Ondoezaren arrazoiak
Halako batean leherketak bata bestearen atzetik etorri zaizkigu. Aldarrikapena protesta bilakatu da eta kexa istilu. Kaleak sutan dira Bolivian eta Txilen,Libanon eta Iraken, Iranen eta Georgian. Lehen manifestazioen eragileek txikikeriak dirudite, Txilen metro txartelaren garestitzea, Iranen oso merke duten gasolinaren igoera, Libanon WhatsapApparen bidez egindako deien prezio aldaketa … Guztietan lehen protesta baketsuak berehala amorru leherketak bihurtu dira. Poliziak eta soldaduek berriz inongo errukirik gabe zanpatu dituzte kalera irten direnak.
Egun hauetan leku eta arlo askotako adituak ahalegindu dira gertatutakoaren argibideak ematen, sakoneko eragileak azaltzen, arrazoiak … baina asko eta kontrajarriak dira, gehienek diote hala ere jendea haserre dagoela krisiak asko eta askoren bizimodua okertu eta hondatu duelako eta agintariak ez direlako gai izan lehendabizi hori antzematen eta gero konponbideak aurkitzen. Baina Munduko erakunde eta ikerketa erakunde nagusiek diote gizateriaren egoera inoiz baino hobea dela.
XIX. mende hasieran muturreko pobrezian bizi zirenak gizateriaren %90 ziren.1980n % 50 eta gaur egun ez dira %10ra iristen. Antzerako hobekuntzak aurkituko ditugu alfabetatzeari buruz, haurren heriotza tasaz edo pobreziaz. Azken krisiak jende askori min egin badio ere, oro har azken 25 urtetan askoz gehiago dira pobrezia egoera gainditu eta bizimodua ondutakoak. Inoiz baino hobeto gaudela diote adituek eta ongizateaz arduratzen diren erakundeek.
Baina globalizazioak mundualizazioa ekarri digun garai hauetan, teknologiak istant batean edozein lekutan gertatzen ari dena jakiteko aukera ematen diguten sasoi hauetan,ez omen da aldatu gizakion sakoneko sena, Mundua norberarengan hasi eta amaitzen da, garrantzitsuagoa da gure egoera eta gertatzen ari denari buruz eraiki dugun ikuspuntua benetan gertatutakoa baino. Azken urtetan Espainiako Estatuan egindako inkesta guztietan erabateko gehiengoak erantzuten du egoera orokorra txarra edo oso txarra dela, baina berehala azpimarratzen dute beraiena ez dela hain txarra eta gehiengo batek ona dela aitortzen du.
Ezin ditugu herrialde askotako kaleetara irten direnen arrazoiak gutxietsi, oinazeak, ezinegonak eta amorruak eragile asko dute,baina agian Munduan gertatzen ari denaz beste irudi bat osa liteke. Hau idazterakoan Munduak 7.760 miloi biztanle ditu,egunero Munduan 400 mila haur jaiotzen dira. Gizakiok ditugun beharrak asetzeko eta ongizatea ziurtatzeko gero eta baliabide gehiago behar dugu,eta dirudienez azken urtetan inoiz baino jende gehiagorengana iritsi da aberastasun hori, guri justu kontrakoa iruditu arren. Baina egia da ase ezintasuna dela gizakion garapenaren eragile nagusia, eta gehienetan protesta egiteko arrazoiak badaudela.
Zure interesekoa izan daiteke
SpaceXen kohete batek Ilargiaren kontra talka egin duela esan du NASAk, baina adierazi du ez duela arriskurik ekarriko
2025eko urtarrilean jaurtitako Falcon 9 kohete baten goiko zatiak, planifikatu gabe, talka egin du Ilargiaren gainazalarekin, eguzki-jardueraren eta grabitate-indarren konbinazio baten ondorioz.
Iranek eta Omanek Ormuzen nabigatzeko bide berri bat adostu dute
Itsasarteko bide berri hori egiteko akordioa lortu izanak ez du esan nahi berriro irekiko dutenik, Iranek zehaztu duenaren arabera, AEBren eta Israelen arteko erasoaldi militarraren ondorioz itxi baitzuten.
Marokok dozenaka pertsona auzipetu ditu Ceutako krisiarekin lotutako delituengatik
Marokoko Giza Eskubideen Elkartearen arabera, 34 pertsona auzipetu dituzte Tetuanen (tartean, bost adingabe) eta 52, Nadorren.
Danubiok bere sekretuak agerian utzi ditu lehortearen ondoren: mamut baten aztarnak eta nazien ontziak azalera atera dira
Danubio ibaiak, Europako bigarren luzeenak, lehorte historikoa bizi du, eta bere ur-emaria murriztu denez, iraganeko aztarna harrigarriak utzi ditu agerian: mamut baten aztarnak azaldu dira Bulgarian, eta Bigarren Mundu Gerran hondoratutako dozenaka ontzi ikusgai geratu dira Serbian.
Gutxienez 14 pertsona hil eta 27 zauritu dira Errusiak Kiev eskualdean gauez egindako erasoetan
Brovary barrutian "sute handiak" izan dira biltegi batzuetan, eta baita Velyka Dymerka, Kvitneve eta Peremoga herrietan ere. Astearte honetan, Volodimir Zelensky Ukrainako presidenteak Errusiaren aurkako operazio gehiago egitekotan zela iragarri osteko erantzun gisa egin ditu Moskuk azken erasoak.
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.
EBko Barne ministroek Ceutako krisia aztertuko dute gaur, ezohiko bilera batean
Europar Batasuneko Barne Ministroen Ezohiko Kontseilua gaur bilduko da, Espainiak eskatuta eta 22 estatu kidek babestuta, Ceutako migrazio-krisia aztertzeko eta Marokotik etorritakoen gorakadari erantzun bateratua emateko.
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.