'Roaming'a ezabatzeari mugak jartzea proposatu du Europako Batzordeak
Eskuko telefonoari lotutako 'roaming' gainkostua ezabatzeari mugak jartzea proposatu du Europako Batzordeak. Proposamenak aurrera eginez gero, erabiltzaileek gehienez ere urtean 90 egunez erabili ahal izango dute eskuko telefonoa, atzerrian, gainkosturik ordaindu gabe. Europako Batzordearen esanetan, helburua "bidezko erabilera" egitea eta "abusuak" eragoztea dira.
Sakelako telefonoa Europar Batasuneko beste herrialde batzuetan erabiltzeko gainkostua, 'roaming' deiturikoa, 2017ko ekainean kenduko dute behin betiko.
"Europako Batzordeak europarren beharren araberako proposamena egiten du: erabiltzaileek beren herrialdeko telefono kuota ordainduta, atzerrian urtean 90 egunez edota 30 egunez jarraian gainkosturik pagatu gabe erabili ahal izan beharko lukete", zehaztu du Europako Batzordeak.
Dena den, 'roaming'aren ezabatzeak dituen kostuak berreskuratzeko gai ez direla eta horrek beren merkatuan eragina duela frogatzen badute, telefonia konpainiek gutxieneko gainkostu bat ezarri ahal izango diete erabiltzaileei, salbuespen gisara.
Europako Batzordeak prezioen inguruko proposamena ere egin du: minutu bakoitzeko gehienez lau zentimo, zentimo bat SMS mezu bakoitzeko eta 0,85 zentimo megabyte bakoitzeko. Dena den, Europako Parlamentuak eta herrialdeek beren onespena eman beharko diote proposamenari.
proposamenari.Zure interesekoa izan daiteke
Venezuelarekin elkartasunean bat egin du munduak, eta gobernu askok laguntza eskaini dute lurrikaren ostean
Albistearen berri izan orduko mundu osoko gobernu eta erakundeek babesa eta laguntza eskaini diete Venezuelako gobernuari eta herritarrei.
Venezuelako 7,2 eta 7,5 magnitudeko bi lurrikarek herrialdearen iparralde osoa astindu eta dozenaka hildako eragin dituzte
Venezuelako agintariek larrialdi egoera ezarri dute, 164 dira dagoeneko hildakoak eta ia mila zaurituak, nahiz eta kopurua nabarmen handitu daitekeen. Emakume euskaldun bat dago hildakoen artean. AEBko Zerbitzu Geologikoaren arabera, hildakoen kopurua 10.000 eta 100.000 artekoa izan liteke.
Euskal jatorria duen emakume bat, Venezuelako lurrikaran hildakoen artean
Hildakoa Alazne Solabarrieta zen, 65 urtekoa eta Bigarren Errepublika garaian Venezuelara ihes egin zuen alkate baten biloba. Senarra, euskal herritarra, zaurituta dago.
Agustin Otxotorena, Venezuelan bizi den euskal herritarra: "Egunak argitzen duenean, gauza latzak ikusiko ditugu"
Agustin Otxotorena Venezuelan bizi den euskaldunari elkarrizketa egin diote Egun Onen, bertan izan diren lurrikarak direla eta. Dioenez, hainbat eraikin erori dira, baina oraindik gaua da han, hortaz, ezin dute balantzerik egin oraindik.
Europa itolarrian, beroaren ondorioz
Kontinenteak egunak daramatza ezohiko tenperatura altuak jasaten. Beroari aurre egiteko egokituta ez dauden herrialdeak dira gehienak eta herritarrak ahal duten moduan ari dira egun hauek igarotzen. Okerrena, gainera, etortzeko dago herrialde horietan.
Brexitak irabazi eta 10 urtera, "rejoin": dimisioak, ekonomia ahula eta independentismoaren gorakada Erresuma Batuan
Hamarkada bat pasa da Erresuma Batua EBtik atera zenetik, eta tarte horretan Keir Starmer dimisioa emango duen seigarren lehen ministroa da; ekonomiak ez du suspertzea lortu, eta independentismoak indarra hartu du Eskozian, Galesen eta Ipar Irlandan.
Hurrengo bi hilabeetan Irango petrolioa saltzeko baimena eman du AEBk, negoziazioak ondo doazelako
Pakistanek eta Qatarrek, Burgenstocken (Suitza) egiten ari diren negoziazioetako bitartekariek, adierazi dutenez, lehenengo saioa "giro positiboan egin da" eta "aurrerapauso pozgarriak" izan dira.
Zergatik eman du dimisioa Keir Starmerrek? Hauek dira kolokan utzi zuten polemikak
Agintariaren dimisioaren ondorioz, Erresuma Batuak zazpigarren lehen ministroa izango du hamar urtean.
Keir Starmerrek Erresuma Batuko lehen ministro kargua utziko duela iragarri du
Ordezkoa bilatzeko prozesua uztailaren 9an hasiko da, eta egun horretatik aurrera hautagaitzak aurkeztu ahal izango dira alderdia zuzentzeko eta lehen ministro kargua lortzeko. Starmerrek adierazi du bere asmoa trantsizio ordenatu bat erraztea dela, eta erreleboa modu egonkorrean gertatzea.
Abelardo de la Espriella ultraeskuindarrak irabazi ditu Kolonbiako hauteskundeak, %1eko aldearekin
Hautagai ultraeskuindarrak 250.000 boto atera dizkio Ivan Cepeda ezkertiarrari bigarren itzuliko aurre-zenbaketan, eta oposizioak 33.000 mahai inpugnatu dituela iragarri du. Gustavo Petro presidenteak adierazi du oraindik ezin duela presidente berria izendatu.