Turkia
2019/10/11 - 21:27
Kurduen aurkako erasoak indartu egin ditu Turkiak
Bi dira kezka iturri nagusiak: bat, ofentsibak eragin dezakeen krisi humanitarioa eta bestea, kurduen zaintzapean diren jihadistek ihes egin dezaketeela.
2019/10/11 - 10:36
Dozenaka hildako eta milaka errefuxiatu kurduen aurkako ofentsiban
Turkiak Siria iparraldearen aurkako erasoa hasi zuenetik, 60.000 bat lagunek alde egin dute bertatik. Erasoetan dozenaka pertsona hil dira, tartean zibilak ere bai.
2019/10/11 - 08:50
Akordiorik gabe amaitu da Segurtasun Kontseiluak Siriako erasoaldiaz egindako bilera
Turkiak abiatutako ekintza militarrak nazioarteko herrialdeen koalizioak Estatu Islamikoaren aurka lortutako "lorpenak arriskuan" jartzen dituela ohartarazi du NBEren Segurtasun Kontseiluak.
2019/10/10 - 22:42
Erdoganek migratzaileei muga irekiko die, Europak eraso militarra kritikatzen badu
Turkiako presidentearen arabera, ehun bat kurdu hil dituzte jada. 60.000 lagunek etxetik ihes egin behar izan dute, erasoaldiaren ondorioz.
2019/10/10 - 16:33
Erdoganek ez ditu kritikak onartzen, eta Europa mehatxatu du
Turkiako tropak gupidarik gabe ari dira Siriako ipar ekialdea bonbardatzen, Europaren harridurapean. Erasoa hasi zenetik, bonba eta arma hotsak besterik ez dira entzuten.
2019/10/10 - 13:43
Turkiak Sirian abiatutako erasoaldia aztertuko du gaur NBEren Segurtasun Kontseiluak
Trumpek AEBko tropak Siria iparraldetik ateratzeko erabakia hartu zuen igandean, azken urteotan milizia kurduekin batera Estatu Islamikoaren aurkako borrokan aritu diren arren.
2019/10/10 - 10:54
Turkia Siria iparraldea bonbardeatzen hasi da
Turkiak kurduen esku dagoen Siria iparrekialdeko eremu zati bat bereganatu nahi du. 480 kilometroko luzera eta 32 kilometroko zabalera duen lur eremua.
2019/10/10 - 10:34
Nor da nor Turkiak Siria ipar-ekialdean abiatu duen erasoaldian?
Agintari kurduek Siria iparraldea eta ekialdea kontrolatzen dute, Damaskoko tropek (haien etsai nagusia) eremu horiek utzi baitzituzten gatazka hasi ostean.
2019/10/10 - 00:44
Turkiak Siria iparraldea hartu du milizia kurduen aurkako erasoaldian
Gainera, kurduek jakinarazi dutenez, gutxienez lau hiri bonbardatu dituzte. Trumpek Erdogani ohartarazi dio "isunak baino gehiago" ezarriko dizkiola Siriako erasoaldia "ankerra" bada kurduekin.
2019/10/08 - 16:18
Turkiako armadak amaitu ditu Siriako Kurdistan inbaditzeko prestakuntza militarrak
Turkia prest da Siriako ipar ekialdea bonbardatzeko, Donald Trumpek bere aliatuak izan diren milizia kurduei babesa erretiratu ostean. Erabaki honek hautsak harrotu ditu Trumpen gobernuan.
2019/10/08 - 13:50
Sirian operazio militarra abiatzeko prest dagoela iragarri du Turkiak
Turkiako hainbat hedabideren arabera, Armada hasi da Siriako milizia kurduen kokaleku batzuk bonbardatzen, baina ez dute ofizialki baieztatu.
2019/10/08 - 00:50
Turkia hasi da kurduak bonbardatzen Sirian
Turkiaren erasoaldiaren helburua YPG milizia kurduari min egitea da, Siriako Indar Demokratikoen oinarria baitira.
2019/10/07 - 23:35
Trumpek argi berdea eman dio Turkiari Siriako kurduei erasotzeko
Siria iparraldean dauden kurduen aurkako erasoaldia abiatuko duela iragarri du Turkiak. Testuinguru horretan, Donald Trumpek tropa estatubatuarrak Siriatik erretiratzea erabaki du.
2019/10/07 - 23:10
Siria iparraldetik tropak erretiratzeko agindu du Trumpek
Erabaki horren bitartez, Trumpek Siria iparraldea inbaditzeko bidea libre utzi dio Turkiari. Siriako kurduek traiziotzat hartu dute erabakia eta lurraldea defendatzeko prest daudela esan dute
2019/07/28 - 16:20
Turkia: ile-inplanteen meka
Prezio baxuagoek deituta, Euskal Herritik ere ehunka lagun joaten dira Istanbulera ile-inplanteak egitera. Dagoeneko Euskadin badaude bidaia horiek antolatzen dituzten agentziak.
2019/06/24 - 15:53
Istanbuleko alkate berria Erdoganentzat arerio politiko serio bihurtu da
Istanbuleko alkate berria Ekrem Imamoglu izango da. Berriro hauteskundeak irabazi ditu, martxoan baino alde handiagoarekin.
2019/06/24 - 10:25
Istanbulek Erdogan geldiarazi du
Istanbulek argi utzi du hiri irekia izaten jarraitu nahi duela Imamoglu bigarrenez alkate aukeratuta. Erdoganentzat mingarria da hori, Istanbulgo alkate izan zelako.
2019/06/23 - 23:05
Imamogluk bigarrenez irabazi ditu Istanbulgo hauteskundeak
CHPko hautagaiak garaipena lortu du, botoen % 54,03 eskuratuta. Binali Yildirim lehen ministro ohiak (Erdoganen AKP alderdiaren alkategaia) bozen % 45,09 erdietsi ditu.
2019/06/20 - 10:21
NBEk Saudi Arabiako printzeari leporatu dio Khashoggiren hilketaren erantzukizuna
Jamal Khashoggi kazetaria Saudi Arabiak Istanbulen duen kontsulatuan hil eta zatitu egin zuten 2018ko urrian. Saudi Arabiak zalantzan jarri du txostenaren sinesgarritasuna.
2019/06/14 - 10:48
Demokrazia orain
Politikagintzaren historian gehien erabili den hitza "demokrazia" da. Guztiok omen gara demokratak, baina gaur egun munduan gehiago dira demokratikoak ez diren sistemen-pean bizi diren pertsonak.