'Black Friday' egunean eros ditzakezun 11 produktu desiratu
Hemen da deskontuen festa. 'Black Friday' edo Ostiral Beltza dugu ostirala. Beherapenen anabasan gal ez zaitezen, gehien saltzen eta bilatzen diren produktuak aukeratu ditugu. Baietz pagotxa topatu! (eskaintza onenak azpimarratuta topatuko dituzu).
INFORMATIKA
Xbox One S kontsola. Maukarik ez gailu honetan. Ostiral Beltzean eskaintza egingo zuela iragarri bazuen ere, Microsoftek ez du deskonturik egin bere kontsola berrian eta 299 euroan du. Duela hiru urte kaleratutako Xbox One izenekoaren ondorengoa da hau, 4K bideoa eskaintzen du eta eramangarriagoa da (originala baino % 45 txikiagoa da). Worten webgunean, Fifa2017 jokoarekin batera dator 500 GBko kontsola eta 279 euroko salneurria du (eskaintzarik onena). Amazonen eta MediaMarkten Battlefield 1 jokoarekin dute salgai, 290 euroan.
iPhone 7. Apple konpainiak kaleratutako produktuak gutizia bihurtzen dira. Sakelako telefono desiragarri horietako bat erosteko asmotan bazaude, Ostiral Beltza erabil dezakezu aitzakia moduan. Apple Store dendak eskaintzak iragarri ditu. Hala, iPhone6s eta iPhone6s Plus sakelakoak 769 eta 879 euroan ditu, eta 50 euro arteko deskontu-txartela du beste erosketa batean baliatzeko. Merkeago topatu ditugu gailuok Banana Computer webgunean: 709 eta 809 euroan, hain justu (eskaintza onena).
Azken iPhone nahi baduzu, Applen 128 GB-koak 879,00 euro balio du (beltzak). The Phone Housen % 6 merkeago duzu: 829 euro. K-Tuin dendak eskaintza hobetu eta 825 eurotan saltzen du (eskaintza onena).
Tableta baten bila bazabiltza, Samsung Galaxy Tab A izenekoa aukera ona izan daiteke eta Ostiral Beltzean erosita, pagotxa topatuko duzu. Izan ere, MediaMarkten 197 eurogatik eraman dezakezu etxera (eskaintza onena). Garestitxoago Amazonen (217 euro) eta The Phone Housen (249 euro).
ELEKTRONIKA
LG markako telebista. Etxeko telebista zaharra kendu, eta berria erosteko balia dezakezu azaroaren 25a. Dirutza ordaindu nahi ez duten eta erdi-mailako smart TB bat nahi duten horientzat, 49 hazbeteko eta LED teknologia duen LG bat (LG 49LH59V) dute PC Componentes saltokian 445 eurogatik (eskaintza onena). Garestiago dute Electrocoston eta Amazonen: 459 eta 463 euro, hurrenez hurren.
Canon EOS 1300D reflex kamera. Gehienok telefono mugikorrak bihurtu ditugu argazki-kamera, baina reflex gailuen munduan muturra sartu nahi dutenek 'Black Friday'a balia dezakete bat erosteko. Aukera ona da Canon EOS 1300D modeloa. WiFi konexioa du, eta FULL HD, bideoa. Carrefourren, 417 euroan duzu eskura (eskaintza onena) Amazonen % 18ko deskontua du: 425 euro. Worten webgunean apur bat gehiago ordainduko duzu (429 euro), baina zorroa eta 8 GB-ko SD txartela ere eramango dituzu etxera.
ARROPA ETA OSAGARRIAK
Ostiral Beltza ez da bakarrik teknologikoa. Arropa eta osagarri marka gehienek kontsumoaren festa honekin bat egingo dute azaroaren 25ean.
Hasteko, zapatila batzuk, eta ez nolanahikoak, 2016an munduan gehien saldu direnak (EBAYk egindako ikerketa baten arabera): Nike etxeko Roshe One modelokoak. Aldean eraman nahi badituzu, Nikek sarean duen saltokian (90 euro) eros ditzakezu. AEBko markak iragarri du Ostiral Beltzarekin bat egingo duela, baina ez ditu modelo honetako zapatilak merkatu. Dena dela, hori da topatu dugun preziorik onena. Izan ere, oraingoz behintzat, Amazon eta Asos webguneetan 90 eurotik gorako prezioan dituzte. Zalandon beste bi koloretan dituzte (urdinak eta guztiz beltzak), saltoki ofizialean baino apur bat merkeago.
Neguko hotzari aurre egiteko jaka baten bila bazabiltza, Forumen, % 20ra arteko merkealdia dute The North Face markako arropan.
Ostiral Beltza erlojua erosteko aprobetxatzen duenik ere bada. Amazonek hainbat eskaintza egin ditu azaroaren 25a baino lehen, eta egun horretan are gehiago merkatuko dutela iragarri du. Ebay saltokian ere badituzu pagotxak.
ETXEKO ELEKTROTRESNAK
Elektrotresna txikietan ere izango da beherapenik Ostiral Beltzean.
