Trafiko Istripuak
2025/06/09 - 14:15
N-634 errepidea itxi dute Zornotzan, bi autoren arteko istripu larri batengatik
Errepidea erabat itxita dago trafikoarentzat. Ezbeharra 92. kilometroaren parean gertatu da, eta auto-ilara luzeak sortu dira.
2025/06/07 - 16:27
57 urteko motozale bat hil da Gasteizen, auto-istripuz
Ezbeharra 13:11n jazo da, motozaleak motorraren kontrola galdu eta semaforo bat jo duenean, Gaztelako atea eta Elvira Zulueta kaleen artean.
2025/06/07 - 15:46
Igandean Burgosen trafiko-istripuan hildako bi gazte euskaldunak omendu dituzte Duranan
Ibai Hoyos (19 urte, Gasteiz) eta Mikel Regil (20 urte, Altsasu) ziklistak ziren. Gaur, Arabako Txirrindularitza Federazioak ekitaldi xume batekin oroitu nahi izan ditu, eta guztien babesa erakutsi bien familiei.
2025/06/07 - 09:54
Motozale bat hil da Lezon izandako istripu batean
54 urteko gizonezko bat da hildakoa. Ezbeharra GI-636 errepidean gertatu da, goizaldeko hirurak aldera.
2025/06/07 - 00:14
Txirrindulari bat larri zauritu da Getarian, auto batekin izandako istripuan
Ezbeharra N-634 errepidean gertatu da, Askizuko tunelaren parean.
2025/06/06 - 23:32
9 urteko haur bat larri zauritu da Alesbesen, auto batek harrapatuta
SOS Nafarroa larrialdi zerbitzuak 19:35ean izan du istripuaren berri. Anbulantzia batek Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman du zauritua, garezurreko traumatismo larria zuela.
2025/06/06 - 23:26
54 urteko motozale bat larri zauritu da Aberinen
Zauritua bizi-euskarri aurreratuko anbulantzia batean eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, Iruñera, eta bertan geratu da, politraumatismo larriak baitzituen.
2025/06/04 - 22:31
Garabilari bat zigortu dute istripua izan zuen auto elektriko bat ez jasotzeagatik, ''prestakuntza ezagatik''
Garabilari askok aitortzen dute beldur direla istripua izan duen auto elektriko bat manipulatzeko, horretarako ezagutzarik ez dutela baitiote. Sopelan, Udaltzaingoak 500 euroko isuna jarri dio garabilari bati, hiru egunez bide bazterrean botata egon den auto elektriko bat jasotzari uko egiteagatik.
2025/06/04 - 10:43
Hil egin da maiatzean Badostaingo errepidean harrapatutako 59 urteko gizona
Ezbeharra maiatzaren 28an jazo zen, 20:39 aldera, gizona Iruñeko oinezkoen pasabide bat zeharkatzen ari zela.
2025/06/03 - 18:29
Gizon bat hil eta beste bat oso larri zauritu da San Adrianen, ibilgailua errepidetik aterata
Ezbeharra bart gertatu da, NA-134 errepidean, 21:33 aldera. Ibilgailua errepidetik irten eta hormigoizko areka batekin talka egin zuen. Hildakoa 50 urteko gizonezko bat da, eta 33 urteko beste bat Nafarroako Unibertsitatea Ospitalera eraman dute anbulantzian, oso larri.
2025/06/03 - 11:16
Gorabeherak euskal errepideetan, eguraldi txarra dela eta: hiru istripu Gipuzkoan, eta auto-ilarak, Leioan
Hiru istripu izan dira Gipuzkoako errepideetan, baina zauriturik ez. Bestalde, auto-ilarak izan dira EHUk Leioan duen Bizkaiko campuserako bidean, Unibertsitatera sartzeko proben lehen egunean.
2025/06/03 - 00:28
38 urteko quad gidari bat hil da Tafallan, auto batekin talka eginda
Larrialdi-zerbitzuek ezin izan dute ezer egin gizona salbatzeko, eta tokian bertan hil egin da. Bestalde, autoaren gidaria onik atera da.
2025/06/02 - 22:09
Burgoseko auto-istripuan zauritutako bi gaztek larri jarraitzen dute Gurutzetako Ospitalean
19 eta 20 urteko beste bi gazte Espinosa de los Monteros herriaren parean hil ziren ezbeharrean, ibilgailua 200 metroko altueratik amilduta. Ibai Hoyos (19 urte, Gasteiz) eta Mikel Regil (20 urte, Altsasu) dira hildakoak. Biak ala biak txirrindulariak ziren.
2025/06/02 - 20:28
Bost ibilgailuk talka egin dute Larraunen, eta A-15 errepidea itxi behar izan dute bi noranzkoetan
Istripua 15:50ean gertatu da, kamioi baten eta auto baten artean, eta, ondoren, beste talka bat izan da su hartu duten beste bi kamioiren eta furgoneta baten artean. 50 urteko kamioilari bat zauritu da eta Donostia Ospitalera eraman dute (Alain Patinok utzitako irudiak).
2025/06/02 - 19:19
A-15 autobia ordu luzez egon da itxita Larraunen, zazpi ibilgailuk talka egin baitute; tartean, bi kamioik
Talkaren ondorioz, bi kamioik eta furgoneta batek su hartu dute. 50 urteko kamioilari bat zauritu da ezbeharrean, eta Donostiako Unibertsitate Ospitalera eraman dute. Autobiako errei bat 22:00ak aldera zabaldu dute berriro.
2025/06/02 - 19:11
Merindadeetako alkateek hobekuntzak eskatu dituzte eskualdeko errepideetan, istripuak saihesteko
Juan Pablo Sanchez eta Roberto Ortiz Espinosa de los Monteros eta Las Machorraseko alkateek, hurrenez hurren, gogorarazi dute aurten zazpi pertsona hil direla Merindadeetako errepideetan.
2025/06/02 - 17:38
GI-2634 errepidea itxi dute Azkaraten, gutxienez hiru zauritu eragin dituen istripu baten ondorioz
Gutxienez hiru pertsona zauritu dira Azkarate mendatearen inguruan 14:25ean gertatu den trafiko istripuan.
2025/06/02 - 13:51
Gasteizko eta Altsasuko bi gazte hil dira auto-istripu batean, Burgosen
19 eta 20 urteko gazteak Espinosa de los Monteros herriaren parean hil dira, ibilgailua 200 metroko altueratik amilduta. Autoan zihoazen hiru lagun ospitalera eraman dituzte; horietako bi, larri.
2025/06/02 - 09:47
Albiste izango dira: ELAren XVI. Kongresua, Burgosko istripua eta Euskal Pilota Nazioen Liga
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/06/01 - 00:52
Lau zauritu Oiartzunen, GI-636 errepidean Lintzirin parean izan den trafiko ezbeharrean
20:30 inguruan izan da istripua eta errepidea itxi behar izan dute bi noranzkoetan. Suhiltzaileak eta larrialdi zerbitzuak bertaratu dira.