Turkia
2020/03/04 - 23:04
Greziako Armadak gas negar-eragilea erabili du igratzaile-talde baten aurka
Muga zaintzen ari den Greziako Armadak gas negar-eragilea, plastikozko balak eta egiazko munizioa erabili ditu herrialdera sartzen ahalegintzen ari zen migratzaile-talde baten aurka.
2020/03/04 - 18:42
Errefuxiatuek Turkian eta Grezian bizi duten egoera salatzeko, elkarretaratzea Bilbon
Bi elkarretaratze egin dira gaur Bilbon: bata, Turkiak duen kontsulatuaren aurrean, bigarrena Greziakoan. Eskuin muturreko taldeen erasoak ere salatu dituzte.
2020/03/04 - 15:03
Jaurlaritzak migratzaileen giza eskubideak babesteko eskatu dio Europari
Turkia eta Grezia arteko mugan gertatzen ari den krisi humanitarioaren aurrean, Eusko Jaurlaritzak premiaz erreakzionatzeko eskatu dio Europari.
2020/03/04 - 14:27
Turkia eta Grezia arteko mugan premiazko neurriak hartzea eskatu du Jaurlaritzak
"Asiloaren eta giza eskubideen arloko nazioarteko betebeharrak bete" eta krisi humanitario berriari "erantzun azkarra eta premiazkoa" ematea eskatu du Jonan Fernandezek.
2020/03/04 - 13:18
Migratzaile bat hil da Greziara Turkiatik sartzen saiatzen ari zela, tirokatuta
Muga zaintzen ari den Greziako Armadak gas negar-eragilea, plastikozko balak eta egiazko munizioa erabili ditu herrialdera sartzen ahalegintzen ari zen migratzaile-talde baten aurka.
2020/03/03 - 15:07
Lesbosen egoera gero eta jasangaitzagoa da
Egoera zailean daude Turkiak Grezia aldera bidali dituen milaka errefuxiatu. Mitsotakis lehen ministroa muga aldera hurbildu da gaur.
2020/03/02 - 21:32
Greziak maniobra militarrak iragarri ditu benetako munizioarekin Turkiatik gertu
Errefuxiatuen migrazio eremutik oso gertu izango dira maniobrak, Turkiak mugak irekitzea erabaki eta milaka errefuxiatu Grezian sartzen saiatzen ari direnean.
2020/03/02 - 15:26
Bi migratzaile hil dira eta milaka daude Turkia eta Grezia arteko mugan harrapatuta
13.000 migratzaile baino gehiago daude Turkian, muga lurrez igarotzeko zain. Itsasoz ere etengabea da jarioa. Atzo 500 iritsi ziren Ejeoko irletara, Lesbosera gehien bat.
2020/03/02 - 13:58
Milaka migratzaile Greziara sartzeko ahaleginetan ari dira, Turkiak xaxatuta
Salatu dutenez, Turkiako Poliziak muga zeharkatzeko deia egiten die, hara heltzean gas negar-eragileekin erantzuten du Greziako Poliziak.
2020/03/02 - 10:27
Tentsioak gori-gori jarraitzen du Grezia eta Turkia arteko mugan
Kastanieseko muga greko-turkiarrean tirabirak izan dira errefuxiatuen eta polizien artean, laugarren egunez.
2020/03/01 - 15:45
Dozenaka milaka errefuxiatu, Greziaren eta Turkiaren arteko mugan
Turkiak ostegunean iragarri zuen ez zuela muga itxiko, eta dozenaka mila migrante iritsi dira zonaldera. Grezian mugak indartu dira, eta zaila izan da iheslarientzat militarren kontrolak gainditzea.
2020/03/01 - 10:49
76.000 migratzaile igaro dira Turkiatik Europar Batasunera mugak ireki dituztenetik
Gehienak Turkian hilabeteak zeramatzaten errefuxiatu siriarrak dira. Bulgariara eta Greziara igarotzen utzi die Turkiak, "EBk ez duelako 2016an, mugak ixtearen truke, agindutako laguntza eman".
2020/02/28 - 15:09
Ehunka errefuxiatuk hartu dute Turkiatik Greziarako edo Bulgariarako bidea
Turkian harrapatuta hilabeteak daramatzate eta gaur askok hortik ihes egiteko atea zabalik ikusi dute, Turkiako goi kargudun batek mugak zabalik izango dituztela esan ondoren.
2020/02/28 - 11:55
Turkiak Siriaren helburuei eraso die, Idliben 33 militarren heriotzari erantzunez
Turkiako Armadak Siriako Armadaren helburuen aurkako bonbardaketak egin ditu gaur goizaldean, Idliben 33 militar turkiar hil ostean.
2020/02/28 - 11:06
Turkiak Siriako hainbat jomugari eraso die, Idliben 33 militar hil ostean
Siriako Armadak ez du biktimen berri eman, eta Turkiak erasoak egiten jarraituko duela iragarri du: "Heroiak diren soldaduen odola ez da alferrikakoa izango".
2020/02/28 - 10:18
Siriako ehunka errefuxiatu Turkia eta Grezia arteko mugarantz doaz
Turkiak iragarri du ezin dituela gehiago atxiki Europako Batasunera iritsi nahi duten errefuxiatuak. Ondorioz, ehunka migratzaile abiatu dira Greziako mugara.
2020/02/06 - 09:28
Hiru hildako Istanbulen, hegazkin bat pistatik irten ostean
Hegazkina pistatik atera da lurreratzean eta hirutan zatitu da. Ondorioz, hiru pertsona hil eta 179 zauritu dira.
2020/01/25 - 20:40
29 hildako eta ehunka zauritu, Turkian izan den lurrikararen ondorioz
Hainbat eraikin erori dira eta erreskate taldeak harrapatuta geratu diren pertsonen bila ari dira.
2020/01/20 - 12:08
Libiari buruzko Berlingo konferentzia
Libiako gerran bi etsai nagusi daude: Nazio Batuek aitortutako Fayez al- Sarraj Tripoliko gobernuko lehen ministroa; eta ekialdeko gobernu errebeldea babesten duen Txarifa Haftar jenerala.
2020/01/14 - 11:10
Su-eten iraunkorrerako akordioa sinatu gabe joan da Hafter Moskutik
Nazio Batuen Erakundeak (NBE) onartutako Fayez al Sarraj Libiako gobernuburuak, ordea, bakea bermatzeko asmoz sortutako dokumentua sinatu du.