Kapsuladun kafe-makinak modan jarri dira. Bat erostekotan bazaude, azaroaren 25ean eskura dezakezu bat, ohi baino merkeago. Nespressoren Inissia modeloa (Krups), ezagunenetariko bat, 99 euroan duzu (16 kapsula barne) markaren webgunean, baina El Corte Ingles saltokian % 40ko merkeago dute, 59 euroan. Nolanahi ere, merkeen Amazonen topatu dugu: 51 euro (eskaintza onena).
Robotikan eta domotikan egindako aurrerapenen emaitza dira robot xurgatzaileak. 2002an merkaturatu zuten iRobot markako Roomba ezaguna. Halakorik ez baduzu, eta halako bat erosi nahi baduzu, Roomba 980 bat eskura dezakezu. Marka honetako azken modeloa da, APP bidez kontrola daiteke eta azken aurrerapenak ditu. MediaMarkt saltokian topatu dugu merkeen: 899 euro (eskaintza onena). El Corte Inglesen saltokietan, berriz, 200 euro garestiago ikusi dugu (1.099 euro). Amazonek, oraingoz, ez ditu eskaintzok hobetu, eta 1.199,99 euroan du.
Taurus MyCook sukaldeko robota. Jakiak prestatzen laguntzailea nahi izatekotan, robot bat izan dezakezu sukaldean. Baten apeta baduzu, Taurusen MyCook izenekoak sona handia du eta Ostiral Beltz honetan sekulako deskontua du. Amazon webgunean dute merkeen: 685 euro (eskaintza onena, % 43ko deskontua). MediaMarkten 888 euroko salneurria du. Gogoratu prezio ofiziala 1.190 euro dela.
Zure interesekoa izan daiteke
Rigloseko suteak hobera egin du eta dena prest dago ebakuatutako bizilagunak euren etxeetara bueltatzeko
Sutearen zatirik handiena, 17.500 hektarea baino gehiago erre dituena, egonkortuta dago, sektore batzuen faltan.
49 urteko motor-gidari bat larri zauritu da Arrietan izandako istripu batean
Ezbeharra 17:00 inguruan gertatu da, NA-1720 errepidean Arrietan parean (Artzibar). Nafarroako Gobernuak ohar batean azaldu duenez, aurrez aurre talka egin dute autoak eta zauritutako gizona zihoan motorrak.
Sabino Ormazabal ekintzaile eta bakezale nekaezina zendu da, 72 urte zituela
Kazetaritza, antimilitarismoa, ekologismoa, giza-eskubideak eta desobedientzia zibila izan ditu ardatz donostiarrak bere bizitza osoan zehar. Gizarte-mugimenduetan murgilduta beti, Eusko Legebiltzarrak izendatutako polizia-gehiegikeriaren eta giza eskubideen urraketen biktimen aldeko batzordean parte hartu zuen 2013tik.
Pertsona bat hil eta beste bat larri zauritu da Zallan, auto batek eta kamioi batek talka eginda
Hildakoa turismoaren gidaria da, 51 urteko gizona; haren bidaiaria, berriz, 48 urteko emakumea, ospitalera eraman dute.
Espainiako Gobernuak aldi baterako 1.500 harrera-plaza gaitu ditu Ceutan, migrazio-presioaren aurrean
Elma Saizek iragarri du harrera-sistema arintzeko lau gune berehala zabalduko direla, eta erakundeen arteko lankidetza nabarmendu du.
Bilboko konpartsek kuotak ezarri dituzte euskarazko musikarentzat txosnetan, % 27 baino ez dela egiaztatu ondoren
Konpartsek kanpaina bat aurkeztu dute jaietan euskararen erabilera indartzeko, eta txosnetan euskarazko musikaren proportzioa handitzeaz gain, beste aldaketa batzuk ere egin dituzte erabilera areagotzeko.
Zuia egoera larrian dago ur faltagatik, eta zisterna-kamioiak eskatu dizkio Aldundiari
Udalak igerilekuak betetzea, baratzeak eta lorategiak ureztatzea eta ibilgailuak garbitzea debekatu du, Baias ibaiaren ur-emaria jaisten ari delako.
Tessy Ebosele euskal atleta biral egin da sareetan "iruzkin krudelak" salatu ostean
Tessy Ebosele atleta arabarra, birala egin da Europako Atletismo Txapelketan parte hartu ondoren egindako adierazpenengatik. Gasteizen bizi den luzera-jauzilariak gogor kritikatu du atletek sare sozialetan jasotzen dituzten iruzkin negatiboak, eta esan du halako mezuek sekulako eragina dutela lehiatzerako orduan. Malkoak begietan, argi baino argiago hitz egin du.
Llantenoko sutea itzaltzeko lanean jarraitzen dute, garrak kontrolpean hartu ondoren
Laudioko, Langraizko eta Espejoko parkeetako suhiltzaileak, Nekazaritza Brigadako kideak, basozainek gidatutako bulldozerrak eta Larrialdietako helikopteroa lanean ari dira.
Laia eta Oihan, jaioberrien izen ohikoenak Euskadin
2025ean jaiotakoen artean izen arruntenak Laia, Ane eta June, eta Oihan, Markel eta Martin izan dira.