Donostia Topoa
2019/08/14 - 17:00
Euskotreneko geltokia itxita egongo da Hendaian abuztuaren 18tik 26ra G7a dela eta
Tren zerbitzua Irun/Ficoba geltokiraino helduko da, baina Irun-Colon lineak duen maizatasun berarekin.
2019/07/19 - 10:50
Baionako eta Biarrizko tren-geltokiak eta aireportua, itxita G7aren bilera dela eta
Biarritz inguruko errepide nagusiak zarratuta egongo dira, eta A63a erabiltzeko gomendatu diete bertakoei (doakoa izango da hainbat lekutan). Autobidea ez erabiltzeko eskatu diete gainerakoei.
2019/07/16 - 09:40
ELAk 19 orduko lanaldiak salatu ditu Donostialdeko metroaren eraikuntza lanetan
Sindikatuak lau salaketa aurkeztu ditu Lan Ikuskaritzan eta lehenbailehen esku hartzeko eskatu dio.
2019/01/27 - 10:44
Easo kalea moztuko dute astelehenean Donostian, Arrasate eta San Martzial artean
Astelehenetik aurrera, topoaren Mirakontxa-Easo tartean egingo den Erdialdea-Kontxa geltokiaren etorkizuneko sarrera eraikitzen hasiko dira. Easo kalea itxita egongo da 10 hilabetez.
2018/10/27 - 16:10
Eraikitzen ari diren Donostiako metroaren lanak gelditzeko eskatu dute
Donostian metroa ez dela behar salatu dute, eta hainbat obra guneetan dagoeneko arazoak eta kalteak eragin dituztela.
2018/10/27 - 15:59
Giza-kate bat egin dute Donostian, metroko obrak hasi izanaren aurka
Satorralaia auzo-mugimenduko kideek egin dute giza-katea, Jaurlaritzaren "inposaketatzat" jotzen duten proiektuko obren hasiera errefusatzeko.
2018/10/19 - 18:31
Euskal Trenbide Sareak beste sei trenbide pasagunetan jarriko du begicrossing sistema
Teknologia horrek trenbide pasagunetan gerta daitezkeen intzidentziak azkar hautemateko balio du.
2018/06/03 - 00:52
Metroaren igarobidearen lanak bertan behera uzteko eskatu dute Donostian
Satorralaia auzo-mugimenduak deituta, Donostialdeko metroaren igarobidearen aurkako protesta egin dute ehunka lagunek, proiektua "zarrastelkeria" dela iritzita.
2018/05/20 - 16:01
Donostiako metroko pasabidearen aurka protesta egin dute Kontxan
12:30ean ekin diote protestari. 'Metroa Kontxa azpian, erokeria!' leloa euskaraz eta gaztelaniaz idatzita zuten hainbat pankarta jarri dituzte hondartzan.
2018/01/26 - 13:53
Euskotrenek 36,1 milioi bidaiari izan zituen 2017an, 2016an baino % 13,3 gehiago
Euskotrenen zerbitzuen erabilerak bere unitate operatibo guztietan egin du gora: % 25,08 trenean eta metroan, % 2,93 tranbian eta % 0,89 autobusetan.
2017/11/18 - 21:27
Ehunka pertsona, Donostialdeko metroaren pasabidearen aurkako manifestazioan
'Inposaketarik ez. Stop metroari' lelopean, garraiorako eredu ‘apropos’ bati bruuzko eztabaida eskatu dute.
2017/11/04 - 19:25
Donostiako Topoaren igarobidearen aurka manifestatu dira ehunka lagun
"Antiguok ez du behar: Metroari Stop" lemapean manifestatu dira Gipuzkoako hiriburuan, Donostialdeko Metroaren lur azpiko igarobidearen proiektuaren kontra.
2017/10/19 - 15:47
Eusko Jaurlaritzak Hendaiako Euskotrenen geltokia zaharberrituko du
5,8 milioi euro bideratuko ditu horretara, eta ekainean hasiko dira lanak. Terminal berriak egungoaren azalera bikoiztuko du, nasa zentral bat izango du eta trenbidea bikoiztu egingo da azken tartean.
2017/10/04 - 16:53
Donostialdeko Metroaren lanak azaroaren lehen astean hasiko dituzte
Lugaritz eta Kontxa arteko zatiak 2,1 kilometroko luzera eta 38 milioi euroko aurrekontua izango du.
2017/08/29 - 21:05
Dozenaka lagunek egin dute protesta Donostian metroaren igarobidearen aurka
Satorralaia auzo-mugimenduak beste protesta-ekitaldi bat deitu du, irailaren 6rako; Udaletxearen ondoan egingo dute.
2017/05/13 - 15:27
Udazkenean hasiko dituzte Donostiako topoa eraikitzeko lanak
Bi zatitan egingo dute: lehenak Lugaritz eta Mirakontxa lotuko ditu (2,1 kilometro) eta 50 milioi euro balio du.
2017/04/01 - 21:24
Donostialdeko Metroaren igarobidearen aurkako manifestazioa egin dute
Satorralaia auzo-mugimenduaren iritzian, proiektua "zentzugabea" da, eta donostiarrei deia egin die horri "duintasunez, aurre egitera".
2017/01/27 - 18:15
Loiolako geltoki berria martxoaren 5ean zabalduko dela iragarri dute
Loiolako geltoki berriaren lanak bukatzear daude.Arantxa Tapia sailburuak esan du 21 miloi euroko aurrekontua izan dutela. Inguruan, hamar mila metro karratu lur libratuko dira auzotarrentzako.
2017/01/27 - 17:39
Loiolako tren geltoki berria martxan, martxoaren 5etik aurrera
Arantxa Tapia sailburuak iragarri duenez, beste sei edo zazpi hilabete beharko dira proiektua guztiz amaitzeko.
2016/09/12 - 16:47
Hasi da metroa Altza auzoko estazioan gelditzen
10 minutu behar ditu metroak Donostiatik Altzaraino iristen. Autobusak orduerdi. 15.000 bizilagunei emango die zerbitzua