Tolosa
2024/12/02 - 18:40
Gizon bat atxilotu dute Tolosako etxe batean sute bat piztu eta bi pertsona zauritzea egotzita
Gaur goizean piztu da, Ibarralde auzoko etxe batean. Sutea hasi denean, bost pertsona zeuden eraikinaren barruan. Antza denez, duela gutxi arte ez zen inor bizi bertan.
2024/11/28 - 21:54
Tolosan Ertzaintzaren pilotakadaz begi bateko ikusmena galdu duen gaztearen auzia artxibatu du epaileak
Epaileak ebatzi du Ertzaintza "legaren arabera eta era proportzionalean" aritu zela. Epaileak ez du beharrezko ikusten Xuhar Pazosen deklarazioa. Xuhar Herri Plataformak helegitea iragarri du.
2024/11/13 - 11:03
Trafikoa bere onera etorri da Txorierriko igarobidean, goiz korapilotsuaren ondoren
Trafiko motela izan da N-637 errepidean, baita Arrontegiko zubian eta Artatzako errepidean. Gipuzkoan, bi autok aurrez aurre jo dute GI-636 errepidean, Irun parean, eta bidea erabat itxi behar izan dute, dagoeneko zabaldu badute ere. Pertsona bat zauritu da.
2024/11/03 - 18:05
Bi pertsona atxilotu dituzte Tolosan eta Deban, langileen legez kanpoko trafiko delitua egotzita
Gainera, bide segurtasuna arriskuan jartzea leporatu diete biei. Izan ere, atxilotuetako batek 10 lagun zeramatzan furgonetan, eta bigarrenak 22.
2024/11/03 - 17:26
Letoniako ''Mixed Choir of Riga Cathedal Choir School'' izan da Tolosan garaile
55. edizioa izan dute aurten Tolosan, eta mundu osotik etorritako 17 abesbatzek parte hartu dute. Abesbatza irabazleak Xabier Sarasola musikagile euskaldunaren "Neskatxa ederra" eskaini dio publikoari.
2024/10/31 - 23:31
Filipinak, Belgika eta Thailandia, Tolosako Abesbatza Lehiaketaren 55. edizioaren irekieran
Aurten, helduen hamaika abesbatza eta umeen sei talde arituko dira lehiaketan. Asiakoek protagonismo berezia izango dute. Guztira, 800 ahots entzungo dira Tolosan lehiaketa osoan zehar.
2024/10/31 - 08:20
Tolosako kirol elkarte batek entrenatzaile bat apartatu du, hainbat sexu-jazarpen kasurekin lotura duelakoan
"Kirol jardueratik kanpoko eremuetan gertatu dira jazarpenak, oro har, klubeko nahiz klubaz kanpoko emakumeekin", Tolosako Udalak zehaztu duenez.
2024/10/25 - 21:28
Emakume batek herriko kiroldegian jasandako sexu-erasoa gaitzesteko bilkura egin dute Tolosan
Tolosako Usabal kiroldegiko gimnasioan entrenatzen ari zela gizon batek sexu-erasoa egin ziola salatu du emakume batek. Salaketa urriaren 8an aurkeztu zuen.
2024/10/25 - 15:09
Emakume batek salatu du sexu erasoa egin diotela Tolosako Usabal kiroldegiko gimnasioan
Udalak indarkeria matxistaren kontrako protokoloa aktibatu du, eta ustezko erasotzaile matxistari kiroldegian sartzea debekatu dio. Tolosako mugimendu feministak bilkura deitu du arratsalderako Triangulo plazan, 18:30ean.
2024/10/25 - 08:00
Enpresen Gabonetako otorduak: jatetxe asko beteta daude dagoeneko
Gabonak azaroan hasten direla esatea gehiegizkoa izan daiteke, baina enpresa askotan aurreratu egiten dira eta hil horretan egiten dute Gabonetako otordua; izan ere, abenduko asteburuetan lekua aurkitzea oso zaila da. Bilbon Gure Kabi eta Tolosan Fronton ia beteta daude gaurtik urte amaierara arte.
2024/10/11 - 21:12
Asiako talde asko izango dira Tolosako Nazioarteko Abesbatza Lehiaketaren 55. edizioan
Guztira 17 abesbatza lehiatuko dira urriaren 31tik azaroaren 3ra bitartean, eta lehendabiziko aldiz Thailandiako abesbatza batek parte hartuko du.
2024/10/09 - 15:12
18 urteko gizon bat atxilotu dute Tolosan hainbat emakumeri, adingabeak tartean, sexu erasoa egitea egotzita
Hainbat biktimak, adin txikikoak batzuk, aurkeztu dute salaketa erasotzailearen kontra. Gizonak ustekabean harrapatzen zituen kalean, ukituak egiten zizkien edo euren aurrean masturbatzen zen, eta ondoren, ihes egiten zuen.
2024/09/28 - 09:51
A-15 autobia itxita egongo da asteburuan Oindolar eta Gorosmendi tuneletako obrengatik
Bi noranzkoetan itxiko dute autobia, ostiraleko 22:00etatik igandeko 22:00ak arte, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez.
2024/06/29 - 18:33
Elkarretaratzea Tolosan, eskualdeko herritarrek duten osasun zerbitzua salatzeko
Eskualdeko 10 herritan lau hilabetez zerbitzua kendu dietela salatu dute, eta beste batzuetan murriztu. Horrez gain ordezkapenak ez direla egiten esan dute, eta kezkatuta agertu dira datorren urtean lehen arretako zenbait mediku jubilatuko delako.
2024/06/25 - 15:14
Bost urteko kartzela-zigorra, Tolosan lana eskaini zion gizon bat behin baino gehiagotan bortxatzeagatik
Akusatua errumaniarra da, eta biktimarekin akordio batera iritsi da, eta 30.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio.
2024/06/23 - 15:44
Siriako sei familia errefuxiatu Euskadin bizi dira, ''Babesletza Komunitario'' programaren barruan
Horietako bat Al-Ramadan familia da. 2013an irten ziren Siriako gerratik, eta bederatzi urte egin zituzten Libanon. Hiru seme-alabekin Euskal Herrira iritsi ziren eta bi urte daramatzate Tolosan bizitzen.
2024/06/15 - 19:45
Gipuzkoako Eskola Txikien Festa ospatuko dute igande honetan Adunan
Duela 27 urte, 1997an, hartu zuen Adunak azken aldiz eskola txikien festa. Orduan ikasle gutxi zituzten, baina gaur egun 54 ikasle dituzte: 16 HHn eta 38 LHn.
2024/05/28 - 21:48
Tolosaldeko herritarrek elkartasuna erakutsi diete osteopataren biktimei
10 emakumek salatu zuten Tolosaldeko osteopata sexu erasoengatik. Ustezko erasotzailea behin-behineko espetxealdian dago. Herritarrek haien babesa erakutsi nahi izan diete biktimei.
2024/05/19 - 11:33
A-15a itxi egingo dute lau gauez jarraian, astelehenetik aurrera, Andoaingo noranzkoan, lanak egiteko
22:00etatik 06:00ak arte egongo da itxita errepidea, eta ibilgailuak GI-2130 errepidetik joan beharko dira Berastegitik Tolosaraino, eta bertan N-1a hartu.
2024/03/16 - 17:47
Hamar emakumek salatu dute Tolosaldeko osteopata sexu erasoengatik
Urtarrilaren 22an atxilotu zuten ustezko erasotzailea, Tolosaldeko osteopatia zentro batean sexu erasoa jasan zuten hainbat emakumeren salaketak jaso ostean.