Bruselak ikertu egingo ditu Txinak auto elektrikoei ematen dizkien "legez kanpoko laguntzak"
Ursula von der Leyen Europako Batzordearen (EB) presidenteak iragarri duenez, Bruselak ikerketa abiatuko du Txinaren kontra honek auto elektrikoa ekoizteko ematen dituen eta ustez legez kanpokoak diren dirulaguntzen harira.
Auto elektrikoak erosten dituzten kontsumitzaileei 2027ra arte Beijingek aplikatzen dituen zerga-salbuespenak (72.300 milioi dolarreko balioa ei dute) "praktika desleiala" direla uste du, eta Europako merkatuari kalte nabarmena egiten diotela.
Iragarpena Batasunaren egoerari buruzko eztabaidaren hastapeneko hitzaldian egin du Von der Leyenek. "Ekonomia garbi batentzat ezinbesteko industria da auto elektrikoena. Europak potentzial nabarmena du, baina munduko merkatuak Txinako auto elektriko merkeez josita daude, eta artifizialki salneurri txikiei eusten badiete, Estatuak ematen dituen dirulaguntzak oso handiak direlako da", azaldu du.
Von der Leyenen aburuz, egoera horrek "merkatua distortsionatu du". Ohartarazi duenez, "Europak lehiatu nahi du, baina ez azpitik jokatuta".
Ikerketa gorabehera, Batzordeko presidenteak azpimarratu du beharrezkoa dela Txinarekin komunikazio eta elkarrizketa bideak zabalik izatea, biek "lankidetzan aritu ahal eta behar dutelako". Horren ildoan, Valdis Dombrovskis Batzordeko presidenteorde ekonomiko eta Merkataritza arduraduna Txinara joango da datorren astean "ekonomia eta merkataritza alorreko erronkak eta aukerak" aztertzeko, Dombrovskisek berak X sare sozialean iragarri duenez.
Ukraina eta Balkanak EBn sartzeko lanak, 2024tik aurrera
Bestalde, Europar Batasuna handitzeko egitasmoak ahotan, iragarri du Ukraina eta Balkanetako herrialdeak sartzeko erreformak aztertzen hasiko dela 2024ko lehen seihilekoan. "Ukrainaren etorkizuna, Moldaviarena eta Balkanetakoa gure Batasunean dago", aldarrikatu du.
Hain justu, Zelenskiren Gobernuak estatusa jaso zuenetik egindako "pauso handiak" goraipatu ditu, baita hautagai diren beste herrialde batzuen "asmo sendoak" ere.
Ukrainako gerra tarteko, bertako herritarrei EBn ematen zaien babesa luzatzeaz —2024ko martxora arte dago indarrean— mintzatu da Von der Leyen.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBk ofizialki onartu du "espazioa kontrolatzeko" armak zabalduta dituela orbitan
AEBko agintariek azpimarratu dute gaitasun horrek herrialdea "defendatzeko" aukera ematen duela, euren "aurkako erasoen" aurrean.
AAren arriskua "gezurra" dela esan du Trumpek, eta klima aldaketaren "iruzurraren" pare jarri du
"Duela gutxi esaten zuten mundua desagertuko zela 'klima aldaketagatik'. Gezur horrek ez zien inoiz funtzionatu, eta orain hurrengoaren bila doaz", adierazi du AEBko presidenteak.
Nazio Batuen Erakundeak adimen artifiziala gobernatzeko eskatu die Estatuei eta enpresei: "Giza eskubide guztiak arriskuan daude"
Anthropic, OpenAI eta Google AA autoerregulatzeko segurtasun erakunde bat sortzea aztertzen ari dira, The Washington Post egunkariaren arabera. Donald Trumpek adierazi duenez, berriz, "AAk behar duen kontrol edo segurtasun mekanismo bakarra ni bezalako presidente indartsu eta argia da".
Eskoziak, Galesek eta Ipar Irlandak akordio historiko bat sinatu dute autodeterminazioaren alde
Cardiffen, Galesko hiriburuan egindako bileran independentziari buruzko erreferendumaren alde egiteko estrategia bateratua iragarri dute hiru buruzagiek.
Zentro-ezkerreko oposizioak garaipen estua lortu du Suedian, baina emaitza ez da ziurra oraindik
Hiru eserlekuren aldea baino ez du, 176 173ren kontra, eta ostiralerako espero da behin betiko emaitza, atzerritik iritsitako botoak zenbatuta. Ultraeskuinak indarra galdu du, eta Alderdi Kontserbadorearen atzetik geratu da.
Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako liderrek independentziaren aldeko memorandum bat sinatuko dute gaur
Trumpek Irlandaren bateratzea laster gertatuko dela esan eta biharamunean iritsi da iragarpena. AEBko presidentearen adierazpenak oso kritikatuak izan dira Erresuma Batuan.
Zentro-ezkerreko oposizioko blokeak irabazi ditu Suediako hauteskundeak, inkesten arabera
Zentro-ezkerrak botoen % 51,3 eskuratu ditu eta Ulf Kristersson lehen ministro kontserbadoreak, berriz, % 46,8, SVT telebista publikoak egindako inkesta baten arabera.
AEBko Kongresuko demokratek IAren garapena geldotu nahi dute, sektoreko buruen alarmaren ostean, baina Trumpek esan du ez dela "gertatuko"
Asteartean bilera egingo dute Behe Ganberako demokratek, eta bertan "lehentasun garrantzitsu bat adimen artifizialaren inguruko ekintza izango da", aurreratu dute.
500 kolono israeldar inguru sartu dira Al Aksa meskitara juduen Urteberriko ospakizunetan
1967tik indarrean dagoen statu quoaren arabera (Israelek Ekialdeko Jerusalem okupatu zuenean), esparru hori musulmanen gurtzarako baino ez da, eta juduak bisitari gisa baino ezin dira sartu.
Ukrainak eta Errusiak elkarri eraso diote: bi pertsona hil eta dozenaka zauritu dira
Ukrainako indarrek Errusia ipar-mendebaldean eragin dituzte bi heriotzak, Nizhnekamsk udalerrian. Moskuk droneak erabiliz eraso dio Kievi, eta gutxienez bost lagun zauritu ditu. AEBren arabera, baina, bi herrialdeek nahi dute gatazka konpondu.