Txile
                            2022/10/13 - 10:10
                        
                        Zer gertatu zen Andeetako mendilerroan duela 50 urte?
                                Gaur betetzen dira 50 urte Argentina eta Txile arteko Andeetako mendikatearen kontra hegazkin bat erori zen zorigaiztoko egunetik. 1972ko urriaren 12 hartan, Uruguaiko Aireko Armadaren 571 hegazkinak mendietako baten aurka jo zuen. 45 bidaiarietatik, 16k bakarrik biziraun zuten.
                            
                            
                        
                            2022/10/07 - 20:52
                        
                        Pazko uhartean izandako sute batek hainbat moai eta ehun hektarea baino gehiago erre ditu
                                100 hektarea baino gehiago eta moais izenez ezagutzen diren harrizko estatua mitikoen kopuru zehaztugabea kiskalita geratu dira. Pazko uhartea Ozeano Barearen erdian dagoen Txileko lurraldea da, Amerikako kontinentetik 3.500 kilometro mendebaldera.
                            
                            
                        
                            2022/09/05 - 16:39
                        
                        Botoen % 62rekin, Konstituzio berriaren aurkako jarrera nagusitu da Txilen
                                Txilek ezezkoa eman dio Konstituzio berriaren proposamenari botoen % 62.5ekin, eta horrenbestez aurreko testuari eutsiko dio, Pinocheten diktaduran idatzitakoari, hain zuzen.
                            
                            
                        
                            2022/09/05 - 11:10
                        
                        Milaka txiletarrek kalean ospatu dute Konstituzio berriaren proposamenaren aurkako garaipena
                                Bandera nazionalak zeramatzaten milaka txiletar hiriburuko eta herrialdeko beste hiri batzuetako kaleetara atera dira Konstituzio berriaren proposamena errefusatu dutenen garaipen argia ospatzera.
                            
                            
                        
                            2022/09/05 - 10:28
                        
                        Gabriel Boricek Txilen prozesu konstituziogile berria bultzatzeko konpromisoa hartu du
                                Txiletarren % 61,8k Konstituzio berriaren proposamena errefusatu dute atzo ospatutako galdeketan. Konstituzio hau 2019ko protesta-oldearen ostean demokratikoki aukeratutako konbentzio batek egindakoa zen.
                            
                            
                        
                            2022/09/05 - 09:25
                        
                        Txilek ezezkoa eman dio Konstituzio berriaren proposamenari
                                Ezezkoak botoen % 62,5 jaso du. Modu horretan, herrialdeak gaur egunean duen Konstituzioari eutsiko dio, Pinocheten diktaduran idatzitakoari, alegia. Gabriel Boric herrialdeko presidenteak, bere aldetik, "Txileko herriak ozen eta garbi hitz egin du" adierazi du emaitza jakin ondoren.
                            
                            
                        
                            2022/09/04 - 22:30
                        
                        Konstituzio berria onartu ala atzera bota erabakiko dute txiletarrek
                                Txilen, konstituzio berria onartu ala ez erabaki behar dute 15 milioi herritarrek; egungoa Pinocheten garaitik dago indarrean. Berria onartuko balitz, egun historikoa litzateke herrialdearentzat, hainbat esparrutan oso aurrerakoia bailitzateke.
                            
                            
                        
                                
                                
                                
                                
                                
                            
                            2022/09/04 - 21:44
                        
                        Normaltasuna eta jendetza nagusi Txileko plebiszituaren lehen orduetan
                                Hautetsontziak itxi eta bi ordura ezagutuko dira emaitzak. Euskal Herriko 00:00ak aldera hasiko da zenbaketa.
                            
                            
                        
                            2022/09/04 - 18:49
                        
                        Txile, herrialdearen oinarriak alda ditzakeen bozketaren aurrean
                                Konstituzio berriak "Estatu ekologikoa" aldarrikatuko luke, eta estatu plurinazional gisa aurkeztuko litzateke, indigenen eskubideak aitortuta, besteak beste. "Guri begira daude, mundu osotik, erabili dezagun gure bozkatzeko eskubidea", esan du Boricek botoa eman ostean.
                            
