Tolosan Ertzaintzaren pilotakadaz begi bateko ikusmena galdu duen gaztearen auzia artxibatu du epaileak
Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3. Zenbakiko epaitegiak artxibatu egin du, behin behinean, iazko Tolosako inauterietan Ertzaintzaren pilotakada batek begian jo eta ikusmena galdu duen Xuhar Pazosen auzia. Ertzainen deklarazioa entzun ostean hartu du erabakia epaileak, haren hitzetan Ertzaintzak "araudi aplikagarriaren arabera" eta "kasuaren inguruabarrekiko modu proportzionalean" jokatu zuelako.
Asteazken honetan epaitegian deklaratu dute otsailaren 12an karga poliziala agindu zuen Ertzain buruak eta Pazos jo zuen pilota jaurti zuen ertzainak. Epaileari emandako azalpenen arabera, egun hartan "jendetza batek eraso" zien eta "beraien segurtasuna eta hirugarrenena babesteko" kargatu zuten. Era berean, bi poliziek nabarmendu dute karga "proportzionala" izan zela. Ertzainek uko egin diote akusazioaren galderei erantzuteari.
Ebazpenean ageri denez, Xuhar Pazosen deklarazioa ez du beharrezko ikusten epaileak "autoetan agertzen diren irudietan eta ikertutako ertzainen jokabidean delitu zantzurik ikusten ez den heinean". Horrez gainera, epaileak dio gaztearen "hobebearrez" hartu duela erabakia, "auzitegian deklaratu beharrik izan ez dezan, bere osatzea oztopatu zezakeelako horrek"; gainera, hala dio, "ez da espero, ebazpen honean zehaztu eta errepikatu den bezala, erabateko xehetasunez aztertu diren ekintzen gaineko argirik emango duenik".
Xuhar Herri Plataformak dagoeneko adierazi du helegitea aurkeztuko duela ebazpenaren kontra. Izan ere, azpimarratu dutenez "epaileari nahikoa izan zaio azaroaren 27an Ertzaintzak egindako deklarazioa kasua artxibatzeko".
Ziurtatu dutenez, akusazioak argazki eta bideoak helarazi dizkio Ertzaintzari ikerketan zehar, "non argi ikusten den Xuhar tirokatua izan zela, eta Ertzaintzako agenteek ez zutela inondik inora 16 urteko gaztea artatu, hasiera batean Josu Erkorekak esandakoaren kontra".
Egun hartan, 2023ko otsailaren 11tik 12rako gauean, Ertzaintza Tolosako Soldadu kalean sartu zen, taberna batean sortutako borroka baten harira izandako istiluetan esku hartzeko. Ertzaintzak jaurtitako foam pilota batek begian jo zuen Pazos, eta ospitalera eraman behar izan zuten.
Iaz, martxoaren 5ean, orduan Segurtasun Sailburu zen Josu Erkorekak prentsaurrean adierazi zuen Pazos istiluetan parte hartzen ari zela. Biktimak ukatu egin zuen, lehen momentutik, liskarrekin zerikusirik izan zuenik. Pilotakada jaso eta biharamunean, Pazosen izebak Euskadi Irratiari azaldu zionez, "adingabeak ez zuen borrokan parte hartu", eta bere lagun taldearekin zegoela, kargak bete-betean harrapatu zuen Beotibar kalean. "Txaranga zegoela uste zuten, eta horregatik joan ziren hara. Ertzaintzaren lehen karga entzun zuten orduan, eta korrika alde egin zuten. Bigarrenean zauritu zuten", azaldu zuen hark.
"Tiroaren ondorioz, Xuharri begian kalte atzeraezinak eragin zizkion Ertzaintzak, lente kristalinoa apurtuz, besteak beste". Azaldu dutenez, gazteak "ez du eskuineko begitik ezer argirik ikusten, ez da gai bizitza normala egiteko eta ez da gai aurrean nor duen ere antzemateko", zehaztu dute Xuhar Herri Plataformako kideek.
"Errekuperazio prozesua azaroaren 15a arte luzatu da, eta alta jaso badu ere, erreabilitazioek eta ebakuntzek ez dute balio izan Xuharri otsailaren 12 eskuineko begian galduarazi zioten ikusmena berreskuratzeko", azaldu dute plataformatik, argi dutelako, "Xuharrek ez du begia galdu, begia galduarazi dio Ertzaintzak".
Helegiteen epea zabalik da.
Zure interesekoa izan daiteke
Trumpek presioa egin dio Irani, Teheran eta Oman Ormuzeko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari diren bitartean
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten; bitartean, AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek Teheranen aurkako eraso berriekin mehatxatu du, akordiorik lortzen ez bada.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia heldu da eta programazioaren zati handi bat kolokan dago, greba dela eta
Blusen eta nesken kuadrillek Andre Maria Zuriari egindako lore-eskaintza eta aurreskua izango dira asteazken honetan Gasteizko jaietako ekitaldi sinbolikoenak. Ikuskizunen eta ekitaldien sektorearen greba deituta dago gaur, eta hainbat kontzertu eta jarduera zalantzan daude.
69 urteko motozale bat hil da Gaubean, auto baten aurka talka eginda
Istripuaren ondoren, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute zauri larriekin, eta han hil da ordu batzuk geroago.
Martxoak 3ko sarraskia gogoan, Zeledonek hasiera eman die Ama Zuriaren jaiei
Baskoniako ordezkariek suziria piztu eta Zeledon jaitsita, festa lehertu da Gasteizen, Andra Maria Zuriaren plaza gainezka zegoela.
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.