Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon batek emakume bat hil du Canilesen (Granada)

Guardia Zibilak ustezko hiltzailea, 77 urtekoa, atxilotu du. Urtea hasi zenetik, bost hilketa matxista izan dira Espainiako Estatuan.

77 urteko gizon batek 73 urteko emakume bat hil du bart Caniles herrian (Granada), Guardia Zibilak jakinarazi duenez. Ustezko hiltzailea atxilotuta dago.

Hilketa matxista bikoteak Francisco de Asis kalean zuen etxebizitzan jazo da.

Emakumearen gorpua etxeko sukaldean topatu dute. Aurrez, ustezko hiltzailea erietxe batera joan da bikotekidea hil duela esanez.

Bikoteak ez zuen seme-alabarik. Biktimak ez du inoiz bikotekidearen tratu txarrik salatu.

Canilesko Udalak hiru dolu egun eta elkarretaratze isila deitu ditu. Hilketa matxista salatzeko kontzentrazioa gaur izango da, 13:00etan, udaletxearen atarian. Udalak ohar batean adierazi duenez, "biktimaren familiari erabateko babesa adierazi nahi diogu eta genero indarkeria ekintza guztiak gaitzetsi nahi ditugu".

Urtea hasi zenetik, bost hilketa matxista izan dira Espainiako Estatuan. 2003tik (genero indarkeriaren estatistika ofizialak daudenetik), 1.038 emakume hil dituzte bikotekide edo bikotekide ohi gizonezkoek. Horrez gain, 2013tik, aitek edo amen bikotekide edo bikotekide ohiek 35 adingabe hil dituzte, eta 278 haur umezurtz geratu dira hilketa matxisten erruz.

Tratu txarrak pairatzen badituzu, edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak, eta/edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

vitoria-crimen-machista-efe
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aldentze aginduen inguruan zeukan protokoloa aldarazi zion Ertzaintzari Maialen Mazonen hilketak

Maialen "arrisku handiko" biktima zen indarkeria matxistarekin lotutako kasuak aztertzen dituen Estatuko VioGen sistemaren arabera. Ertzaintzak, ordea, "arrisku txikiko" biktimatzat jo zuen. Antza denez, Polizia Nazionalaren VioGen sistemako eta Ertzaintzaren EVA sistemako artxiboak ez zetozen bat. Bestalde, Ertzaintzak berak kasuaren inguruan egindako balorazioak ere huts egin zuen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X