Euskadi Turismo
2022/06/04 - 16:47
Erreginaren jubileua gurean oporretan ospatzeko aprobetxatu dute britainiar askok
Ospakizunez betetako asteburu luzea da euren herri eta hirietan, baina britainiar askok gurera etortzeko aprobetxatu dituzte egun libreak. Euskal Herritik bada ere, erreginaren omenez egin dute topa.
2022/06/03 - 17:11
Modako helmugak, klasikoak eta gomendioak, uda honetan bidaiatzeko
Bi urteko murrizketen ondoren, bidaia ia normalizatuak itzuli dira, eta turismo-eskaintza ia pandemiaren aurrekoa bezain zabala da.
2022/05/31 - 13:06
Helmuga klasikoak dira Balear Uharteak, Kanariak eta Mediterraneo aldea
Euskadiko bidaia-agentzietako hainbat ordezkarirekin hitz egin dugu, uda honetarako helmuga klasikoak konta diezazkiguten.
2022/05/23 - 14:57
Bizkaiak Europako lau hiritara eramango du areto murgiltzaile bat bere eskaintza turistikoa ezagutzera emateko
Influentzia gaitasun handia duten 160 pertsonak Bizkaiara bisita birtual bat egingo dute esperientzia esklusibo batean. Horretarako, bost zentzumenak erabili beharko dituzte.
2022/05/22 - 18:03
Udako oporren atarian, 3. errefortzu dosia jartzen ari dira asko, covid pasaportea beharrezkoa baita oraindik
Covid ziurtagiria 9 hilabetera iraungitzen da azken dositik eta 6 hilabetera kutsatzea izan zenetik. Europar Batasunean, Frantziak, Portugalek, Alemaniak, Italiak eta Ziprek eskatzen dute. AEBra eta Kanadara sartzeko ere derrigorrezkoa da. Proba diagnostiko negatibo bat izateak ere balio du.
2022/05/22 - 13:31
Javier Hurtado: "Aste Santuko turismo datuak oso positiboak dira, pandemia aurretiko datuetara itzuli gara"
Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuaren hitzetan, "bi urte oso zailen ostean", joera positiboa da.
2022/05/22 - 11:29
Pandemia aurretiko hotelen betetze datuak gainditu ditu Euskadik dagoeneko, Turismo sailburuaren aburuz
Egindako "lan handia" eskertu die Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak turismoko alorrean dihardutenei, Radio Euskadin eskainitako elkarrizketan. Egun EAEko 100.000 familia dabiltza lanean zerbitzu sektorean (jatorriz, gaztelaniaz).
2022/05/20 - 13:47
Euskadiko hotelen sektoreak pandemia aurreko maila gainditu du Aste Santuan
Gainera, apirilean hirukoiztu egin dira gaualdi eta sarrera kopurua iazko Aste Santuko datuekin alderatuta, pandemiari aurre egiteko neurriak indarrean zeudela.
2022/05/10 - 15:50
Donostiako Arte Ederrak eraikina Hilton hotela izango da 2024tik aurrera
Enpresa jabea pozik agertu da "hiriko eraikin enblematikoenetako bat" berriz jarduerara itzultzeagatik, 30 urtez erabili gabe egon ondoren.
2022/04/29 - 16:52
Bi urtez geldi egon ostean, asteburu honetan martxan jarriko da berriz "Transkantauriarra"
Donostiatik Santiagora zazpi eguneko bidaia egingo du. Luxuzko trena izan arren, ia 6.000 euro inguru balio du eserleku batek, ez ditu bezeroak faltan.
2022/04/25 - 15:03
Gaztelugatxeko sarbidea ireki dute berriro
Gaztelugatxe zabalik dago berriro, mendi-hegala egonkortzeko lanak amaitu ondoren. Eremuan luizia izan zen 2021eko urtarrilaren 7an eta orduz geroztik itxata zegoen.
2022/04/25 - 10:52
Gaztelugatxe, berriz irekita gaurtik aurrera
Bizkaiko uhartetxoa berriz irekita dago, behin mendi-hegala egonkortzeko lanak bukatuta. Neurketa-sistema bat instalatu dute sor daitezkeen mugimenduak monitorizatzeko eta lurra etengabe aztertzeko.
2022/04/18 - 16:59
Urteko mugimendu handieneko eguna dute gaur Bilboko aireportuan
Pazko astelehen honetan, 148 hegaldi izango dira Bilboko aireportuan, 11 Gasteizen eta 8 Donostian. Aste Santuko jaiegunetan guztira 745 operazio programatu dituzte Bilboko aireportuan.
2022/04/18 - 16:28
Turismo kulturalak pandemia aurreko datuak lortu ditu Aste Santuan
Euskal Herriko museo gehienek Aste Santurako zituzten aurreikuspenak bete dituzte. Askok, ordutegiak zabaldu eta bisita eskaintzak indartu behar izan dituzte eskariari erantzuteko.
2022/04/18 - 16:22
Hoteletako okupazio maila % 95ekoa izan da, eta ostalaritzak ere pandemia aurreko datuak lortu ditu
Oporren azken orduak ondo aprobetxatuta joan dira etxera turistak. Lanera bueltatzeko ordua iritsi zaie eta hoteletan mugimendu handia somatu da goizean.
2022/04/18 - 16:10
148 hegaldi daude programatuta gaurko Loiuko aireportuan
Opor garai honetan laukoiztu egin da iazko hegaldi kopurua, aurten 741 operazio egin dira. Horietatik gehienak gaur, pazko astelehenean 148 hegaldi izango dira. 2021ean baino 5 aldiz gehiago, pandemia aurreko datuak gertutik usainduz.
2022/04/18 - 13:19
Bi gurutzaontzi iritsiko dira gaur Bilboko Portura
Goizeko lehen orduan "Spirit of Adventure" iritsi da Getxoko terminalera, 800 bidaiari ingururekin. Arratsaldean "Le Champlain" ontzia izango da Bilboko portuan 75 pertsona ontziratuko dituena.
2022/04/17 - 13:47
Aste Santuak Euskal Herrian utzi dizkigun irudiak
Turistek, eguzkiak eta lainoak gure paisaiak apaindu dituzte egunotan eta, gainera, ilargi arrosa ere izan dugu gozagai. Hona hemen Aste Santua Euskal Herrian uzten ari den irudi politenetako batzuk.
2022/04/15 - 16:41
Azken bi urteetako parentesiaren ondoren, pandemia aurreko isurketa mailetara itzuli gara 2022an
Gaur egungo turismo eredua jasanezina da planetarentzat. Pandemian gertatutakotik ezer gutxi ikasi dugula ohartarazten dute, eta natura, atzera buelta gabeko puntura iristetik gero eta gertuago dago.
2022/04/15 - 16:36
Autokarabanentzako guneak, beteta Aste Santuan
Euskal Herriko autokarabanetako parkinak beteta daude Aste Santu honetan, askori lekua topatzea ere kostatu zaie. Pandemia garaian autokarabanen eskaera handitu egin da eta jarraitzen du.