Turkia
2022/05/29 - 16:15
Erdoganek esan du ez diela "terrorismoa babesten duten" herrialdeei NATOn sartzen utziko
Turkiako presidenteak berretsi egin du Suedia eta Finlandia aliantza atlantikoan sartzeari emandako ezetza, Kurdistango Langileen Alderdiarekin (PKK) duten loturagatik; Ankarak terroristatzat duen erakunde kurdua.
2022/05/21 - 20:02
Finlandia eta Suedia Aliantzan sartzeari buruz hitz egiten jarraituko du NATOk Turkiarekin
Hasiera batean ezezkoa eman arren, Aliantzaren idazkari nagusia ziur dago Ankarako oposizioa elkarrizketaren bidez konpondu eta "aste gutxi barru" negoziazioak amaitu ahal izango direla.
2022/05/20 - 21:29
Erdoganek NATO zabaltzea errefusatu du kurduen miliziak legez kanpo uzten ez badira
Turkiako presidenteak ez du baldintza zehatzik ezarri Suedia eta Finlandia NATOn sartzea ahalbidetzeko, baina agerian utzi du arazoa ez dela bi herrialde horien jarreran, baizik eta aliantza atlantikoko kide guztienean.
2022/05/19 - 01:34
Suedia eta Finlandia NATOn sartzeko negoziazioa abiatzea oztopatu du Turkiak
Suedia eta Finlandia NATOn sartzearen aurka agertu da Turkia eta, ondorioz, aliatuen artean ez dago adostasun nahikorik bi herrialdeen eskariari bide emateko.
2022/05/13 - 22:19
Turkia Suedia eta Finlandia NATOra batzearen aurka azaldu da, ekintzaile kurduak laguntzea leporatuta
Bi herrialde nordikoak NATOn sartzeko, Aliantzako kide guztien oniritzia beharrezkoa da, eta Turkia horietako bat da. Eskandinaviarrek Turkia askotan kritikatu dute, kurduen giza eskubideak urratzeagatik.
2022/04/26 - 22:20
Putinek Guterresi: "Mariupolen egoera zaila da eta, baliteke, tragikoa izatea"
Putinek azpimarratu duenez, Azovstal altzairutegia, erresistentziaren azken gotorlekua, "guztiz isolaturik" dago. "Erasorik ez egiteko agindua eman dut", nabarmendu du.
2022/04/26 - 11:16
"Gerra lehenbailehen geldiarazten" saiatzeko bilera dute gaur Putinek eta Guterresek
NBEko idazkari nagusia Ankaran izan zen atzo, Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidentearekin batzartuta. Gaur, Lavrovekin egin duen bileraren ostean, Putinekin elkartuko da. Bihar Zelenskik hartuko du Kieven.
2022/03/29 - 20:27
Errusiak iragarri du Kieven kontrako erasoak murriztuko dituela, Ukrainarekin negoziazioak errazteko asmoz
Ukrainako talde negoziatzaileak baieztatu du NATOn sartzeari uko egiteko prest egongo litzatekeela, NBEko Segurtasun Kontseiluko kideek Ukrainaren segurtasuna bermatzeko konpromisoa hartzen badute. Bi aldeak Istanbulen bildu dira astearte goizean.
2022/03/29 - 16:27
Giro hotza izan da ukrainar eta errusiarren arteko bileran
Erdogan presidente turkiarrak ordezkaritzak agurtu ostean emaitza konkretuak lortzeko eskatu die eta su etena jarri du helburu gisa. Bileraren emaitzaz berriz ez dago aurreikuspen baikorrik azken orduetan errusiak eta ukrainak euren posizioak malgutu badituzte ere.
2022/03/29 - 10:35
Errusiaren eta Ukrainaren ordezkariak gaur bilduko dira Istanbulen
Aurrez, Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidentea bi aldeekin batzartuko da.
2022/03/17 - 17:54
Akordio zirriborroak Errusiaren nahiak baino ez ditu jasotzen, Ukrainaren ustez
Dmitro Kuleba Ukrainako Atzerri ministroak ohartarazi duenez, asteazkenean argitaratutako 15 puntuko zirriborroa "oraingoz ez da Ukrainak onartutzat jo behar".
2022/03/10 - 12:32
Errusiak errefusatu egin du su-eten humanitarioa negoziatzea
Errusiako eta Kieveko Atzerri ministroek bilera egin dute ostegun honetan, Turkian, baina ez dute aurrerapausorik eman negoziazioan.
2022/01/25 - 10:48
Elurte handi batek aireko eta errepideko garraioa eten du Istanbulen
Istanbulgo aireportuaren jarduerak bertan behera geratu ziren atzo, printzipioz ordu gutxi batzuetarako, baina itxiera luzatu egin behar izan dute. Oraingoz, auto pribatuen trafikoa ere debekatuta dago.
2021/11/19 - 12:22
Urtebeteko haur siriar bat hil da Poloniako baso batean, Bielorrusiako mugatik gertu
Bielorrusiako agintariek korridore humanitario bat irekitzeko eskatu diote Europar Batasunari, Poloniako mugan harrapatuta dauden 2.000 migratzailerentzat.
2021/11/12 - 13:24
Bielorrusia zibilak "erabiltzen" ari dela salatu du Poloniak
Bestalde, Turkiak iragarri du ez diela Bielorrusiara bidaiatzen utziko irakiarrei, siriarrei eta yemendarrei.
2021/11/06 - 18:38
12 bidaiari atxilotu dituzte Palmako aireportuan, modu irregularrean Espainiara sartzen saiatzea leporatuta
Marokotik Turkiara zihoan hegazkin batek Mallorcako aireportuan lur hartu zuen atzo bidaiari batek osasun larrialdi bat omen zuelako. Lur hartutakoan, korrika ihes egin zuten 21 bidaiarik. Guztia estrategia bat izan zela uste du Poliziak.
2021/08/28 - 15:38
Ebakuazioak, herrialdez herrialde
Abuztuaren 14tik 117.000 pertsona inguru atera dituzte Afganistandik hegazkin bidez. Nazio Batuen Erakundeak uste du beste 500.000 irtengo direla lurreko mugak ireki bezain pronto.
2021/08/20 - 13:11
Dagoeneko Turkia, Ukraina eta Ipar Mazedoniara joan daiteke covid ziurtagiriarekin
Konexio berriek "bidaia seguruak erraztuko dituzte EBra eta EBtik". Europako Exekutiboak lanean jarraitzen du beste herrialde batzuek ere ziurtagirien Europako sarearekin bat egin dezaten.
2021/08/17 - 13:33
Iranekin mugan eraikitzen ari den harresiaren lanak bizkortu ditu Turkiak
Harresiaren helburua errefuxiatu afganiarren iritsiera saihestea da. Oraingoz 5 kilometro egin dituzte, baina 295 kilometrora iristea espero dute.
2021/08/16 - 01:01
Dagoeneko 64 pertsona hil dira Turkiako uholdeetan
Uholdeek kalte handiak eragin dituzte herrialdeko iparraldean. Oraindik ere desagertu ugari daude inguruan.