Edukia gorde nahi duzu?
Hasi saioa edukia gordetzeko eta Orain-en abantailak aprobetxatzeko.
Gizon bat larri zauritu da Iruñean, hiri-autobus batek harrapatuta
Larrialdi zerbitzuek bertan artatu ondoren, zauritua Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute, eta zainketa berezien unitatean dago ingresatuta.
Istripua gertatu den tokia. Argazkia: EITB Media
49 urteko gizonezko bat larri zauritu da astearte gauean Iruñeko Juan de Labrit kalean, hiri-autobus batek harrapatuta.
Nafarroako 112 SOS zerbitzuko larrialdiak kudeatzeko gelak asteartean jaso zuen istripuaren berri, 22:02ak aldera, eta bizi-euskarri aurreratuko anbulantzia bat (medikalizatua) eta Iruñeko Udaltzaingoaren patruilak bertaratu dira.
Larrialdi zerbitzuek tokian bertan artatu ondoren, zauritutako gizona Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute, politraumatismoekin. Pronostiko larria du, Foru Gobernuak ohar baten bidez jakinarazi duenez. Hala, zainketa berezien unitatean dago.
Iruñeko Udaltzaingoak bere gain hartu du ezbeharra ikertzeko ardura.
Zure interesekoa izan daiteke
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Irun eta Hondarribia aurre-alertan daude, lehortea dela eta
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Dronekin egindako ikuskizun batek emango dio hasiera Gabonei Donostian, Kontxako badian
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Eroskik Euskal Herrian merkaturatutako arrautza batzuetan salmonella egon daitekeela ohartarazi dute
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
EBk aizkolaritza eta bestelako herri-kirolak babesteko eta gazteen artean sustatzeko eskatu du
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Donostiak eta Bilbok txostenak aztertu ondoren erabakiko dute Munduko Futbol Txapelketan parte hartu ala ez
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
11 pertsona berriz txertatuko dituzte Bilbon, txertoen hotz-katean izandako intzidentzia baten ondorioz
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Pertsona bat atxilotu dute Donostian, erradikalizazio jihadista egotzita
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Uribarri auzoko kale bat itxi du Ertzaintzak Bilbon, motxila susmagarri batengatik
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Carlos Somoza, Charlines gaizkile taldeko kide ohia, hil da Gasteizko ospitale batean
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
FIFAk ez du onartu 2030eko Munduko Futbol Txapelketarako Donostiaren eta Bilboren hautagaitza bateratua
Gehiago ikusi