Euskadi Turismo
2024/10/24 - 19:43
Kardiologia kongresuak eragin ekonomiko handia izango du Bilbon
Kongresuko 4.000 parte-hartzaileek hotelak eta jatetxeak bete dituzte.
2024/10/22 - 13:43
EAEko hotelek iazko udan baino % 2,6 turista atzerritar gehiago hartu dituzte aurtengoan
Udako hiru hilabeteotan 1,17 milioi turistak hartu dute ostatu EAEko hotel-establezimenduetan, eta gero eta handiagoa da atzerriko bisitarien portzentajea. Espainiako Estatutik etorritakoak, aldiz, ia % 3 egin dute behera.
2024/10/19 - 23:23
Urdaibaiko Guggenheim museoaren proiektua gelditzeko eskatu dute milaka lagunek Gernikan
Manifestariek egitasmoa gelditzeko eskatu dute, "Busturialdearen etorkizunaren alde". Guggenheim Urdaibai Stop plataformak deituta, parte-hartzaileek salatu dute proiektuak ez diela eskualdearen beharrizanei erantzuten, "erakunde pribatu baten nahiei baizik".
2024/10/15 - 00:33
Manifestazio "zaratatsua" deitu dute larunbaterako, Urdaibain Guggenheim berria eraikitzearen aurka
Guggenheim Urdaibai plataformak esan du proiektuak "marra gorri" guztiak zapaltzen dituela ingurumen legeriaren arloan, eta salatu du "fundazio pribatu" baten nahiak asebetetzen dituela, "gutxi batzuen mesedetan".
2024/10/11 - 21:34
Bilboko Udalak lan egingo du New Yorkerako hegaldiak 2025eko irailetik aurrera luzatzeko
Bitartean, Arabako PPk EAJri eta PSE-EEri leporatu die "ez betetzea Forondarekin hartutako konpromisoak eta Foronda Atlantikoan zeharreko hegaldietarako EAEko aireportu nagusia izango zela iragartzen zuen gobernu-akordioa".
2024/10/10 - 23:21
United Airlinesek Bilbo eta New York arteko hegaldi zuzenak eskainiko ditu maiatzetik
United Airlinesek hiru hegaldi eskainiko ditu astero Bilbo eta New York artean maiatzaren 31tik irailaren 23ra bitartean. Zerbitzua Boeing 757-200 hegazkinekin eskainiko da, eta 176 eserleku izango ditu hegaldi bakoitzak.
2024/10/10 - 20:52
Joseba Goirigolzarri: ''Bilborentzat eta Bizkaiarentzat oso albiste ona da''
"Turistek, batez beste, bi gau igarotzen dituzte gurean, baina badakigu Estatu Batuetatik datozenek 4-5 egun igarotzen dituztela. Horrela, turista kopuru berarekin gaualdi gehiago lortzen ditugu" adierzi du Destino Bilbaoko lehendakari eta Zenit Hoteleko zuzendariak.

2024/10/08 - 16:22
Goiak uste du etxe turistikoei buruzko Gorenaren azken epaiek Donostian ez dutela eraginik izango
Donostiako alkateak gogora ekarri du etxebizitzak alokairu turistikorako erabiltzeko lizentzia berririk ez dela ematen jada hirian.
2024/10/07 - 19:13
Gorenak babestu du auzokideen erkidegoek hiru bosteneko gehiengoz debeka dezaketela alokairu turistikoa
Auzitegiak argitu behar zuen debekua hiru bostenen gehiengoz edo aho batez onartu behar zen. Gorenak azaldu duenez, hiru bosteneko gehiengoa onartzen ez bada, nahikoa izango litzateke jarduera aurrera eraman nahi duen pisuaren jabearen kontrako botoa, erabakia hartzea eragozteko.
2024/10/02 - 22:56
Bilboko Zazpikaleetako bizilagunek salatu dute turistizazioak auzoaren nortasuna hondatzen duela
Bizilagunek Correo kalean ireki berri duten laugarren hotela inguratu dute, auzoa ez dagoela salgai salatzeko. Bihotzean izeneko auzo elkarteak deituta, auzoa itotzen ari dela diote.
2024/09/26 - 22:54
4.000 bidaiari iritsi dira egun bakarrean Getxoko itsas-bidaien terminalera
Iraila denboraldiko hilabeterik oparoena izaten ari da. Guztira, 20 ontzi eta 25.000 bidaiari iritsiko direla aurreikusten dute.
2024/09/24 - 16:19
Eusko Jaurlaritzak sei hilabeteren buruan turismo-tasari buruzko proposamena aurkezteko konpromisoa hartu du
Era berean, Turismo sailburu Javier Hurtadok iragarri du Turismo Lege bat egingo dela eta Baliabide Turistikoen Lurraldearen Arloko Plana onartuko dela.
2024/09/23 - 18:58
EAEko etxebizitza turistikoek 31.589 bisitari hartu zituzten abuztuan, iaz baino ia % 21 gehiago
Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko turismo-aterpetxeetan, aurtengo abuztuan, bisitariak % 15,2 areagotu ziren, eta landetxeek 25.471 turista hartu zituzten, % 5,4 gehiago.
2024/09/19 - 13:36
Abuztuan iaz baino % 3,6 turista gehiago izan dira EAEko hoteletan; erdiak baino gehiago, atzerritarrak
Euskal Autonomia Erkidegoko hoteletan 911.049 gaualdi zenbatu dituzte aurtengo abuztuan. Gainera, iazko abuztuarekin alderatuta, gaualdiak % 1,6 igo dira.
2024/09/19 - 12:54
Aburtok Bilbon tasa turistikoa jartzearen alde egin du: 'Ez dugu marka gehiago hautsi behar'
Bilboko alkateak ETB1eko 'Egun on' saioan esan duenez, Bilbok ez du turismoan marka gehiago hautsi beharrik, turismo jasangarriago baten alde egin behar du. Gainera, hirian tasa turistikoa ezartzeko prest agertu da.
2024/08/23 - 15:43
Gero eta gehiago dira euskal kostaldea ezagutzeko belaontziak alokatzen dituztenak
Navegavela.com enpresako Aitzol Burguetek uste du Sizilian hondoratutako belaontziaren ezbeharra tripulazioak ekaitzaren aurrean hartutako erabaki txarren ondorio dela.
2024/08/22 - 14:47
Turismo sektoreak gora egin du orokorrean uztailean EAEn
Hoteletako sarrerek % 1,8 behera egin badute ere, kontrakoa gertatu da landetxe, apartamentu eta aterpetxe turistikoetan; % 2,5, % 9,6 eta % 18,6 egin dute gora. Hala ere, okupazioa % 50 eta % 60 artean egon da azken hauetan.
2024/08/22 - 14:21
Turistak landetxe, apartamentu eta landetxeetan 2024ko uztailean
2023ko uztailarekin alderatuta, landa-ostatuek % 2,5 sarrera gehiago izan dituzte. Igoera hori handiagoa izan da apartamentuetan (% 9,6) eta aterpetxeetan (% 18,6).
2024/08/21 - 13:18
Turisten sarrerek behera egin dute uztailean hoteletan, baina ostatu-gauak igo egin dira
Eskaintzen diren plazei dagokienez, establezimenduak % 71,6 beteta egon dira.
2024/08/21 - 10:32
Albiste izango dira: Mpox: erkidegoekin bilera, Alderdi Demokrataren Konbentzioa eta uztaileko turismo datuak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.