Txile
2019/11/29 - 10:25
Ondoezaren arrazoiak
Kaleak sutan dira Bolivian eta Txilen,Libanon eta Iraken, Iranen eta Georgian. Lehen manifestazioen eragileek txikikeriak dirudite.
2019/11/18 - 23:47
Txileko presidenteak Poliziak indarra neurriz kanpo erabili duela aitortu du
Txilen hilabete da kaleak sutu eta 23 hildako utzi dituen protestak hasi zirenetik. Diktadurako konstituzioa aldatzeko, galdeketa egingo dute azkenean.
2019/11/15 - 09:53
Protestak Txilen, Catrillanca maputxearen hilketaren lehen urteurrenean
Camilo Catrillanca maputxe gaztea polizia operazio batean hil zen duela urtebete Araucanian. Bere irudia nagusi izan da atzoko protestetan.
2019/11/15 - 09:50
Txileko Gobernuak eta oposizioak galdeketa bat adostu dute Konstituzio berria egiteko
Plebiszitua 2020ko apirilean egingo da. Indarrean dagoena 1980an onartu zen, Augusto Pinocheten diktaduran, eta herrialde justuago bat eraiki ahal izateko oztopo handia dela salatu dute herritarrek.
2019/11/06 - 12:16
Txilen izandako protestei aurre egiteko neurri gehiago iragarri ditu Gobernuak
Sebastian Piñerak 'Levantemos tu pyme' programaren berri eman du, "agenda soziala" bultzatzeko. 19 pertsona hil dira manifestarien eta segurtasun indarren arteko istiluetan.
2019/11/05 - 11:51
Aldaketa baten zantzuak Latinoamerikan
Ezkerreko gobernuek azken urteotan jasan dituzten atzera pausoen ondoren, gertakari berrienek eskuinean eragin dute atzerakada orain Latinoamerikan, eta goraldia, berriz, ezkerrean.
2019/11/05 - 10:03
Santiagoko 'Super Astelehena' istiluekin amaitu da
Indar Berezietako bi karabinerei molotov koktelekin egin diete eraso, eta, ondorioz, inguruko ospitale batera eraman dituzte, erredurekin.
2019/11/03 - 20:46
2.500 zauritu baino gehiago zenbatu ditu Gurutze Gorriak Txileko protestetan
Protestak urriaren 17an hasi ziren metroaren prezioaren laugarren igoeragatik, baina laster hazi ziren gizarte desberdintasuna salatzeko.
2019/11/02 - 14:44
Milaka txiletarrek berriro kaleak hartu dituzte, Piñeraren politikak salatzeko
Sare sozialen bidez deitu zuten ekimenera, 'Inoizko martxarik handiena' lelopean, eta azken ostiraleko martxan lortutako irudia errepikatzea zen helburua.
2019/11/01 - 18:54
NBEk Madrilen egingo du klima aldaketari buruzko goi-bilera, abenduaren 2tik 13ra
Hasieran, COP25 goi-bilera Txilen egiteko asmoa zuten, baina topaketa hori bertan behera utzi zuten, metroko txartelen prezioaren igoeraren aurkako protestak direla eta.
2019/10/31 - 10:24
Haserrea
Sua, oihuak, tiro hotsak, polizia autoen burrunba amaigabea, beldurrak eragindako korrikaldiak antzerakoak dira leku guztietan.
2019/10/30 - 23:37
Txileko Gobernuaren egoitzaren aurrean manifestatu dira txiletarrak
Manifestazioa La Monedaraino iritsi da, poliziak eraikineko fatxadara iristea eragotzi gabe.
2019/10/30 - 10:22
Protestek ez dute etenik Txilen
Milaka pertsona kalera irten ziren atzo ere Txilen protesta egitera. Manifestari talde baten eta poliziaren artean istiluak izan ziren.
2019/10/29 - 11:02
Sute handia izan da Santiagoko erdigunean, Txileko protestetan
Astelehen honetan izan da, herrialdearen hiriburuko merkataritza-gune batean, Gobernuaren egoitzarantz zihoan ibilaldi baten ostean.
2019/10/29 - 10:02
Santiagoko protestak sute handi batekin bukatu dira
Istiluen erdian, merkataritza gune bat erretzen hasi da hiriko erdigunean. Inguruko hotel bat eta Italia Plazako metro geltokiak ere erre dira.
2019/10/26 - 19:21
Txileko larrialdi-egoera bertan behera utzi du Piñerak
Txileko presidenteak karguak eskuragarri uzteko eskatu die bere ministro guztiei, Gobernu berri bat osatze aldera.
2019/10/26 - 18:13
Inoizko manifestaziorik handiena egin da Txilen, Piñeraren eta murrizketen kontra
Piñerak aste honetan neurri-sorta bat iragarri du txiletarren arteko ezberdintasunak murrizteko, baina horrek ere ez ditu asetu manifestariak.
2019/10/24 - 10:43
Dagoeneko 18 pertsona hil dira Txilen, azken egunetan izandako istiluetan
Halaber, metroko txartelen prezioaren igoeraren aurkako protestak hasi zirenetik 102 manifestari zauritu dira herrialdean, eta 969 atxilotu daude.
2019/10/22 - 10:11
Txileko Gobernuak metroaren prezioaren igoera baliogabetu du, protesten ondorioz
Txileko presidentea gobernuko eta oposizioko alderdiekin bilduko da gaur, "akordio sozial bat" adosteko asmoz. Azken egunotan 13 pertsona hil dira herrialdean.
2019/10/21 - 12:01
Hamar hildako Txilen, metroaren prezioaren igoeraren aurkako protestetan
Sebastian Piñera Txileko presidenteak adierazi duenez, 'gerran' daude 'etsai boteretsu eta errukigabe' baten kontra.