Bi pertsona atxilotu dituzte Tolosan, edukiontziak erretzen ari zirenean
Ertzaintzak 29 eta 26 urteko bi gizonezko atxilotu ditu Tolosan (Gipuzkoa) edukiontzi batzuei su ematen ari zirenean. Kalteak eragiteagatik atxilotu dituzte, lau edukiontzi erre eta ondoan aparkatuta zegoen auto bat kaltetu ostean.
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 02:15 aldera jaso dute abisua Berazubi auzoan edukiontzi batzuk sutan zirela ohartaraziz.
Inguruan zebilen Ertzaintzaren patruila bat bertaratu da, eta edukiontzi bat sutan ikusteaz gain, beste batean zerbait jaurtitzen ari zen gizon bat atzeman dute. Bien bitartean, beste gizon bat beste bat mugitzen ari zen sutan zeudenen ondoan jartzeko.
Agenteek identifikatu egin dituzte biak, eta atxilotu egin dituzte, kalteak egitea egotzita. Ertzain-etxera eraman dituzte biak, epailearen esku utzi aurretik egin beharreko izapideak betetzera.
Zure interesekoa izan daiteke
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak