Trafiko istripuen biktimak
2024/05/18 - 10:31
Errenteriako moto-istripuaren lekukoei laguntza eskatu die Ertzaintzak
Ostiraleko 13:45ean egin zuten talka furgoneta batek eta moto batek, eta motorraren gidaria bertan hil zen.
2024/05/17 - 16:51
Moto gidari bat hil da Gi-636 errepidean, Errenteria parean izandako istripuan
13:45ean talka egin dute furgoneta batek eta moto batek eta motoko gidaria bertan hil da. Iruneranzko bi erreiak itxita egon dira eta auto-ilarak sortu dira baina, zabaldu dituzte atzera eta egoera bere onera etorri da.
2024/05/14 - 18:40
Zaldibarren motorzale bat hil zen istripuaren ondorioz atxilotutako gidaria espetxeratu dute
Istripua igande goizean gertatu zen, Ibur Erreka industrialdean, Eibarko udalerriko errepide zati batean. Auto baten eta motor baten arteko talkaren ondorioz, motorreko gidaria (67 urte) hil egin zen. Bestalde, autoaren gidariak ihes egin zuen bertatik.
2024/05/13 - 11:19
Datozen orduetan deklaratuko du epailearen aurrean Zaldibarko istripuagatik atxilotutakoak
Igande goizean izan zen ezbeharra, Olarreaga auzoan, auto batek eta motor batek elkar jo zutenean. Motorraren gidaria lekuan bertan hil zen.
2024/05/13 - 11:09
Atxilotu egin dute Zaldibarren motozale bat hil den istripuan nahastutako gidaria
Epailearen aurrean deklaratuko du datozen orduetan. Igande goizean izan zen ezbeharra, Olarreaga auzoan, auto batek eta motor batek elkar jo zutenean.
2024/05/12 - 15:08
Motozale bat hil da Zaldibarren, auto baten aurka talka eginda
Olarreaga auzoan izan da ezbeharra, eta turismo batek eta motor batek egin dute talka.
2024/05/12 - 13:46
Motozale bat hil da Zaldibarren izandako istripu batean
Olarreaga auzoan izan da ezbeharra, eta turismo batek eta motor batek egin dute talka.
2024/05/12 - 09:52
Gizonezko bat hil da auto-istripuz bart Ermuan
Larunbateko 22:30 aldera gertatu da ezbeharra. Suhiltzaileek atera behar izan dute 44 urteko gizonezkoaren gorpua autotik.
2024/05/09 - 14:31
Amaitu dira auto-ilarak AP-8 autobidean, Ortuellan, hiru ibilgailuren arteko istripuaren ostean
Itxita zegoen erreia jada irekita dago eta trafikoaren egoera arina da.
2024/05/09 - 12:06
Auto-ilarak amaitu dira Arrontegin, hiru ibilgailuk istripua izan ostean
Istripuaren ondorioz, errei bat itxi dute, eta horrek zirkulazio-arazo handiak eragin ditu Getxoko noranzkoan.
2024/05/06 - 13:28
Amaitu dira auto ilarak Santo Domingo gainean, auto batek Bilbora bidean istripua izan ondoren
Ezbeharra 08:00ak aurretik gertatu da, eta, ondorioz, bi erreietako bat itxi dute.
2024/05/02 - 13:04
Gutxienez 48 pertsona hil eta beste 30 zauritu dira Txinako hegoaldeko errepide bat hondoratu ondoren
24 ibilgailu harrapatuta geratu dira hondoratzearen ondorioz, eta 500 pertsonak parte hartu dute erreskate lanetan. Arrazoiak ikertzen ari dira, baina badirudi azken egunetan eskualdea astindu duten euriteen ondorioz izan daitekela.
2024/05/02 - 12:28
Errei bat ireki dute GI-20 errepidean, Bilborako noranzkoan auto-ilarak sortzen ari den istripuaren ondorioz
Andoaingo N1 errepidean ere auto-ilarak izaten ari dira, Gasteizko noranzkoan, bi zirkulazio-istripuren ondorioz.
2024/05/01 - 09:36
Gizon bat larri zauritu da Iruñean, hiri-autobus batek harrapatuta
Larrialdi zerbitzuek bertan artatu ondoren, zauritua Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute, eta zainketa berezien unitatean dago ingresatuta.
2024/04/28 - 18:35
Hiru txirrindulari zauritu dira gaur Nafarroan gertatutako bi istriputan
Bi txirrindulari zauritu dira, bat larri, Andia mendilerrotik tropelean zihoazela ibilgailu batek harrapatuta. 50 urteko beste gizon bat larri zaurituta eraman dute ospitalera, Arguedasen bizikletatik erorita.
2024/04/26 - 10:30
Amaitu dira auto ilarak A-8an, Bilbo parean bi ibilgailuk istripua izan ondoren
Ezbeharraren ondorioz, erreietako bat itxi dute Donostiarako noranzkoan eta auto ilara luzeak sortu dira. Dena den, 08:30erako, zirkulazioa bere onera etorri da. Halaber, emakume bat zauritu da Erandion izandako istripu batean.
2024/04/24 - 09:58
A-15a itxita Zizur eta Landaben artean, kamioi batek su hartu ondoren
A-15a itxi dute, Zizur eta Landaben (Iruñea) artean, kamioi batek su hartu ostean, Foruzaingoak jakinarazi duenez. Zorionez, ez da inor zauritu, baina ibilgailuak bidea oztopatzen duenez, pilaketak sortu dira inguruan. (Irudiak: @policiaforal_na)
2024/04/23 - 13:26
Kamioi bat matxuratu da N-1ean, Lasarte-Orian, eta ilarak sortu dira Gasteizko noranzkoan
Eskuineko erreia itxita egon da hiru orduz, eta pilaketak sortu dira N-1ean eta GI-20 eta AP-8 autobidean ere. 11:00ak aldera kendu dute ibilgailua bidetik, eta ordutik, ohikoa da ibilgailuen joan-etorria.
2024/04/22 - 13:00
Kamioizale bat hil eta beste pertsona bat zauritu da Arren izandako istripu batean
Ezbeharra PA-30 errepidean gertatu da, Iruñeko Merindadeko kontzejuan. Hildakoak 58 urte zituen, eta arin zauritu den emakumeak, 25.
2024/04/17 - 13:06
52 urteko motor gidari bat hil da Donostiako saihesbidean izandako istripu batean
Hildakoa emakume bat da. Ezbeharra 06:50ean jazo da GI-20 errepidean, Polloeko tunelaren eta Herrerako lotunearen artean. Ertzaintzak ikerketa abiatu du eta ezbeharraren lekukoak eskatu ditu. Halaber, La Salle ikastetxearen parean izandako beste istripu batek 5 kilometroko auto ilarak eragin ditu.