Lau lagun zauritu dira, horietako bat larri, hiru istriputan
61 urteko gizon bat Nafarroako Ospitale Unibertsitariora eraman dute arratsaldean, AP-15ean, Erriberri parean, trafiko istripua izan ostean. Foruzaingoak jakinarazi duenez, 15:36an jazo da ezbeharra.
Tafallako suhiltzaileak, bi anbulantzia eta Foruzaingoaren patruilak bertaratu dira istripua gertatu den lekura. Aurpegiko eta toraxeko traumatismoak zituen.
Antza denez, ibilgailua autobidetik atera da, eta horma bat jo du. Gidaria autoan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek atera behar izan dute bertatik.
Beste ibilgailu batek ere istripua izan du leku berean, autobidetik atera eta horma jo duen autoaren pieza bat jota. Bigarren ezbehar horretan, baina, ez da inor zauritu.
Bi zauritu, horietako bat larri, Iruraiz-Gaunan
Bi lagun zauritu dira, horietako bat larri, 17:00ak pasatxo zirenean A-132 errepidean, Azazetan, Iruraiz-Gaunan.
Pertsona bat zauritu da N-1 errepidean, Iruran
Hirugarren istripua N-1 errepidean gertatu da. Bi ibilgailuren arteko istripua Iruran (Gipuzkoa) gertatu da, Gasteizerako noranzkoan.
Segurtasun Sailaren arabera, 17:00ak jo eta gutxira izan da istripua.
Zure interesekoa izan daiteke
12 atxilotu Baionan, bizitzaren garestitzea salatzeko protesten hirugarren larunbatean
Euskadiko sahararrak ospakizun betean, NBEk Minurso misioa berritzerik izan ez duelako
Elkarretaratzea Gobelan, Romo FC klubeko entrenatzailea sexu-askatasunaren aurkako delituengatik kartzelara bidali ondoren
Bilbo, Donostia eta Gasteiz blindatu dituzte, Blocusek txikizioa egiteko egindako deialdien aurrean