Erreferenduma
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Txilek ezezkoa eman dio Konstituzio berriaren proposamenari

Ezezkoak botoen % 62,5 jaso du. Modu horretan, herrialdeak gaur egunean duen Konstituzioari eutsiko dio, Pinocheten diktaduran idatzitakoari, alegia. Gabriel Boric herrialdeko presidenteak, bere aldetik, "Txileko herriak ozen eta garbi hitz egin du" adierazi du emaitza jakin ondoren.
Iragarkia
Txiletar asko kalera irten dira. Agentzietako bideo batetik ateratako irudia.
18:00 - 20:00
Botoen % 62rekin, Konstituzio berriaren aurkako jarrera nagusitu da Txilen

Txilek ezezkoa eman dio Konstituzio berriaren proposamenari botoen % 62,5ekin, eta aurreko testuari eutsi dio, Pinocheten diktaduran idatzitakoari, hain zuzen ere.

Beraz, Carta Magna berria onartzeko aukera hautesleen % 37,8k baino ez du babestu.

Hainbat pertsona Txileko hirietako kaleetara atera dira ezezkoaren garaipena ospatzera.

Gabriel Boric herrialdeko presidenteak, bere aldetik, "Txileko herriak ozen eta garbi hitz egin du" adierazi du emaitza jakin ondoren.

Halaber, herrialdean prozesu konstituziogile berri bat bultzatzeko konpromisoa hartu du. Agintariak adierazi duenez, elkarrizketak izango ditu Kongresuarekin eta gizarteko taldeekin "herrialdearen aurrean prozesu konstituziogile berri bat ezartzeko konpromisoa hartu duten sektoreen proposamenak biltzeko".

Presidenteak aurreratu du eragile batzuekin hitz egin duela dagoeneko, eta ezberdintasunetatik haratago "hitz egiteko borondatea gailentzen" dela.

Era berean, datozen egunetan bere kabinetea eraberritzeko aukera airean utzi du.

Iragarkia
Gabriel Boric, presidente de Chile. Imagen obtenida de un vídeo de Agencias.
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X