erreferenduma
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Normaltasuna eta jendetza nagusi Txileko plebiszituaren lehen orduetan

Hautetsontziak itxi eta bi ordura ezagutuko dira emaitzak. Euskal Herriko 00:00ak aldera hasiko da zenbaketa.
Iragarkia
Txilen, konstituzio berria onartu ala ez erabaki behar dute 15 milioi herritarrek; egungoa Pinocheten garaitik dago indarrean. Berria onartuko balitz, egun historikoa litzateke herrialdearentzat, hainbat esparrutan oso aurrerakoia bailitzateke.
18:00 - 20:00
Konstituzio berria onartu ala atzera bota erabakiko dute txiletarrek

Normaltasuna eta jendetza izan dira nagusi Txilen konstituzioa bozkatzeko mahaietan. Udaberri kutsuko egun honetan, halakoak izan dira erreferendum erabakigarriaren lehen orduak. 15 milioi txiletarrek Konstituzio berria onartu edo Augusto Pinocheten diktaduraren pean 1980an idatzitakoa mantendu erabakiko dute.

Hautetsontziak itxi eta bi ordura ezagutuko dira emaitzak. Euskal Herriko 00:00ak aldera hasiko da zenbaketa.

Gabriel Boric Errepublikako presidentea izan da hautetsontzietara bertaratzen lehena. Punta Arenas jaioterrian bozkatu du, gurasoek, Irina Karamanos bikotekideak eta bi anaietako batek lagunduta.

Boricek nabarmendu duenez, "munduaren begiak Txileren gainean jarrita daude". Hala, "alaitasunez eta arduraz" bozkatzeko gonbita luzatu die herritarrei eta ohartarazi du, emaitza dena dela, herrialdea prest dagoela erreformekin aurrera egiteko.

Boric, hauteslekuan, botoa ematen. Argazkia: EFE Boric, hauteslekuan, botoa ematen. Argazkia: EFE

Dena den, Michelle Bachelet presidente ohi progresista izan da goiztiarrena, Txileko presidente ohien artean ezezkoaren aldeko botoa argi iragarri duen bakarra. Eduardo Frei zentroko kidea ere ezezkoaren alde agertu da.

Ezezkoaren aldeko Sebastian Piñera agintari kontserbadore ohia ez da hain garbia izan, baina azpimarratu du Txilek "Konstituzio berria eta ona" behar duela.

Igande honetako bozketa historikoan 514.000 atzerritar daude bozkatzera deituta, 2019an erroldatutakoak baino 125.000 gehiago (orduan piztu zen prozesua bultzatu zuen "gizarte eztanda"). Horiek ere eragin handia izan lezakete kolokan dagoen emaitzan, aldea oso estua izango dela aurreikusten baita.

Iragarkia
Besteak beste, gizarte eskubideak, genero berdintasuna, zaintza eta herri indigenen eskubideak bermatuko lituzke Konstituzioak. Halere, testuak zatiketa eragin du txiletarren artean, eta ezbaian dauden herritarrek baldintzatuko dute emaitza.
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X