tutera
2023/09/18 - 12:01
Gizon bat atxilotu dute Tuteran bikotekidea erasotzeagatik
23 urteko emakumea ospitalera eraman zuten. Biktimaren anaia ere bertan zegoen, eskuan hainbat zaurirekin. Dirudienez erasotzaileari arma kentzen saiatu zenean erasotu zuen.
2023/09/17 - 13:41
23 urteko gizonezko bat larri zauritu da Azkoienen, altuera handi batetik erorita
00:00ak aldera abisua jaso ostean, konorterik gabe aurkitu dute larrialdi zerbitzuek gaztea, Argaren ibaiertzean, hiru metro eta erdiko altueratik erori eta gero.
2023/08/22 - 17:54
Epaileak aske utzi ditu Tuteran sexu-erasoa egotzita atxilotutako bost gizonak
Tuterako guardiako epaileak behin-behineko askatasuna ezarri die joan den asteburuan emakume baten sexu-askatasunaren aurkako delituak egotzita atxilotutako bost gizonei.
2023/08/22 - 14:45
Elkarretaratzea Tuteran, asteburuan taldean egindako sexu-erasoa gaitzesteko
Elkarretaratzea Udalak deitu du, eta bertan izan dira Alejandro Toquero alkatea, Felix Taberna Foru Gobernuko lehen presidenteordea eta Lehendakaritza eta Berdintasun kontseilaria, eta Eva Isturiz Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailea.
2023/08/22 - 12:33
Tuteran sexu-erasoa egotzita atxilotutakoak epaile aurrera eraman dituzte
Bost gizonak igandean atxilotu zituzten, emakume bati taldean eraso egitea egotzita.
2023/08/20 - 22:45
Bost gizon atxilotu dituzte Tuteran, sexu-eraso baten ustezko egileak izatea leporatuta
Tuterako Udaltzaingoak egin ditu lehen atxiloketak. Atxilotuek Foruzaingoaren egoitzan eman dute gaua, eta litekeena da gaur epailearen esku uztea, kasuaren atestatuarekin batera.
2023/08/20 - 17:49
Bi gizonek bikotekideei eraso egin diete Tuteran, eta hirugarren batek amari eraso egin dio
Lehenengo biak genero-indarkeriako delitu bat egotzita atxilotu dituzte; hirugarrenari, berriz, familia-eremuko tratu txarren delitu bat egotzi diote eta atxilotu dute.
2023/07/29 - 12:27
30 urteko gizonezko bat atxilotu dute Tuteran, bikotekide ohiari eraso egitea egotzita
Jazoera Queiles Pasealekuan gertatu da bart. Genero-indarkeriarekin lotutako delitua leporatu dio Udaltzaingoak atxilotuari.
2023/07/27 - 16:43
Fiteron hiru seme-alabak hiltzen saiatu zen ama espetxean sartzeko agindua eman du epaileak
Emakumea kartzelan sartuko dute ospitaletik irtetean. Adingabeei azido klorhidrikoa (disolbatzailea) eman zien, eta sukaldeko aizto batekin zauriak eragin zizkien. Hiru hilketa saiakera egotzi dizkiote, bakoitza 5 eta 10 urte bitarteko espetxealdiarekin zigortuta.

2023/07/18 - 17:13
Bero zakarra Araban eta Nafarroan
35 graduak aise gainditu dira gaur Araba eta Nafarroa erdi eta hegoaldean. Kantauri isurialdean, aldiz, ipar-mendebaldeko haizea sartu da goizean eta termometroei eustea lortu du.

2023/07/17 - 15:10
Asteburuko atsedenaldiaren ondotik, bero zakarra Arabara eta Nafarroara itzuliko da asteartean
12:00etatik 17:00etara 37 gradura arteko tenperaturak espero dira Arabako hegoaldean. Foru Erkidegoan, berriz, Aemetek abisu laranja ezarriko du bihar arratsaldean, 40 gradu inguruko tenperaturak espero baitira.

2023/07/11 - 22:31
Tutera, Zarrakaztelu, Sartaguda eta Tafallan, besteak beste, beroa handia izan dute gaur
Igerilekuak aukeratu dituzte askok beroari aurre egiteko. Berora ohituta, bertakoek diote azken bi urteotan egiten ari dena ez dela normala. Bihar ia 10 gradu jaitsiko dira termometroak.

2023/07/11 - 16:27
Nafarroako Erriberan 40 gradutik gorako tenperaturak neurtuko dira gaur
Alerta laranja gaueko 21:00ak arte dago indarrean Nafarroan. Ordurako ziertzoa sartuko da eta tenperaturak arinduko ditu. Bihar ia 10 gradu gutxiago izango dituzte Erriberan.

2023/07/11 - 07:00
Kantauri isurialdeak bero boladari izkin egingo dio, baina Erriberan tenperatura are gehiago igoko da gaur
Afrika iparraldetik datorren aire beroak batez ere Nafarroako Erriberan izango du eragina. Bertan maximoak 40 gradura iritsi ahal izango dira. Horregatik, Estatuko Meteorologia Agentziak (AEMET) alerta laranja ezarri du tenperatura altuengatik.
2023/07/08 - 12:35
Desaktibatu dituzte alerta meteorologikoak Nafarroan ekaitzen ostean
Suhiltzaileek ura xukatzeko esku-hartzeak egin zituzten ostiral arratsaldean Santakaran, Melidan, Arradan eta Alesbesen. Iruñean ere euri asko bota zuen.
2023/06/25 - 16:34
40 gradutan jokatu da gaur 'Extreme Bardenas' proba
Nafarroan izan da bero gehien igande honetan Euskal Herrian baina alde handia egon da iparraldetik hegoaldera. Iruñean 29 gradu ziren bitartean, 40 graduak harrapatu dituzte termometroek Erriberan.

2023/06/18 - 17:52
Senda Vivak ezin izan ditu ateak ireki, baldintza meteorologikoak direla eta
Arguedasen (Nafarroa) dagoen parke tematikoaren arduradunek bideo hau argitaratu dute ezin dutela ireki jakinarazteko eta barkamena eskatu dute horrek eragin ahal izan dituen arazoengatik.
2023/06/16 - 18:44
Zazpi gizon atxilotu dituzte astebetean emakumeen aurkako indarkeriagatik, Nafarroan
Konkretuki, hiru gizon atxilotu dituzte Iruñean, Zangozan eta Villatuertan, sexu-erasoengatik (bat adingabeari), bi Baztanen eta Ablitasen, urruntze-neurria urratzeagatik, eta beste bi Iruñean eta Tuteran, genero-indarkeriagatik.
2023/06/04 - 20:48
Poligonoaren Aurkako taldea: 'Noiz arte jasan behar dugu gure lurrak gerra esperimentuetarako erabiltzea?'
Poligonoaren Aurkako batzarrak urteroko martxa egin du Bardeetako tiro-poligonoaren aurka. Gogorarazi dutenez, egungo kontratua 2028an amaitzen da eta ordura arte "gero eta arrisku handiagoan daude inguruko habitata eta herritarrak".

2023/06/03 - 19:58
Gladys del Estal omendu dute Donostian, haren hilketaren 44. urteurrenean
Eguzki eta Gladys Gogoan taldeek gazte ekologista gogoratu dute larunbat honetan, haren hilketaren urteurrenean. Guardia zibil batek tiroz hil zuen, Tuteran egindako protesta antinuklear batean.