Ostiral beltza, ate joka: Noiz da 'Black Friday'?
Mid-season sales, Black Friday, Ciber Monday… Anglizismoz josita daude azkenaldian dendak eta sareko saltokiak. Udako zein neguko ohiko merkealdia aski ez, eta sasoi horretatik kanpo deskontuak eskaintzeari ekin diete denek. Ate joka dugu hurrengo hitzordu handia: Black Friday edo Ostiral Beltza. Ez da gutxiagorako, AEBn 50 urte bete ditu kontsumismoaren zitak. Aurten, azaroaren 25ean izango da.
Euskal Herrian ibilbide laburragoa du ohiturak (2013an hasi zen zabaltzen), baina kontsumitzaile amorratuenek buruan iltzatuta izango dute data; gainerakoek, gutxi-asko, pagotxak iragartzeko banner edota kartelen bat ikusiko zuten. Izan ere, sareko denda askok (Amazon, Ebay eta Aliexpress, kasu baterako) Black Friday egunaren aurreko eskaintzak dituzte.
Dena dela, potoloena hilaren 25erako gordeko dute denek. Aipatutako Interneteko denda erraldoiek, saltoki handiek (El Corte Ingles, Carrefour, Decathlon…), arropa dendek (Inditex, Mango, H&M...) eta teknologia alorrekoek (Mediamarkt, Worten, Canal PC...) % 50erainoko deskontuak iragarri dituzte.
Atzean ez geratzeko asmoarekin, denda txikiak ere hitzordu honetara bildu ziren duela pare bat urte, eta, hala, ohiko bihurtu da Bilbo eta Iruñea hiriburuetan.
Facebook IQk Ipsos inkesta etxearekin batera egindako galdeketa baten arabera, itaundutakoen % 34k erosketaren bat egin zuten 2015eko egun horretan.
Zure interesekoa izan daiteke
Rigloseko suteak hobera egin du eta dena prest dago ebakuatutako bizilagunak euren etxeetara bueltatzeko
Sutearen zatirik handiena, 17.500 hektarea baino gehiago erre dituena, egonkortuta dago, sektore batzuen faltan.
49 urteko motor-gidari bat larri zauritu da Arrietan izandako istripu batean
Ezbeharra 17:00 inguruan gertatu da, NA-1720 errepidean Arrietan parean (Artzibar). Nafarroako Gobernuak ohar batean azaldu duenez, aurrez aurre talka egin dute autoak eta zauritutako gizona zihoan motorrak.
Sabino Ormazabal ekintzaile eta bakezale nekaezina zendu da, 72 urte zituela
Kazetaritza, antimilitarismoa, ekologismoa, giza-eskubideak eta desobedientzia zibila izan ditu ardatz donostiarrak bere bizitza osoan zehar. Gizarte-mugimenduetan murgilduta beti, Eusko Legebiltzarrak izendatutako polizia-gehiegikeriaren eta giza eskubideen urraketen biktimen aldeko batzordean parte hartu zuen 2013tik.
Pertsona bat hil eta beste bat larri zauritu da Zallan, auto batek eta kamioi batek talka eginda
Hildakoa turismoaren gidaria da, 51 urteko gizona; haren bidaiaria, berriz, 48 urteko emakumea, ospitalera eraman dute.
Espainiako Gobernuak aldi baterako 1.500 harrera-plaza gaitu ditu Ceutan, migrazio-presioaren aurrean
Elma Saizek iragarri du harrera-sistema arintzeko lau gune berehala zabalduko direla, eta erakundeen arteko lankidetza nabarmendu du.
Bilboko konpartsek kuotak ezarri dituzte euskarazko musikarentzat txosnetan, % 27 baino ez dela egiaztatu ondoren
Konpartsek kanpaina bat aurkeztu dute jaietan euskararen erabilera indartzeko, eta txosnetan euskarazko musikaren proportzioa handitzeaz gain, beste aldaketa batzuk ere egin dituzte erabilera areagotzeko.
Zuia egoera larrian dago ur faltagatik, eta zisterna-kamioiak eskatu dizkio Aldundiari
Udalak igerilekuak betetzea, baratzeak eta lorategiak ureztatzea eta ibilgailuak garbitzea debekatu du, Baias ibaiaren ur-emaria jaisten ari delako.
Tessy Ebosele euskal atleta biral egin da sareetan "iruzkin krudelak" salatu ostean
Tessy Ebosele atleta arabarra, birala egin da Europako Atletismo Txapelketan parte hartu ondoren egindako adierazpenengatik. Gasteizen bizi den luzera-jauzilariak gogor kritikatu du atletek sare sozialetan jasotzen dituzten iruzkin negatiboak, eta esan du halako mezuek sekulako eragina dutela lehiatzerako orduan. Malkoak begietan, argi baino argiago hitz egin du.
Llantenoko sutea itzaltzeko lanean jarraitzen dute, garrak kontrolpean hartu ondoren
Laudioko, Langraizko eta Espejoko parkeetako suhiltzaileak, Nekazaritza Brigadako kideak, basozainek gidatutako bulldozerrak eta Larrialdietako helikopteroa lanean ari dira.
Laia eta Oihan, jaioberrien izen ohikoenak Euskadin
2025ean jaiotakoen artean izen arruntenak Laia, Ane eta June, eta Oihan, Markel eta Martin izan dira.