Telefonia Mugikorra
2024/12/20 - 11:04
ChatGPT WhatsAppen ere erabili daiteke: doakoa da eta nahikoa da kontaktuetan telefono zenbaki bat gordetzea
ChatGPTrekin hitz egiteko bi zenbaki hauetako bat gorde behar da telefonoan: +1 (1) (800) 242-8478 edo 1 800 CHATGPT. Oraingoz, testu bidezko komunikazioa ahalbidetzen du, ezin baitira irudiak eta ahotsa sartu.
2024/12/05 - 18:05
Pediatrek pantailak sei urtera arte debekatu eta 7-12 urte bitartean ordubetera mugatzea gomendatzen dute
Espainiako Pediatria Elkarteak gai horri lotutako gomendioak eguneratu ditu eta, besteak beste, 13 eta 16 urte bitarteko nerabeek gailu digitaletan bi ordu baino gutxiago ematea gomendatzen du.
2024/12/03 - 22:27
6 urtera arte pantailarik ez eta 16 urtera bitartean telefono analogikoak erabiltzeko gomendioa egin dute
50 adituk osatutako batzorde batek adingabeen mugikorraren erabilera mugatzeko 107 proposamen egin dizkio Espainiako Ministroen Kontseiluari.
2024/12/02 - 14:17
Altxa Burua taldeak Hezkuntza Sailari eskatu dio dekretu bidez debeka dezan sakelakoen erabilera ikastetxeetan
Eskolak telefono mugikorrik gabeko arnasgune bihurtzea eskatzeko, 20.000 sinadura aurkeztu dituzte Eusko Legebiltzarrean.
2024/09/27 - 17:50
Bizkaiko Aldundiaren izenean telefono bidez iruzurra egiten ari direla ohartarazi dute
Ogasuneko intzidentzia bat dela eta, webgune batera sartzeko eskatzen dute. Aldundiak ukatu egin du mezu horiek berak bidali izana, eta webgune horretara ez sartzeko aholkatu du, iruzurra delako.
2024/09/12 - 09:44
Albiste izango dira: Hilketa matxista Bilbon, interes tasen jaitsiera, eta fronte hotza
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/09/11 - 09:43
Albiste izango dira: EITB Data: Pantailak eta adingabeak, Harris-Trump debatea, eta Venezuela
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/09/09 - 22:53
Digi zerbitzua bere onera itzuli da, hainbat orduz deiak egiteko eta jasotzeko arazoak izan ondoren
'Hardware' akats bat dela medio, 10:00etatik 17:00ak arte arazoak izan dira telefono deiekin. Arratsaldean zerbitzua erabat berrezarri da.
2024/09/09 - 11:59
Zer dakigu iPhone16 berriari eta edukiko duen adimen artifizial berritzaileari buruz?
Appleren adimen artifizialak, Apple Intelligencek, pantailan agertzen dena ulertuko du, irudiak sortuko ditu eta elkarrizketak transkribatuko ditu, besteak beste.
2024/07/22 - 22:51
Xiaomik giza langilerik gabeko fabrika berria aurkeztu du, robotak bakarrik ari dira lanean
Osagaiak mihiztatzetik azken paketatzeraino, prozesu osoa robotekin egiten da, gizakiaren esku-hartzearen beharrik gabe. Hiru segundotik behin egiten dute mugikor bat, egunean 24 orduz, astean 7 egunez. Urtean 10 milioi mugikor baino gehiago fabrikatu ahal izango ditu.
2024/07/13 - 12:29
Sanferminetan lapurtutako 43 sakelako telefono berreskuratu dituzte Estellerrian, eta hiru lagun atxilotu
Jada jarri dira harremanetan jabeen erdiekin.
2024/06/11 - 16:30
Bost egun mugikorrik gabe, gazteen ongizate emozionala eta digitala hobetzeko
Esperimentua Durangoko Kurutziaga ikastolako 40 bat ikaslek egin dute. ZEOS programaren ekintzetako bat da, hezkuntza-komunitatean eta, oro har, gizartean teknologia digitalen erabilerari buruzko kezka ugari piztu baitira.
2024/06/07 - 12:54
12 lagun atxilotu eta faltsututako telefonia mugikorreko 5.319 produktu atzeman dituzte Bizkaian
Asia hego-ekialdeko herrialdetatik ekarritako produktu horiek 406.387 euroan balioetsi dituzte.
2024/06/07 - 12:01
Ingurune digitalean adingabeak babesteko lege aurreproiektuaren gakoak
Ingurune digitaletarako aurreproiektu legearen zirriborroak Zigor Kodean aldaketak ere badakartza, sexu-edukia duten irudiak edo ahots-audioak sortzeko eta zabaltzeko zigorrak, hain justu.
2024/06/06 - 17:17
Pediatrek aztertuko dituzte teknologiaren erabilera desegokiak; kasu zailenak osasun mentalera bideratuko dira
Ingurune digitalean adingabeak babesteko legearen aurreproiektuaren arabera, pediatren egitekoa izango da teknologiaren erabilera desegokiak hautematea aldizka egiten zaizkien azterketetan. Ruben Garcia pediatrak dio denbora daramatela honetan lanean, eta legeak hori sistematizatu egingo duela.
2024/05/31 - 14:41
Metro Bilbaok doako wifia eskaintzen du jada bere geltoki guztietan
Zerbitzu horrek doako konexioa eskaintzen du 15 minutuz, "geltokian itxaroteko denbora laburra aprobetxatzeko". Orain arte konexio gehien dituzten estazioak Alde Zaharra, Abando eta San Ignazio dira.
2024/05/28 - 19:42
Telefonica 120.000 bezero eta langileren datuei eragiten dien ustezko filtrazio bat ikertzen ari da
Zibergaizkileak ustez bere esku izango lituzkeen datuak ez dira sentikortzat jotzen den informazioa, ez baitira banku-kontuak edo posta elektronikoen pasahitzak.
2024/05/07 - 16:09
Mugikorrik gabeko eskolak, pantailarik gabeko haurtzaroak, zientziaren ebidentzia eta gizartearen presioa
Ondarroako Zubi Zahar ikastolako Esti Urizar zuzendaria, Altxa Buru taldeko Iraitz Arrizabalaga gurasoa, Telmo Lazkano, "Nerabeen garrasia" liburuaren egilea eta hezkuntza arreta terapeutikorako Gipuzkoako lurralde zentruko irakaslea eta ikasleak jarri ditugu pantailen erabilerari begira Faktorian
2024/03/25 - 20:40
Estatuak Telefonicaren % 3ko parte-hartzea erosi du
Akzio-pakete horren egungo balioa 690 milioi euro ingurukoa da, eta beste % 7a erosteak 1.600 milioi balio luke.
2024/03/24 - 18:59
Telefonia mugikorreko operadoreek ez dute jaso oraindik Telegram blokeatzeko agindua
Pedraz epailearen agindua jasotzen zutenetik hiru orduko epea zeukaten operadoreek aplikazioa blokeatzeko.