Telefonia Mugikorra
2017/02/26 - 21:37
Mobile World Congressek errekorrak hautsi nahi ditu berriro
Telefono mugikorren industriaren munduko ekimen garrantzitsuena bihar hasi eta osteguna arte egingo da; 2.200 erakusmahai jarriko dituzte aurten.
2017/02/02 - 19:24
Lur-hartze saiakeraren unea grabatu du bidaiari batek Loiun
Iñaki Gorostiza Bartzelonatik zetorren bigarren hegazkinean zihoan eta lur-hartze saiakeraren unea grabatu du sakelako telefonoarekin. Haizearen ondorioz, ezin izan dute lurra hartu.
2017/02/01 - 18:44
Europar Batasunak 'roaming'arekin amaitzeko akordio bat adostu du
Hitzarmenaren arabera, telefono-deiak egiteko gehienez 0,032 euroko prezioa ezarriko dute, eta datuen prezioak, berriz, behera egingo du apurka-apurka.
2017/01/31 - 09:29
90eko hamarkada, Sareak harrapatu gintuenekoa
EiTBk 1996an erregistratu zuen bere lehen domeinua interneten. Garai hartan, ez zegoen sare sozialik, ezta Google ere. 90eko hamarkadako eszena teknologikoa bildu dugu ondorengo lerroetan.
2017/01/23 - 08:37
Note 7ren zirkuitulaburrek eragin zuten Samsungek 4.863 milioi galtzea
Galaxy Note 7 telefonoak su hartzeko eta eztanda egiteko arrazoiak argitzeko egin duen ikerketaren emaitzak jakinarazi ditu enpresak. Telefono hori ekoizteari utzi behar izan zion.
2016/11/25 - 12:33
'Black Friday' egunean eros ditzakezun 11 produktu desiratu
Informatika, arropa edota elektronika sailetatik hainbat aukeratu ditugu azaroaren 25ean duten beherapena zenbaterainokoa den ikusteko.
2016/11/18 - 19:39
Xiaomiren kargagailuek deskarga elektrikoak eragin ditzakete
Arrazoia zirkuitu elektronikoaren isolamenduan dagoen hutsegite bat da. Deskarga elektrikoak eragiteko arriskua CH-P002 ereduko kargagailuek dute.
2016/11/16 - 19:25
WhatsAppek ez ditu Facebooken esku utziko erabiltzaileen datuak
Datuen Babeserako Espainiako Agentziak (AEPD) araudia errespetatzeko eskatu diote berehalako mezularitza zerbitzuari.
2016/11/15 - 11:19
WhatsAppek bideodeiak egiteko aukera eskaini du, azkenik
Mezuak bidaltzeko aplikazioaren enpresak datozen egunotan merkaturatuko ditu plataforma ezberdinetarako bertsioak, 1.000 milioi erabiltzaile baino gehiago irudien bidez ere lotzeko.
2016/10/17 - 15:18
Samsungek Note 7 mugikorraren ordezkoak eskainiko ditu aireportuetan
Izan ere, zenbait herrialdetan debekatu egin dute gailu hori hegaldietan erabiltzea
2016/10/13 - 16:36
Eroriko batean edo dei bat jasotzean lehertu daiteke Galaxy Note 7a
Estatu Batuetako bezeroie emerjentzia-kutxa bat heldu zaie, mugikorra bertan sartu eta Samsungi bueltatzeko.
2016/10/12 - 12:16
Samsungek behera egin du Burtsan, Galaxy Note 7 erretiratu ostean
Aurreikuspenen arabera, 20 milioi mugikor inguru saltzeari utziko dio enpresak, eta 15.300 milio euro gutxiago irabaziko ditu.
2016/10/11 - 12:29
Samsungek bertan behera utzi du Galaxy Note 7 telefonoaren salmenta
Hego Koreako konpainiak aipaturiko telefonoa erabiltzeari uzteko eskatu die erabiltzaileei, bai jatorrizko modeloa eta baita ordezkoa ere.
2016/09/21 - 22:37
Europar Batasunak baztertu egin du 'roaming'aren amaiera mugatzea
Hala eta guztiz ere, "gehiegikeriak" galarazteko sistema bat aurreikusi dute, eta telefonia zerbitzua eskaintzen duten enpresak izango dira kontrol lanak egingo dituztenak.
2016/09/21 - 12:58
Allo atera du Googlek, WhatsAppi aurre egiteko
Bere kontaktuekin hitz egiteaz gain, Googlen laguntzaile pertsonala izango du eskura erabiltzaileak.
2016/09/09 - 15:10
Doako 'roaming'a mugatzeko proposamena bertan behera utzi du EBk
Erabiltzaileen "abusuak" eragozteko proposamen berri batean lanean dihardu orain Europako Batzordea.
2016/09/06 - 15:04
'Roaming'a ezabatzeari mugak jartzea proposatu du Europako Batzordeak
Sakelako telefonoa Europar Batasuneko beste herrialde batzuetan erabiltzeko gainkostua 2017ko ekainean kenduko dute behin betiko.
2016/09/02 - 12:56
Galaxy Note7 telefonoa merkatutik kentzea aztertzen ari da Samsung
Samsung elektronika taldeak Galaxy Note7 telefonoa merkatutik kentzea aztertzen ari da, bateria kargatzen ari zirenean erre egin direla salatu eta gero erabiltzaile batzuek.
2016/08/05 - 12:34
WhatsAppeko segurtasuna handitzeko eskaera egin du OCUk
Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Erakundeak (OCU) azaldu duenez, mezuak betiko ezabatu ahal izateko modu bakarra aplikazioa ezabatzea da. Halaber, erabilera arduratsua egitea aholkatu du.
2016/08/02 - 14:22
Euskaldunak dira sakelakoari gehien begiratzen dioten herritarrak
Ikerketa baten arabera euskaldunak dira mugikorra gehien erabiltzen duten herritarrak. Gainera, elkarrizketatutako % 79,6k dio ezin izango lukeela sakelakorik gabe biziraun.