Telefonia mugikorra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Samsungek bertan behera utzi du Galaxy Note 7 telefonoaren salmenta

Hego Koreako konpainiak aipaturiko telefonoa erabiltzeari uzteko eskatu die erabiltzaileei, bai jatorrizko modeloa eta baita ordezkoa ere.
18:00 - 20:00
Sansumg-ek bere produkturik berriena eta aurreratuena erretiratu du

Samsung etxeak Galaxy Note 7 telefonoaren salmenta bertan behera utzi du mundu osoan, modelo horretako hainbat telefonok su hartu ostean. Zenbait erabiltzailek salatu dutenez, horien bateria kargatzen ari zirenean erre egin dira. Samsungek ikerketa zabaldu du eta bien bitartean ez du modelo hori salduko.

Duela gutxi, Samsungek Galaxy Note 7 modeloa ekoizteari utzi zion eta azkenik salmenta ere etetea erabaki du, konpainiaren esanetan, erabiltzaileen segurtasuna delako bere lehentasun nagusia.

Hego Koreako konpainiak jakinarazi duenez, agintari erregulatzaileekin "prestutasunez" lan egingo du egoera konpontzeko. Era berean, jatorrizko modeloa edota ordezkoa duten erabiltzaileei telefonoa itzaltzeko eta ez erabiltzeko eskatu die.

Samsungek abuztuaren 19an merkaturatu zuen mundu mailan, eta, ordutik, hainbat erabiltzailek salatu dute kargatzen ari zirenean eztanda egin diela.

Gertatutakoa ikusita, Samsung ordezko modeloak banatzen hasi zen erabiltzaileei, aitzitik, telefono berri horietako batzuek ere su hartu zuten.

Iragarpena egin ostean, Samsung konpainiaren akzioak % 6 jaitsi dira Seulgo burtsan.

Zure interesekoa izan daiteke

vitoria-crimen-machista-efe
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aldentze aginduen inguruan zeukan protokoloa aldarazi zion Ertzaintzari Maialen Mazonen hilketak

Maialen "arrisku handiko" biktima zen indarkeria matxistarekin lotutako kasuak aztertzen dituen Estatuko VioGen sistemaren arabera. Ertzaintzak, ordea, "arrisku txikiko" biktimatzat jo zuen. Antza denez, Polizia Nazionalaren VioGen sistemako eta Ertzaintzaren EVA sistemako artxiboak ez zetozen bat. Bestalde, Ertzaintzak berak kasuaren inguruan egindako balorazioak ere huts egin zuen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X