54 urteko motozale bat larri zauritu da Aberinen
54 urteko gizonezko bat larri zauritu da gaur arratsaldean, motozikleta batean zihoala auto baten kontra talka eginda.
Istripua NA-122 errepideko 3,8 kilometroan gertatu da, Aberin udalerrian, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.
SOS Nafarroa 112 larrialdi zerbitzuak 19:39 aldera jaso du ezbeharraren berri, eta Lizarrako suhiltzaileak, bizi-euskarri aurreratuko anbulantzia bat (medikalizatua) eta Foruzaingoaren patruilak bertaratu dira.
Zauritua Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute, Iruñera, eta bertan geratu da, politraumatismo larriak baitzituen. Auto-gidaria onik atera da.
Foruzaingoaren Iruñeko polizia-etxeko Argiketa Brigadak ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.