Txina
2023/12/15 - 13:48
Minbiziaren aurkako botika donostiar bat gizakiengan probatzea onartu du Txinak
Sendagaiak aldaketa kimikoa eragiten du zeluletan, minbizia hedatzea saihestuta. Quimatryx enpresa donostiarrak garatu du eta, horren ustez, 2028-2029an egon daiteke salgai Asiako herrialdean. Dena dela, konpainiak ez du baztertu AEBn, Europan edo Japonian merkaturatzea.
2023/12/07 - 10:16
Harreman komertzial orekatuagoak izatea adostu dute Txinak eta EBk
Von der Leyenen esanetan, "ona eta zintzoa" izan da Txinako presidente Xi Jinpingekin izandako bilera. Halaber, azpimarratu du Txina eta EBren arteko harremanak kudeatzea dela bere lehentasunetako bat.
2023/12/04 - 13:27
Ingurumena babesteari buruzko akordioa itxi dute Euskadik eta Txinako Jiangsu probintziak
Lankidetzan arituko dira klima aldaketarekin, biodibertsitatearekin eta ekonomia zirkularrarekin lotutako politiketan.
2023/11/15 - 22:38
Joe Biden eta Xi Jinping, aurrez aurre
AEBko eta Txinako buruzagiak San Frantziskon bildu dira komunikazioa berrezartzeko asmoz.
2023/10/12 - 15:47
Errusiak 1.800 milioi gehiago irabazi ditu irailean petrolioarekin, ekoizpenaren murrizketak lagunduta
Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundeak egunean 1,7 milioi upel murriztu zituen maiatzean, eta uztailean Saudi Arabiak milioi bat gehiago murrizteko asmoa iragarri zuen. Horrela, erakundearen esportazioak ekainean 72.000 milioi dolarrekoak izatetik irailean 92.200 milioikoak izatera igaro dira.
2023/10/10 - 10:23
2 °C-tik gorako berotzeak bizitza eragotziko luke munduko biztanleria osoaren erdia hartzen duten lurretan
Ikerketa zientifiko baten arabera, langa hori igarota muturreko tenperatura altuak eta hezetasun maila handia egongo lirateke, eta, ondorioz, bizi baldintzak jasangaitzak izango lirateke Pakistanen, Indian, Txina ekialdean eta Saharaz hegoaldeko Afrikan bizi diren 4.000 milioi lagunentzat.
2023/09/13 - 14:53
Bruselak ikertu egingo ditu Txinak auto elektrikoei ematen dizkien "legez kanpoko laguntzak"
Halaber, Europako Batzordeko presidenteak iragarri du 2024 hasieran abiatuko dutela Ukraina eta Balkanetako herrialdeak EBra biltzeko prozesua.
2023/09/11 - 14:40
AEBk eta Europak garapen bidean dauden herrialdeekin harremanak lehenetsi dituzte
Beraz, ez da harritzekoa Ukrainaren salaketak Errusiari ez zaiolako gaitzespen argia egin goi-bileraren azken ondorioen txostenean. Horrekin goi-bilera salbatzeko, Mendebaldea prezio bat ordaintzeko prest azaldu da, hain zuzen ere Errusia hitzez hitz ez salatzea Ukrainako inbasioagatik.
2023/09/09 - 16:52
G20ak lurralde integritatea errespetatzeko eskatu du, baina Ukrainako gerra gaitzestea saihestu du
Gainera, 2030erako energia berriztagarriak sortzeko gaitasuna hirukoiztea adostu dute liderrek.
2023/09/08 - 10:50
Giza enbrioi-giltzurrunak kultibatu dituzte txerrietan 28 egunetan
Enbroi kimera deiturikoek bi espezietako zelulak dituzte; kasu honetan, gizakienak eta txerrienak. Luze joko duen ikerketa-lerro honek, finean, beste animaliengan gero gizakiei transplantatzeko organoak sortzea du xede.
2023/09/01 - 16:46
Kutsadura % 42 jaitsi da Txinan 2013tik hona
Chicagoko Unibertsitateak egindako ikerketa baten arabera, txinatarren bizi-itxaropena bi urtez luzatu da kutsaduraren aurka egiten aridiren borrokari esker.
2023/09/01 - 14:16
Txina Saola tifoiaren talkarako prestatzen ari da
Agintariek alerta maximoa ezarri dute 200 km/h-tik gorako haizeekin gerturatzen ari den tifoiagatik. Gaur arratsaldea eta larunbat goiza bitartean espero da lurra jotzea, eta euri eta ekaitz handiak utziko ditu.
2023/08/24 - 22:20
BRICS taldea handitu egingo da: Iran, Saudi Arabia, Arabiar Emirerrak, Argentina, Egipto eta Etiopia
Vladimir Putin Errusiako presidenteak agerraldia egin du goi-bileran, bideokonferentziaz, baina ez du aipamenik egin Prigozhinen heriotzari buruz.
2023/08/22 - 07:00
BRICS taldeko herrialdeek blokea hedatzea aztertuko dute Hegoafrikan, Putin gabe
Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrika herrialdeek osatzen duten taldeak euren ekonomien "desdolarizazioa" aztertzea ere espero da. Aurrez aurreko lehen goi-bilera dute aurtengoa 2019tik.
2023/08/13 - 16:40
Txina deflazioan sartu da, 2021etik lehenengoz
Mundua prezioen igoerari aurre egiten saiatzen ari den bitartean, Txinan aurkakoa gertatzen ari da: prezioek behera egin dute uztailean. Horrek guztiak ekar lezakeenak kezka piztu du mundu mailan.
2023/08/03 - 23:04
Txinak proposatu du 18 urtetik beherakoek egunean gehienez 2 orduz erabiltzea dispositibo elektronikoak
Txinako Ziberespazioaren Administrazioak (CAC) arau bihur daitekeenaren zirriborro bat aurkeztu du haurrek gailu horiek erabiltzeko.
2023/08/03 - 22:37
Adin txikikoei mugikorrak debekatzeko proposamena aurkeztu dute Txinan
Ziberespazioaren Agentziak nerabeek mugikorra gehienez egunean 2 orduz erabiltzea nahi du.
2023/07/05 - 16:34
Beijingen 40 gradutik gorako tenperaturak dituzte azken egunetan
Gurean bezala, Txinan ere gero eta sarriago dituzte beroaldiak. Aurtengo uda hasiera azken sei hamarkadetako beroena izaten ari da, batez ere iparraldean. Beijingen, esaterako, 40 gratudik gorako tenperaturak dituzte.
2023/06/22 - 10:54
Gutxienez 31 pertsona hil dira Txinan, jatetxe batean izandako gas-leherketa baten ondorioz
Leherketa asteazkenean 20:40ak aldera (bertako ordua) gertatu zen Yinchuan hiriko Xingqing barrutiko kale jendetsu batean, barbakoetan espezializatutako jatetxe batean izandako gas-isuri baten ondorioz.
2023/06/09 - 16:48
Txinan asteazkenetik larunbatera 13 milioi ikaslek egingo dute unibertsitatera sartzea ziurtatzeko azterketa
Txinan bereziki zorrotzak dira azterketak zaintzen. Batetik, era guztietako frogak egiten dizkiete ikasleei nortasuna ziurtatzeko. Eta bestetik, azterketa kopiatu ezkero, kartzelara joan daitezke.