Txina
2022/08/05 - 12:05
Txinak europar diplomazialariei dei egin die Taiwaneko tentsioaren aurrean Mendebaldeak zuhur jokatu bitartean
Antonio Guterres NBEko idazkari nagusiak bere "kezka" erakutsi du Txinaren mugimendu militarren harira. Txina, bere aldetik, europar eta japoniar diplomazialariei dei egin die G7ak izandako jarreraren aurrean mintzatzeko.
2022/08/04 - 15:44
Zer ondorio izango ditu Nancy Pelosik Taiwanera egin duen bisitak?
Ander Sierra "Descifrando la guerra" webgunearen analista eta Asian adituak Txinaren eta Taiwanen arteko gatazkaren nondik norakoak azaldu dizkigu, baita AEBko Kongresuko presidentearen bisitaren arrazoi eta ondorioak ere. (Jatorrizkoa, gazteleraz)
2022/08/04 - 13:38
Taiwango itsasartea, ezinbestekoa munduko merkataritzan
Txina eta Taiwango uhartea bereizten dituen itsasarteak balio geoestrategiko handia du, Nancy Pelosi Estatu Batuetako ordezkari demokratak bertara egindako bidaiaren testuinguruan.
2022/08/04 - 10:40
Txina maniobra militarrak egiten hasi da benetako suarekin Taiwan "blokeatuta"
Taipeiko Defentsa Ministerioaren arabera, Txinak itsas eta aire eremua itxi du uharteko sei gunetan. Pekinek salatu duenez, bestalde, RC-135S motako AEBko hegazkin bat Japoniatik atera da uhartera bidean.
2022/08/04 - 10:26
Txinako Armadak maniobrak hasi ditu Taiwango itsasartean, uhartetik hurbil
Nancy Pelosi AEBko Kongresuko presidenteak uhartea bisitatu ostean hasi ditu Txinak ariketa militarrak. Taiwanen aire eta itsaso espazioaren "blokeoa" ekarri dute, irlako gobernuak esan duen bezala.
2022/08/03 - 13:48
Txinak dio “iruzur hutsa” dela Pelosiren bisita Taiwanen
Errusiako Kanpo Ministroak defendatu du Pelosiren bisitak Ukrainan Washingtonek jarraitutako "ildo bera" islatzen duela. Europar Batasunak, bestalde, "kalkulu-akatsak saihesteko beharra" azpimarratu du.
2022/08/03 - 12:07
Pelosik 24 ordu baino gutxiago eman ditu Taiwanen, eta uhartea "bakarrik ez uzteko" konpromisoa hartu du
AEBko Ordezkarien Ganberako presidenteak adierazi du bere herrialdeak ez duela "alde batera utziko Taiwanekiko duen konpromisoa" eta espero duela "indarrez ezer ez gertatzea" Asiako herrialdeari.
2022/08/02 - 20:53
Nancy Pelosiren hegazkinak Taiwanen lur hartu du
Ameriketako Estatu Batuen "ekintza probokatzaileagorik imajinatzea zaila" dela ziurtatu du Pekinek. Txinako Armadak "besoak antxumatuta" geratuko ez zela ohartarazi zuen dagoeneko.
2022/08/02 - 19:29
Nancy Pelosik Taiwanen lur hartu eta AEBren eta Txinaren arteko tirabirak areagotu ditu
Txinako Defentsa Ministerioak "maniobra militarrak" iragarri ditu, bisitari "erantzuna" emateko. Bestalde, AEBko Armadak USS Ronald Reagan hegazkin-ontzia eta USS Tripoli ontzi anfibioa ditu Taiwanetik gertu, F-35 ehiza-hegazkin bonbaketariekin.
2022/08/02 - 17:28
Pelosik Asiara bidaiatuko zuela iragarri zuenetik, tentsioa areagotu da AEBren eta Txinaren artean
Nancy Pelosik Asiara bidaia egingo zuela iragarri zutenetik, Txinaren eta Estatu Batuen arteko harremanak eztanda egin du. Gaur arratsalderako espero da Taiwan bisitatzea. 25 urtean, Taipeira joango den Estatu Batuetako kargurik altuena litzateke.
2022/07/29 - 12:34
Xik “suarekin ez jolasteko” ohartarazi dio Bideni honek Taiwanen statu quo-a nabarmendu ostean
AEBko eta Txinako presidenteek bi ordu baino gehiagoko telefono-deia izan zuten ostegun honetan, joan den martxotik lehena, eta, horretan, Xik Taiwani buruzko erreklamazioak berretsi zituen.
2022/07/16 - 00:40
Bidenen eta Bin Salmanen arteko agurra, Khashoggiren hilketa ixteko saiakera
Bidenen eta eta Bin Salmanen arteko bilera ikusi ondoren, "triste" dagoela esan du Hatice Cengiz Khashoggiren emaztegaiak, baina "justizia gailendu arte" borrokan jarraitzeko asmoa berretsi du.
2022/07/08 - 21:16
Shinzo Abe, Japoniako tradizionalismo kontserbadorearen adierazgarri nagusietako bat
Abek bi agintaldi eman zituen lehen ministro gisa, karguan urterik gehien pasa dituen agintaria bihurtuz. 2020an kargua utzi zuen.
2022/07/03 - 15:57
NASAk ohartarazi du Txina Ilargiaz "jabetzea" planifikatzen ari daitekeela
AEBko espazio agentziako zuzendariak uste du Ilargira iristeko lasterketa espazial berri bat dagoela martxan, eta ziurtatu du 2035erako Beijingek ilargi base operatibo bat izateko asmoa duela.
2022/07/01 - 12:03
Zetaren Bide Berria geratuta, pandemiaren ondorioz
Azpiegituretan inbertsio erraldoiak eginez, Txinak mundu mailan bere eragina handitu nahi du. Pandemiak geratu egin du hori, baina helburuak berdina izaten jarraitzen du: mundu mailan ordena berria eraikitzea.
2022/06/30 - 21:43
Stoltenbergek Putini: "Herrialde aliatuak prest egongo dira edozein gertaerari aurre egiteko"
NATOko idazkari nagusiaren ustez, Ceuta eta Melilla ez daude automatikoki babestuta, "erabaki politikoa" behar baita horretarako.
2022/06/29 - 22:50
NATOk Errusia jo du mehatxu nagusitzat, eta Txina erronka modura ikusten du
Errusia da NATOren segurtasunaren mehatsu zuzen eta adierazgarriena, edozein tresna erabiltzeko prest omen dagoelako bere eraginpeko gunea hedatzeko. Baina Txina ere kezka-iturri bilakatu da Aliantzarentzat.
2022/06/29 - 21:42
NATOren Estrategia Kontzeptu berriaren gako nagusiak
NATOk bere ibilbide-orri berrian dio Errusiak Aliantza Atlantiarreko herrialdeen segurtasuna, bakea eta egonkortasuna arriskuan jar ditzakeela.
2022/06/22 - 12:53
Ezina
Nazio Batuen sorrerak erakutsi zigun indartsuenek eta irabazleek idazten dutela historia, beraiek ezartzen dituztela joko arauak, eta ez dituztela beste guztientzat onartutakoa bete nahi.
2022/06/12 - 18:30
Txina sutan, jipoi matxista batengatik
Txina iparraldeko jatetxe batean bederatzi gizonek neska gazte batzuei jipoia eman zieten, haietako batek gizonetako bat errefusatu eta gero. Irudiak gogorrak dira.