                            
                        
                                
                                
                                
                                
                                
                            
                            2022/09/04 - 13:28
                        
                        Txileko konstituzio prozesu berria ulertzeko 25 gako
                                Txiletarrek Konstituzio berriaren alde edo aurka bozkatuko dute igande honetan, eta, onartzen bada, diktaduran idatzitakoa ordezkatuko dute. Proposamenak ez du inor axolagabe utzi bere izaera bakar eta iraultzaileagatik.
                            
                            
                        
                            2022/03/11 - 22:10
                        
                        Gabriel Boricek Txileko presidente kargua hartu du
                                Gabriel Boric da Txileko presidente berria, presidente bozkatuena. Gauzatu da gobernu aldaketa, eskuinetik ezkerrera, Sebastian Piñerari lekukoa hartu dio. Belaunaldi berri bat iritsi da Moneda jauregira.
                            
                            
                        
                            2022/03/11 - 22:06
                        
                        Gabriel Boric karguaz jabetu denean: "Txileko herriaren eta herrien aurrean, bai, zin dagit"
                                Jatorrizko herriei (biztanleriaren % 13) egindako keinu berri bat da. 36 urteko Boric Txileko historian buruzagi gazteena bihurtu da.
                            
                            
                        
                                
                                
                                
                                
                                
                            
                            2022/01/22 - 00:43
                        
                        Boricek zentro-ezkerreko Gobernua iragarri du, emakumezko gehiengoarekin
                                Txileko presidente hautetsiak kabinete berria izendatu du ostiral honetan. Emakumeekin osatu du gehienbat, eta zentro-ezkerreko zenbait alderdi tradizional ere sartu ditu.
                            
                            
                        
                            2022/01/19 - 18:44
                        
                        Elisa Loncon ekintzaile maputxea, Rene Cassin saria: "Gaur Txilek historia berri bat bizi du"
                                Ekitaldian zehar olerki bat mapudungun hizkuntzan irakurri dute. Maputxe herriaren hizkuntza da. Poemak saritua hunkitu du.
                            
                            
                        
                            2022/01/19 - 18:35
                        
                        Elisa Loncon Txileko ekintzaile eta politikariak René Cassin saria jaso du
                                Elisa Loncón, Txileko Konstituzio Konbentzioko presidentea, akademiko maputxea, hizkuntzalaria, aktibista eta politikaria da.
                            
                            
                        
                            2021/12/26 - 15:52
                        
                        Non albistea, han ETB
                                2021eko albiste garrantzitsuenean harian egon da ETB, eta laburbilduma osatu dugu bideo honetan.
                            
                            
                        
                            2021/12/23 - 09:43
                        
                        Muturrak
                                Arerioa, orain arte aurkaria zena, etsai bihurtu dute alderdiek. Ez da bakarrik boto kutxetan menderatu behar, bere ideologia eta ideiak suntsitu beharra dago eta ahal izanez gero bere itzala ezabatu.
                            
                            
                        
                            2021/12/20 - 23:42
                        
                        Gabriel Boricen garaipenaren gakoak
                                Adituen arabera, ezkerrerako bira hori oso garrantzitsua izan da, herrialdeko Konstituzioa berritzeko prozesu betean gertatzen baita. Erreferentzia-prozesua izan daiteke kontinenteko beste herrialde batzuentzat.
                            
                            
                        
                                
                                
                                
                                
                                
                            
                            2021/12/20 - 10:06
                        
                        Gabriel Boric ezkertiarrak irabazi du Txileko Presidentetza, botoen % 55 eskuratuta
                                Datorren martxoaren 11n, 36 urte bete berritan, Gabriel Boricek Sebastian Piñera kontserbadorea ordezkatuko du herrialdeko presidente gisa.
                            
                            
                        
                            2021/12/20 - 09:05
                        
                        Gabriel Boric ezkertiarrak gidatuko du Txile datozen urteotan
                                Boricek botoen % 55,7 lortu ditu, eta Jose Antonio Kast eskuin muturreko aurkariak, berriz, % 44,27. 35 urteko diputatua, Txileko agintaririk gazteena izango da, eta ekologista, feminista eta erregionalista da.