarekin lotura dutenak.
Ontziratu al ziren Fuchs anaiak "Winnipeg" barkuan?
Jakina fuchstarrak ez zirela itsasontziratu 2.500 iheslari Espainiako Gerraren osteko krudelkeriatik urrundu zituen Winnipeg barkuan.
Sam Neill zeelandaberritar aktorea zendu da
Jurassic Park sagan Alan Grant paleontologoarena egin zuen aktorea Pianoa eta Urri Gorriaren ehiza filmetan ere agertu zen.