Tratu Txarrak
2020/01/21 - 17:42
Bortxaketa ezeztatu du Getxon bikotekidearen alabari sexu-erasoa egin zion gizonak
Akusatuak 13 urteko adingabearen aurkako sexu-abusua onartu du, baina ez bortxatu izana. Epaiketan, Fiskaltzak 11 urteko espetxe-zigorra eskatzen du harentzat, eta akusazio partikularrak 15.
2020/01/21 - 09:20
Gizon batek ukituak egin dizkio emakume bati, eta furgoneta batean sartzen saiatu da
Erasoa Mendizorrotza auzoko ostalaritza establezimendu baten inguruan jazo da. Atxilotuari sexu-abusua eta legez kanpoko atxiloketa delituak leporatu dizkiote.
2020/01/14 - 10:37
Gizon batek sexu-jazarpena egin dio emakume bati Bilbon
Bizkaiko hiriburuko metroan jazo zen, urtarrilaren 5eko goizaldean. Biktimak salaketa jarri zuen, erasotzaileak begirada desegokiak bota baitzizkion eta bere buruari ukituak egin zizkiolako.
2020/01/13 - 13:53
Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, bikotekideei eraso egitea leporatuta
Lehen atxiloketa ostiralean izan zen, San Martin auzoko etxebizitza batean. Bestalde, 22 urteko gazte bat atxilotu zuten Erdi Aroko hiriguneko etxebizitza batean.
2020/01/13 - 13:25
Gizon batek eraso egin dio emakume bati Gasteizen
Gizona emakumea bortxatzen saiatu da, bere etxean zeudela. Ertzaintzak atxilotu egin du Zabalgana auzoan, igande goizaldean gertatu omen zen erasoaren egilea izatea egotzita.
2020/01/13 - 13:04
Gizon batek emakume bat hil du Puertollanon (Ciudad Real)
Biktimaren gorpuak hainbat tiro zituen, eta bikotekidearen ondoan topatu zuten atzo. Aurtengo bigarren hilketa matxista da.
2020/01/13 - 12:28
Gizon bat atxilotu dute Iruñean bikotekidea kolpatzeagatik
Erasoa asteburuan jazo da, taberna bateko terraza batean, pertsona ugariren aurrean.
2020/01/12 - 20:56
Emakume batek salatutako sexu-erasoa gaitzetsi dute aho batez Tuteran
Foru Plazan bildu dira igande arratsalde honetan. Atzo sexu-erasoa pairatu izana salatu du emakumezko horrek.
2020/01/10 - 14:07
Nafarroako Gobernua Orkoiengo sexu-erasoaren auzian aurkeztuko da
Gertaturikoa "oso larria" delako adostu du hori Foru Gobernuak. Poliziak zazpi lagun atxilotu zituen; hiruk behin-behinean preso jarraitzen dute eta beste bi aske daude, kautelazko neurriekin.
2020/01/06 - 12:37
Gizon batek emaztea eta alaba hil ditu Bartzelonan
Hilketa Esplugues de Llobregat herrian jazo da gaur goizean. 2020an Espainiako Estatuan izandako lehen hilketa matxista izan da.
2020/01/02 - 15:40
Bi gizonek bi emakumeri eraso diete Gasteizen
Atxilotu eta epailearen esku utzi dituzte. Erasoak asteartean eta asteazkenean gertatu ziren, eta gizonek 24 eta 41 urte dituzte. Bi kasuetan, biktimak erasotzaileen bikotekideak ziren.
2020/01/01 - 21:49
Bi gizon atxilotu dituzte Murchanten eta Tafallan bi emakumeri erasotzeagatik
Foru Poliziak asteazken honetako goizaldean atxilotu ditu, urtarrilaren 1ean, genero-indarkeriako delitu bana egotzita.
2019/12/28 - 15:24
'Bortxatzaile bat zure bidean' ekimena Gasteizera ere iritsi da
Gasteizko mugimendu feministak deituta, dozenaka emakume izan dira Arka plazan, matxismoa gaitzesten duen flashmob-ean parte hartzeko.
2019/12/04 - 17:31
'Bortxatzaile bat zure bidean' performancea abenduaren 19an egingo dute Bilbon
Emakumeenganako indarkeriaren aurkako performancea da, eta Txileko talde batek bultzatu du. Oso azkar ari da hedatzen mundu osoan; Donostian eta Iruñean ere egingo dute.
2019/12/02 - 14:10
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekide ohiari eraso egitea egotzita
Eraso matxista atzo jazo zen, Ariznabarra auzoan, gizona bere emazte ohiaren etxean indarrez sartzen saiatu zenean. Borrokan ari zela, emakumeari eraso eta mehatxu egin zion.
2019/11/28 - 14:25
Bi urteko kartzela-zigorra, Iruñerrian adingabe bati ukitzeak egiteagatik
2018ko abuztuaren 29an gertatu zen, biktimak 14 urte zituela. Epaiak, halaber, sexu-abusua pairatu zuen neskari 1.000 euro ordaintzera behartzen du erasotzailea.
2019/11/25 - 11:53
Gezur matxistek, hankak labur?
Ultraeskuinaren gorakadarekin batera, matxismoaren diskurtso negazionistak ugaritu dira azkenaldian. Sinesten al ditu jendarteak adierazpen sexistok? Zer egin geldiarazteko?
2019/11/24 - 10:28
4.659 emakumek jasotzen dute Ertzaintzaren babesa genero-indarkeriagatik
Egun, babes-aginduek edo urruntze-aginduek 3.291 emakumeri eragiten diete, eta 85ek eskolta eramaten dute. 386 emakumek erabiltzen dute APP Bortxa mugikorrerako aplikazioa.
2019/11/22 - 16:03
Indarkeria matxistaren biktimentzako euskal telefonoak 3.000 dei jasotzen ditu urtero
Eusko Jaurlaritzak 2006an sortu zuen zerbitzua; biktimei informazioa eta laguntza ematen die, isilpean.
2019/11/22 - 10:19
Gizon bat atxilotu dute Getxon, emazteari labana batekin mehatxu egitea leporatuta
Gizonak udaltzainak iritsi aurretik ihes egin zuen, baina minutu batzuk geroago atxilotu zuten, emazteari labana handi batekin mehatxu egitea leporatuta.