Trafiko Istripuak
Barazarko errepidearen errei bat berriz ireki dute, kamioi baten istripuagatik orduak itxita eman ondoren
Gidaria zauritu egin da. Bilbora bidean istripua izan duen kamioiak zama galdu du, eta, ondorioz, errepidea guztiz itxi dute. Ordu batzuk geroago, errei bat zabaldu dute, eta txandakako zirkulazioa ematen ari dira. Kamioia oraindik ez dute errepidetik kendu.
Kamioi batek pertsona bat harrapatu du Errenterian eta hainbat kilometroko auto-ilarak eragin ditu
Gertaera GI-636 errepideko 2. kilometroan izan da, Altamira tuneletan, Errenteria parean, Donostiarako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, auto-ilara luzeak sortu dira, hainbat kilometrokoak.
Bi autok eta kamioi batek talka egin dute N-634 errepidean, Zornotza parean, eta bost lagun zauritu dira
Zaurituetako bat larri dago eta helikopteroz eraman dute ospitalera. Istripuaren ondorioz, auto-ilara luzeak sortu dira eta errepidea erabat itxi behar izan dute.
N-634 errepidea itxi dute Zornotzan, bi autoren arteko istripu larri batengatik
Errepidea erabat itxita dago trafikoarentzat. Ezbeharra 92. kilometroaren parean gertatu da, eta auto-ilara luzeak sortu dira.