Tolosa
2025/03/15 - 20:02
Lau lagun zauritu dira, horietako bat larri, hiru istriputan
Erriberrin (Nafarroa), Iruraiz-Gaunan (Araba) eta Iruran (Gipuzkoa) gertatu dira hiru ezbeharrak.
2025/03/03 - 15:20
'Astelehenita' eguna ospatu dute Tolosan, inauterien bosgarren egunean
Astelehenita familia eta haurren konpartsen eguna da. Tolosarrak goiz-goizetik atera dira kalera, inauterietako egun handiaz gozatzeko.
2025/03/02 - 13:24
Dianarekin lehertu da Tolosan mozorroen festa handia
Tolosako Zaldunita eguna Dianarekin hasi da. Txarangak entzun orduko, bata, pijama eta txapinak jantzita atera dira kalera tolosarrak, eta horrekin lehertu da mozorroen festa handia.
2025/03/01 - 18:11
Koloreak, musikak eta alaitasunak hartuko dituzte Euskadiko kaleak asteburu honetan
Gasteizen, Bilbon eta Donostian desfile ikusgarriak egingo dituzte, larunbatean eta igandean, eta tolosarrek Zaldunita egunarekin batera zabalduko dituzte mozorroen kutxak igandean.
2025/02/27 - 14:31
Lehertu dira Tolosako inauteriak!
Aurten Artxiboko Neskak konpartsako kideek izan dute inauteririk eroenei hasiera emateko ohorea. Lehenbizikoz, gainera, inaute alkatea emakumea izango da. Sei egunez festa betean murgilduko dira Tolosa eta Tolosaldea.
2025/02/27 - 13:50
Greba mugagabeari eustea erabaki dute Tolosako hiltegiko langileek
Tolosaldekoko Mankomunitateak gatazkan esku-hartzea "positibotzat" jotzen badute ere, langileek uste dute ez dagoela "berme nahikorik" zor dizkieten soldatak kobratzeko epeei buruz.
2025/02/27 - 12:42
Hiltegiko lan-gatazka bideratzeko asmoz esku-hartzea egitea erabaki du Tolosaldeko Mankomunitateak
Hiru hilabeteko epean, abendutik soldata kobratu gabe dauden langileen lansariak eguneratzea eta hiltegiak hornitzaileekin dituen zorrak kitatzea adostu dute Tolosaldeko eta Goierriko udalek. Horrekin batera, enpresak azken hilabeteetan egindako kudeaketa ekonomikoa aztertuko dute.
2025/02/27 - 09:04
Albiste izango dira: Zerga erreforma, omenaldia Mitika diskotekaren atarian hildako gazteari eta inauteriak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/02/27 - 06:00
Mozorroen bigarren eskuko azoka inauteri jasangarriago baten alde, Tabakaleran
200 mozorrotik gora, josketa tailerrak... Hurrengo egunetan, Tabakaleran, inauteriak jasangarriak daitezen. Bertaratzen denak denetarik aurkitu ahal izango du: mozorro osoak, pieza solteak, osagarriak eta jantzi berezi eta jasangarria sortzeko zatiak.
2025/02/24 - 18:29
Segurtasun sailburua Tolosako alkatearekin bildu da Inauterien atarian
Bingen Zupiriak nabarmendu du Ertzaintzak herritarren segurtasuna zainduko duela Tolosako inauterietan. "Ertzainek prebentzio-lanak eta berehala jarduteko lanak egingo dituzte, edozein motatako delituak saihesteko eta pertsonen segurtasuna une oro bermatzeko", gaineratu du.
2025/02/23 - 18:18
Tolosako hiltegiko langileek greba mugagabea abiatu dute
Bertako langileek azken bi hilabeteetan ez dute soldatarik jaso. Greba deitu duen ELA sindikatuak adierazi du Tolosako hiltegia enpresa pribatu batek kudeatzen duen zerbitzu publiko bat dela, eta, hori dela eta, Tolosaldeko Mankomunitateari eskatu dizkio horren gaineko "erantzukizunak".
2025/02/19 - 14:52
Tolosako hiltegiko langileek greba mugagabea abiatuko dute otsailaren 24an, hiltegiaren egoera salatzeko
11 langile dira guztira, eta abenduan eta urtarrilean ez dute soldatarik jaso. Tolosako hiltegiak Ormaiztegi eta Andoain arteko herriei ematen die zerbitzua: 75 harakin baino gehiagori eta 400 abeltzaini.
2025/02/11 - 11:47
N-1ean hiru autoren artean izandako istripu batek bi zauritu eta auto ilara luzeak eragin ditu Tolosan
Talkaren ondorioz, 9 kilometrorainoko auto ilarak sortu dira Donostiara bidean. Ezbeharraren ondorioz, bi pertsona eraman dituzte Donostia Ospitalera.
2025/02/08 - 20:59
63 urteko motozale bat hil da Tolosan, errepidetik atera ostean
Ezbeharra 12:20an jazo da, N-1 errepidean, Lasartera bidean, motozalea errepidetik atera eta zubi batetik behera erori denean. 63 urteko ordiziarra da hildakoa.
2025/02/08 - 15:04
Motozale bat hil da Tolosan, errepidetik atera eta zubi batetik behera erori ostean
Ezbeharra 12:20an jazo da, N-1 errepidean, Lasartera bidean, motozalea errepidetik atera eta zubi batetik behera erori denean.
2025/01/31 - 10:33
Auto-ilarak bukatuta, zirkulazioa bere onera itzuli da N-1 errepidean, Villabonan
Kamioi baten eta bi autoren arteko istripuak 6 kilometroko auto-ilarak sortu ditu goizean goiz. Pertsona bat zauritu da istripuan, baina tokian bertan artatu dute anbulantziako langileek.
2025/01/18 - 19:43
Euskal Eskola Publikoaz Harro elkarteak seme-alabak eskola publikoan matrikulatzeko deia egin die familiei
Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak 2025-26 ikasturtean seme-alabak ikastetxe publikoetan matrikulatzeko deia egin die euskal familiei, "unibertsala, euskalduna, anitza, inklusiboa eta parte-hartzailea" delako.
2024/12/27 - 18:46
Euskadiko Gazte Orkestrak neguko bira abiatuko du astelehenean
Bira Tolosan hasiko da, eta ondoren, Donostia, Bilbo eta Gasteizetik igaroko da.
2024/12/18 - 19:46
Tolosako Miren Pagola harategiak irabazi du Euskal Herriko XXVI. Txistorra Lehiaketa
Miren Pagola harategiaz gain, Ordiziako Pako Harategia (Olatzagutia), Jesus Mari Urdaitegia (Gernika), Felipe Bengoa (Melida), Carnicas Iriguibel (Huarte), Saijana Harategia (Burlata), Gesalaga (Zarautz) eta Haritz Arteaga (Donostia) ere saritu dituzte.
2024/12/18 - 06:00
Tarana Karim, azerbaijandarra: ''Emakume eta immigrante izanda, askotariko diskriminazioak jasaten ditugu''
Zuzenbidea ikasi zuen, eta aspalditik dabil Tarana Karim emakume migratzaileen alde borrokan, bere esperientziatik abiatuta. Azerbaijanen jaioa, 22 urte daramatza Euskal Herrian, azkenak, Tolosan. Euskal herritartzat du bere burua eta emakume migratzaileak ahalduntzeko tailerrak ematen ditu.