Uda
2022/03/14 - 11:40
Ordu aldaketa, gaur: 02:00etan 03:00ak
Erlojua ordubete aurreratuko da martxoko azken larunbatetik iganderako ordu txikietan, udako ordutegira moldatzeko. Ondorioz, ordubete beranduago izango dira egunsentia eta ilunabarra.
2022/03/10 - 12:44
Udalekuak pandemia aurreko egoerara itzuliko dira
4.013 toki eskainiko dituzte guztira hiru foru aldundiek, 7-13 urteko haur eta gazteentzat. Iazko udalekuekin alderatuta, nabarmen igo da toki kopurua, 2.321 eskaini baitzituzten 2021ean.
2022/02/23 - 13:09
Hondarribiko aireportuak Londreserako hegaldi berria izango du uda honetan
British Airwaysek, CityFlyer filialaren bidez, London Cityko aireportuarekin lan egingo du. Programazioa uztailaren 8ko astean hasi eta iraileko lehen astean amaituko da, eta astean bi hegaldi izango ditu ostiraletan eta astelehenetan.
2022/01/24 - 13:53
Donostiako hondartzetako toldoen zozketarako izen-ematea ireki dute
Guztira, 1.400 toldo zozketatuko dituzte Kontxa, Ondarreta eta Zurriola hondartzen artean. Otsailaren 11n itxiko da izen-ematea.
2021/10/21 - 14:16
Aurten iaz baino % 75 turista gehiagok hartu dute ostatu Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hoteletan
2020ko udarekin alderatuta, gaualdi eta bezero gehiago erregistratu dituzte EAEko ostatuek. Dena dela, ez dira pandemia aurreko kopuruetara iritsi.
2021/09/22 - 16:43
Ezohiko udaren ondoren, udazkena eguraldi aldakorrarekin hasiko dugu
Ekainean eta uztailean eguzki orduak % 20 gutxiago izan dira eta tenperatu ohi baino freskoagoa izan da. Gaur, gaueko 21:21ean sartuko gara udazkenean.
2021/09/09 - 21:01
Iruñeko alde zaharreko hainbat ostalarik tabernak itxi dituzte ostegun arratsaldean
Protesta horren helburua auzoko "kaleetan dagoen segurtasun falta" salatzea da. Oihane Arangoak (Euskadi Irratia) ostegun honetan grabatu ditu irudiak.
2021/09/07 - 13:27
Bero-boladari aurre egiteko gomendioak: Zer egin daiteke tenperatura altuen ondorioak saihesteko?
Ohi baino likido gehiago edatea, ura batez ere, egarria izan arte itxaron gabe, eta otordu arinak egitea dira osasun zerbitzuek aholkatzen dituzten neurrietako batzuk.
2021/09/06 - 23:15
Abisu horiak indarrean jarraituko du astearte honetan EAEn, tenperatura altuengatik
Hego-ekialdeko haizea nagusituko da astearte honetan; beraz, tenperatura oso altuak izango dira lurralde osoan, eta goizaldea ere oso beroa izango da. Gainera, abisu horia izango da EAE osoan baso-sute arriskuagatik.
2021/09/06 - 22:27
36 ºC-tik gorako tenperaturek asteartean ere jarraituko dute
Bi egunotan, hego-ekialdeko haizea izango da nagusi, batez ere bihar, indarra hartuko baitu; beraz, tenperaturak oso altuak izango dira lurralde osoan, eta goizaldea ere oso beroa izatea espero da. Bihar, abisu horia izango da EAE osoan baso-sute arriskuagatik.
2021/09/06 - 14:25
Udako trafiko operazioan sei pertsona hil dira, iaz baino lau gutxiago
Istripu gutxiago (2020an baino % 7,7 gutxiago) gertatu dira eta pilaketak ere murriztu dira, batez ere nazioarteko trafikoa gutxitu delako.
2021/08/29 - 23:42
Aburtok herritarrak zoriondu ditu "osasun neurriak errespetatzeagatik eta gizalegearen aurka ez egiteagatik"
"Bilboko herritarren jokabide orokorrarekin harro" dagoela azpimarratu du Bilboko alkateak. Testuinguru horretan, eskerrak eman, eta herritarrak zoriondu ditu Bizkaiko hiriburuan ez delako ospakizunik egin.
2021/08/29 - 12:54
Aho bete hortz geratzeko egunsentiak, abuztuaren azken asteburuan
Eitb.eus-eko erabiltzaileak egunsenti zoragarrien lekuko izan dira, eta bizitako zirrara gurekin partekatu nahi izan dute. Eskerrik asko!
2021/08/28 - 17:17
Segurtasun zaintzaileak jarri dituzte euskal portuetan, jendeak salto egitea saihesteko
Asko dira araudiari kasu egin gabe portuetan bainatzen direnak. Donostiako portuan, adibidez, egunero ibiltzen dira gazteak bainua hartzen eta uretara salto egiten.
2021/08/28 - 13:01
Giro eguzkitsua eta tenperatura epelak abuztuko azken asteburuan
Eguraldi atsegina izango da nagusi Euskal Herri osoan. Igandean, pare bat gradu jaitsiko dira tenperaturak.
2021/08/27 - 12:33
Lau pertsona atxilotu dituzte Bilbon, identifikatzera hurbildu zaizkien ertzainei eraso egitea leporatuta
Hain zuzen ere, 23 eta 29 urte bitarteko lau gazte atxilotu dituzte, agintaritzaren agenteen aurkako atentatu-delitu bat egotzita. Gainera, horietako bati desobedientzia-delitu larri bat egotzi diote.
2021/08/25 - 12:47
Hondarribiko hondartzan bainatzea debekatu dute, ura kutsatuta dagoelako
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Uraren Euskal Agentziak debekatu egin dute Hondarribiko hondartzan bainua hartzea, uraren kalitatearen irizpideak betetzen ez direlako. Egunero aztertuko dute ura, bainurako irizpideak betetzen dituela egiaztatu arte.
2021/08/22 - 22:58
Udako jairik gabe, erromeria taldeak oholtzara igo gabe geratu dira bigarren urtez jarraian
Laiotz taldeak, duela urte eta erdi eman zuen azken kontzertua, 2020ko inauterietan. Testuinguru horretan, Jaione eta Izaskun egoera berrira egokitu dira, eta lagunarte eta familiako otorduetan jotzen dute orain.
2021/08/21 - 23:24
Eguraldia lagun, hondartzak jendez bete dira bigarren egunez jarraian
Dena dela, ostiralean baino jende gutxiago ikusi dugu, eta hondartza gehienak ez dira gehienezko edukierara heldu. Termometroak 24 °C-ren bueltan ibili dira kostaldean. Hondartza gosea nabari da eta zuku guztia atera nahi izan diote egunari.
2021/08/21 - 22:52
Giro lasaia Bilbon, jaien hasierak behar lukeen egunean
Arriaga Antzokiaren inguruan ez da jende-pilaketarik sortu larunbat arratsaldean, Marijaiak Aste Nagusiari hasiera eman ohi dion egunean. Izan ere, bigarren urtez jarraian, bertan behera utzi dituzte jaiak, koronabirusak eragindako pandemia dela eta.