Tolosa
2022/07/11 - 23:09
Tolosak asteburuan gertatutako sexu-erasoa salatu du
Elkarretaratzea egin dute Tolosan emakume batek asteburuan salatutako sexu-erasoaren aurka. Ertzaintzak ikerketa abiatu du, eta Tolosako Udalak biktimaren esku laguntza psikologikoa eta juridikoa jartzen duen protokoloa aktibatu du.
2022/07/10 - 19:03
Emakume batek sexu-erasoa salatu du Tolosan
Tolosako Udalak eraso matxista hori arbuiatzeko elkarretaratzea deitu du uztailaren 11n 19:00etan Plaza Zaharrean.
2022/05/04 - 13:10
A-15 errepidea erabat itxiko dute asteburu honetan Gipuzkoako zatian
Belabietako obrak amaitutzat emateko eta autobidea trafikoari berriro ireki ahal izateko, Gipuzkoako Foru Aldundiak bypasseko elementuak tuneletik kendu eta simulakroa egin behar du elementu guztien kontrol-sistema berrikusteko.
2022/04/18 - 17:12
Donostia, Tolosa, Elgoibar eta Ordizian erritu islamikoan lurperatzeak egin ahal izango dira aurten
Hego Euskal Herrian 150.000 musulman inguru daude, erdiak atzerritar jatorria dutenak. Euren errituei jarraituz, hildakoen gorpuak sorterrira eraman ohi izan dituzte. Pandemian, konfinamenduak eta mugen itxierak agerian utzi dute lurperatze musulmanak egiteko toki falta.
2022/04/08 - 16:57
9. etapan, Gipuzkoako bazterrak hitzekin lotuko ditu Korrikak
Arratsaldeko 16:00etatik aurrera Urola Garaira joko du Korrikak. Ondoren, Goierrin sartuko da. Iluntzean, atzera berriz Tolosaldera. Gauerdi partean Nafarroa iparraldera egingo du salto.
2022/04/08 - 08:10
Korrika, Gipuzkoan barrena
Gipuzkoa ia osotik igaroko da gaurkoan, Debabarrenetik hasi, eta Urola, Donostia-Beterri, Tolosaldea eta Goierri zeharkatuko baititu.
2022/04/05 - 16:13
Musulmanak lurperatzeko egokituko dituzte Tolosako, Ordiziako eta Elgoibarko hilerriak
Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen arabera, lursail horiek musulmanen erritua errespetatzeko bete behar duten baldintza nagusia hilobiak ekialdera begira egotea da.
2022/03/21 - 17:24
Tolosa, 1.000tik gorako intzidentzia-metatua duen udalerri handi bakarra
Hala ere, beherako bidean dago datua, baita Gipuzkoa osoan ere. Lurralde horretan 1etik behera dago R0 zenbakia, beste bietan ez bezala.
2022/03/18 - 21:17
Gipuzkoa Encounterrek 400 pertsona konektatuko ditu
Topaketan 40 jarduera ludiko eta hezigarri eskainiko dituzte, formatu birtualean.
2022/03/16 - 12:11
Iñigo Urkullu: ''Elkarrizketarako eta ekarpenak egiteko unea da''
Legebiltzarraren helburua Hezkuntza Hitzarmena sustatzeko adostasunik zabalena lortzea dela adierazi du Iñigo Urkullu lehendakariak Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutura egindako bisitan.
2022/03/12 - 17:01
Eugenio Azkueren sei horma-irudi zaharberritu aurkeztu dituzte Tolosako Andra Maria parrokian
Ikerketa eta berritze prozesu luze baten ostean, gaur goizean jendaurrean aurkeztu dituzte, elizan bertan egindako ekitaldi batean. Carmen Martin zaharberritzaileak eta bere lan taldeak horma-irudiak biziberritu dituzte eta euren balioa errekuperatu dute.
2022/03/09 - 21:22
Ukrainako lehen errefuxiatuak Getxora, Tolosara eta Oñatira iritsi dira
Batzuk herritarrek eskaini dituzten etxeetan geratuko dira. Beste batzuk hoteletan edota Jaurlaritzak prestatutako instalazioetan egongo dira. Beldurtuta, baina lasaiago daude, leku seguruago batera iritsita.
2022/03/05 - 22:08
Iritsi dira lehenengo errefuxiatu ukrainarrak Tolosa eta Oñatiko harrera zentroetara
Gerratik ihesi heldulekurik gabe iritsitakoak jasotzen hasi dira aterpetxeetan, oraingoz, 17.
2022/03/03 - 18:00
EAEko intzidentzia metatuaren mapa, udalerriz udalerri
Kontsulta ezazu hemen Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri guztien intzidentzia metatuaren kolorezko mapa.
2022/03/01 - 21:42
Elkarretaratzea Tolosan, 18 urteko emakume batek inauterietan jasandako sexu-erasoa gaitzesteko
Elkarretaratzea Tolosan, asteburuan 18 urteko emakume batek jasandako sexu-erasoa gaitzesteko. Inauterietako azken egunean, plaza jendez gainezka egon da biktimari elkartasuna adierazteko eta eraso matxistarik gabeko gizartea aldarrikatzeko.
2022/02/28 - 12:41
18 urteko emakume bati egindako sexu eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza Tolosan
Gazteak sexu eraso bat jasan du astelehen goizaldean, eta salaketa jarri du. Ertzaintzak ikerketa abiatu du.
2022/02/24 - 13:25
Intzidentzia, 500 kasutik gertu Araban eta Bizkaian
Gipuzkoan, 600 kasutik gertu dago intzidentzia metatua. Kopuru horretatik behera kokatu dagoeneko Gasteizen eta Bilbon, eta Donostian, ordea, 700 kasutik behera jaitsi da.
2022/02/24 - 12:10
Giroa berotzen hasi da Tolosan
Tolosako inauteriak 12:00ak arte ofizialki hasten ez badira ere, goizean goizetik giro berezia dago herriko kaleetan.
2022/02/23 - 13:59
Bueltan dira Euskal Herria kolorez eta irudimenez jantziko duten inauteriak
Koloreak, irudimenak, mozorroek eta urtebeteko etenaldiak utzitako desirak zipriztinduko dituzte aurten aratusteak.
2022/02/22 - 17:39
Olatz Peon: "Herriak behar zuelako egin dugu inauteriak ospatzeko apustua"
Tolosako alkatea harro dago, Udaleko langileen eta herritarren lanari esker, hamar egunetan festak antolatzeko gai izan direlako. Beldurrik ez, baina zuhurtzia eta errespetua eskatzen dute inauteriek, Peonen esanetan.