Europa Ligako finalerako hotelak 20 bider garestiago daude Bilbon eta hegaldiak 1.000-2.000 euroan
Erresuma Batuko milaka futbolzale espero dira Bilbon datorren asteazkenean. Maiatzaren 21ean, Europa Ligako finala jokatuko dute Manchester United eta Tottenham Hotspur taldeek San Mamesen, eta hitzordua negozioa egiteko erabiliko dute batzuek. Bilboko hotel, ostatu eta apartamentuetako jabeek gau horretarako (hilaren 21etik 22rakoa) jarri dituzten prezioei erreparatu baino ez dago: prezioak ohi baino 15-20 bider garestiago daude. Erresuma Batutik Bizkaiko hiriburura heltzeko ordaindu beharrekoa ere ez da makala: Manchesterretik eta Londrestik Bilbora hegaldi zuzenean etorri nahiz gero, 1.000-2.000 euro ordaindu beharko dute joan-etorriko txartelagatik.
Booking eta Airbnb ostatu turistikoen webguneak arakatu ditu eitb.eus-ek. Gaualdiaren batez besteko prezioa 60-70 eurokoa da Bilboko hoteletan. Finalaren egunerako merkeen topatu dugun ostatua 864 euroan dago, eta komuna beste pertsona batzuekin partekatu beharko dugu; hurrengo asteazkenean, maiatzaren 28an, 62 euroan. Beste adibide bat: Santutxu auzoan dagoen izar bakarreko hotelean gaua emateagatik 70 euro eskatu ohi dute; finalaren egunean, ia 1.500 euroko prezioa izango du.
Logela partekatzeko arazorik ez dutenek gaua aterpetxe batean emateko aukera dute, baina horietan ere ez dugu maukarik aurkitu: maiatzaren 21ean, 457 euroan dago; astebete geroago, 38 euroan.
Etxe oso bat alokatu nahi dutenentzat badago aukerarik. Artxandan, 8 pertsonarentzako baserri bat 7.000 euroan dago finalaren egunean. Hurrengo asteazkeneko salneurria: 850 euro.
Are gehiago, euren etxea alokairuan jarri duenik ere badago, finalaren egunerako propio, eta hala iragartzen du Bookingen: Room For UEFA Final (UEFAren finalerako logela). 1.224 euro eskatzen ditu gela horren truke.
Airbnb plataforman antzeko eskaintzak daude, eta asko dira maiatzaren 21erako bakarrik logela eta etxea eskaintzen dutenak. Aukera merkeenak 500 eurotik gora daude.
Gaua Bilbon emateko, Bizkaira heldu beharko dira aurrena jarraitzaile ingelesak, eta hori ere ez zaie merke aterako. Manchester eta Bilbo arteko hegaldiak daude garestien, 2.000 euroan. Londrestik etortzeko salneurriak "merkeagoak" dira (1.000 euro pasatxo). Gainera, dirutza ordaindu duten zale horiek akaso ez dute bidaiatuko, hegazkin konpainiek aitortu baitute hegaldietako batzuetan overbookinga dagoela (eskura dauden txartelak baino gehiago saldu dituzte).
Horren guztiaren aurrean, "erantzukizuna" eskatu zuen atzo Leixuri Arrizabalaga Bizkaiko Foru Aldundiaren bozeramaileak. Horren hitzetan, "gizarteari ez dio batere mesederik egiten".
Bestalde, Hector Sanchez Bizkaiko Ostalaritza Elkarteko gerenteak adierazi duenez, Europako Ligako finalari begira Bilboko hotelen prezio altuengatik sortutako polemika "artifiziala eta desinformatua" da.
"Ez da egia prezioen igoerari buruz esaten ari direna, eta, aldi berean, webgune batean sartu eta gela jakin batzuen prezioa ikustea baino sakonagoa den kazetaritza-ikerketa bat" egiteko eskatu du gerenteak.
Zure interesekoa izan daiteke
Sosik ez, eta hilobirik ere ez: Juan Sebastian Elkano getariar nabigatzaile handiari buruzko 5 bitxikeria
Zenbat dakizu munduari lehen bira eman zion itsasgizon handi honi buruz? Victoria ontziarekin, eta biziraun zuten 17 gizoneko eskifaiarekin, Getarian lehorreratu zenetik 504 urte betetzen diren honetan, Elkanoren figura lerroburuetara ekarri nahi dugu.
Haurrak protagonista Gasteizko jaietan, Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsierarekin
Jaietako laugarren eguna haurrei eskainiko diote gaur, Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsierarekin. Egun osoan zehar, jarduerak izango dira eta orain.eus-ek zuzenean eskainiko du jaitsiera Andre Maria Zuriaren plazatik.
Migratzaileek helmuga berri baterainoko bidea azaldu dute
Azaldu dutenez, askok saiakera bat baino gehiago egin behar izan zituzten aurreikusitako helmugara iritsi aurretik. Migratzaile batzuek egoera berean dauden beste pertsona batzuekin egiten dute ibilbidea.
Martxoaren 3ko biktimak gogoan, zapi beltzak jantzi dituzte blusek eta neskek
Jaiak eta memoria ekimenaren barruan, Martxoaren 3ko sarraskian hildako bost langileak eta ehunka zaurituak gogoratu dituzte gaur Gasteizko Andre Maria Zuriaren festetan. Jendetza batu da Katedral Berriaren atarian egin duten oroimen ekitaldian.
Abuztuaren 12an eguzki eklipseaz segurtasunez gozatzeko aholkuak
Ahal den guztietan bidaia luzeak saihestea da gomendio nagusia. Eklipsea bizilekutik edo ikuspen-baldintza onak dituen gertuko udalerri batetik ikus badaiteke, hobe da horren alde egitea, gehiegizko joan-etorriak murrizteko.
Itsuek eklipsea "entzun" ahal izango dute, ONCEk jarriko dituen gailue batzuei esker
LightSound dispositiboa soinu bihurtzen du argiaren intentsitatea, eta abuztuaren 12ko fenomeno astronomikoa behatzeko gune batzuetan egongo da eskuragarri.
Gizon batek bikotekide ohia, 44 urteko emakume bat, hil du Murtziako merkataritza-gune batean
Halaber, 45 urteko emakume bat hiltzeagatik Benahavisen (Malaga) atxilotutako gizonak aitortu du hiltzailea dela, ihesaldian idatzi eta lagun baten etxeko atarian utzi zuen ohar batean. Horrek idatzia aurkitu eta Guardia Zibilari eman dio.
Gaztelugatxerako sarbideak itxita egongo dira eklipsearen egunean, arratsaldetik aurrera
Natur gunearen inguruan jendetza biltzea espero da, fenomeno astronomikoa ikusteko. Hori dela eta, segurtasun operatibo berezia aktibatuko dute Bizkaiko Aldundiak eta Bakioko eta Bermeoko udalek.
Onintza Enbeita eta Ainhoa Urrejola, Aste Nagusiari hasiera emateko prest
Enbeitak pregoia idatzita dauka. Bertsoak egongo direla aurreratu du, baina dena ez dela bertsotan izango. Pregoilariak errespetuan eta bizikidetzan oinarritutako jaien alde egin du, albiste txarrik gabe.
Abuztuaren 15ean Maroko eta Ceuta arteko muga berriro zeharkatzeko deia egiten ari dira sare sozialetan
Ceutako Gobernuaren bozeramaileak ziurtatu duenez, Espainiako Gobernuak deialdi horren berri du, eta iragan asteko krisia ez errepikatzeko baliabide nahikoak jartzea espero du.