Tolosa, 1.000tik gorako intzidentzia-metatua duen udalerri handi bakarra
Tolosako intzidentzia-metatuak oso altua izaten jarraitzen du, eta 1.000tik gora dagoen bakarra da 5.000 biztanletik gorako udalerrien artean. 100.000 biztanleko 1.340 kasu ditu Tolosak.
Hala ere, beherako joera du Tolosako intzidentziak. 1634 kasukoa izatera heldu zen aurreko astean, eta egun gutxian 300 puntu jaitsi da.
Zizurkil ez dago udalerri handien zerrendan, 5.000tik behera biztanle ditu eta, baina 3.000 baino gehiago izanda, esanguratsua da. Tolosaldeko herri honetan ere 1.000tik gorakoa da intzidentzia: 1.186. 4.000tik gora biztanle dituen Ibarran 975 kasukoa da intzidentzia.
Azpeitian, gainontzeko udalerri handietan ez bezala, gorako joera du intzidentzia metatuak. 709 kasukoa da. Donostia hiriburuan 586koa da.
Gipuzkoan, urtarrilaren 11n goia jo ostean (7558 kasu 100.000 biztanleko), intzidentzia-metatua jaisten hasi zen. Martxoaren 13n 528ko intzidentzia erregistratu zen, azkenaldiko daturik onena, eta igotzen hasi zen berriro. Orain, ordea, lurraldeko intzidentzia metatua berriro jaisten hasi da.
Izan ere, momentu honetan intzidentzia altuena duen lurraldea izaten jarraitzen du Gipuzkoak, baina baita jaisten ari den bakarra ere. 100.000 biztanleko 536 kasu ditu Gipuzkoak.
Gipuzkoan 1etik behera dago R0 zenbakia (0,97), hau da, birusaren erreprodukzio indizea, Araban (1,09) eta Bizkaian (1,08) ez bezala.
Zure interesekoa izan daiteke
Albiste izango dira: Sanferminetako hirugarren entzierroa, AEBk Iran bonbardatu du eta Bilbao BBK Live hasiko da
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Konstituzio Auzitegiak ez du ebatziko hizkuntz-eskakizunen derrigortasunaren inguruan
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak luzatu zion galdera, enplegu publikoan hizkuntz-eskakizunak derrigorrezkoak izateak Konstituzioa urratzen duen edo ez ebazteko.
ITASUA IATko langileek greba mugagabearekin mehatxatu dute negoziazioak blokeatuta jarraitzen badu
Zarautz eta Bergarako langileek bigarren greba-eguna egin dute enpresak Gasteizko ordezkariekin alde bakarreko akordio bat sinatu ostean, eta astelehenetik aurrera lanuzte mugagabea hasiko dutela ohartarazi dute, lan-baldintzak Gipuzkoako gainerako estazioekin parekatzeko.
12.000 sinadura baino gehiago bildu dituzte USaPeko zuzentzaileei babesa emateko, jaso duten "tratu bidegabeagatik"
EHUko irakasleek eta ikertzaileek uste dute gatazka hau "euskal hezkuntza sistema publiko osoaren aurkako mesfidantza eta deslegitimazio erasoa" dela.
LABek ez du hitzarmenetan 1.500 eurotik beherako soldatarik onartuko
Sindikatuak fase berri bat abiatuko du negoziazio kolektiboan, gutxieneko soldata gehiengorik ez duen esparruetara zabaltzeko eta patronalaren zein alderdi batzuen blokeoari mobilizazioekin erantzuteko.
12.600 sinaduratik gora bildu dira USAPeko irakasleei emandako "tratu bidegabea" salatzeko
EHUko irakasleek agerraldia egin dute USaPen jardun duten kideen profesionaltasuna defendatzeko, eta babes gisa 12.645 sinadura jaso dituztela jakinarazi dute (horietatik 2.000 unibertsitateko langileenak). Iñigo Urrutia irakasleak azaldu duenez, kaltetuek zein EHUk berak "tratu bidegabea" jaso dute, unibertsitate publikoaren objektibotasuna, gardentasuna eta zerbitzuarekiko konpromisoa kolokan jarri direlako.
2026ko uztailaren 8ko entzierroaren unerik onenak
Cebada Gago ganadutegiko zezenak protagonista izan dituen 2026ko sanferminetako bigarren entzierroa azkarra izan da. Arriskutsu ospeari omen eginez, gizon bat adarkatu dute besoan, Telefonica parean. Zezenek 2 minutu eta 26 segundo behar izan dituzte bidea egiteko.
San Ferminetako erraldoien agurra, zuzenean
Txupinazo Txikia, zuzenean
Emakume bat eta haren alaba indarkeriaz hil direla baieztatu dute Mijaseko etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz
Guardia Zibila asteazken goizaldean gertatutakoa ikertzen ari da, eta ez du hipotesirik baztertzen.