UGT
2022/10/04 - 19:02
Siemens Gamesak iragarritako kaleratze gehienak lantegietako bulegoek jasango dituzte
Sindikatuei jakinarazi diete 475 lanpostu horietatik 352 bulegoetako kaleratzeak izango direla. CCOO, UGT eta ELAk egitasmoa "erabat" gaitzetsi dute. Multinazionalak bulegoak ditu Zamudion eta Sarrigurenen. Mungian eta Asteasun ez da kaleratzerik izango.
2022/10/04 - 16:42
Siemens Gamesako zuzendaritza eta sindikatua bildu dira enpresak kaleratzeak iragarri ondoren
Konpainiak joan den astean eman zuen ezagutzera mundu osoan 2.900 lanpostu murrizteko asmoa, horietatik 475, Espainiako Estatuan, 'Mistral' programa estrategikoaren eskutik.
2022/10/03 - 21:33
Espainiako Gobernuak funtzionarioentzat proposatutako soldata igoera onartu dute UGTk eta CCOOk
CCOOk berretsi egin du Espainiako Gobernuak 2022tik 2024ra bitarteko langile publikoentzat aurkeztutako soldata-proposamena, UGTk ostiralean egin zuen bezala, eta CSIFek errefusatu egin du.
2022/10/01 - 13:22
Arcelor Mittalek, UGTk, CCOOk eta USOk lan erregulazioa adostu dute, urteko soldata gordinaren % 90 bermatuta
Bestalde, ELAk uko egin dio beste behin aldi baterako lan erregulazioari, enpresak mekanismo hori "egituraz" erabiltzen duelako "kostuak aurrezteko, altxor publikoaren kontura".
2022/09/30 - 22:13
Siemens Gamesako Zuzendaritza eta sindikatuak asteartean batzartuko dira
Enpresaren aurreikuspena da 2.900 kaleratze gauzatzea, horietatik 475 espainiar Estatuan; Hego Euskal Herrian dituen bost fabriketan, 2.800 langile baino gehiago dabiltza. ELA, UGT eta CC. OO. sindikatuek gaitzetsi egin dituzte kaleratzeak.
2022/09/30 - 10:51
Funtzionarioentzako soldata igoeraren eskaintza hobetu du Espainiako Gobernuak, % 8tik % 9,5era
Gertuago egon liteke akordioa sindikatuen eta exekutiboaren artean. UGTren hitzetan, "ziurrenik, oniritzia" emango diote gaur. Ogasun Ministerioak egindako "ahalegina" balioan jarri du CCOOk, eta sindikatuaren zuzendaritza taldearen esku utzi du erabakia.
2022/09/28 - 16:28
Funtzionarioen soldata % 3,5 igotzeko proposamena oso eskasa da EAEko sindikatu nagusientzat
ELA, LAB, CCOO eta UGTk salatu dute, berriro ere, langile publikoen erosteko ahalmena asko urrituko litzatekeela. Hori dela eta, eta aukera egon badagoelako, osagarriak negoziatzea eskatu diote Jaurlaritzari.

2022/09/20 - 20:16
Jaurlaritzak euskarari buruzko epaiaren aurka joko du: "Ez du aintzat hartzen 40 urtetan egindako bidea"
EAEko Udaltzaingoen lan poltsarako euskararen B2 maila beharko ez dela erabaki du epaitegi batek. Euskalgintzaren Kontseiluak "gogor" salatu du "herritarren hizkuntza eskubiden urraketa betikotuko dituzten ebazpenak" argitaratzen jarraitzea.

2022/09/20 - 16:32
Arabako metalgintzako langileek lan hitzarmena izango dute 2026ra arte
ELA akordiotik kanpo geratu da, argudiatuz adostu den soldata igoera ez dela erreala, tauletan baino ez dela aplikatuko. Beraz, langile gehienek ez dutela sumatuko, dagoeneko gehiago irabazten dutelako. Aldiz, UGTk, akordioaren garrantzia azpimarratu du.
2022/09/20 - 11:53
Arza: "Ez da dramatizatu behar, oso arraroa da administrazioan euskaraz artatzeko inor ere ez egotea"
Euskadiko UGTren idazkari nagusiak uste du administrazio publikoan eskatu beharreko hizkuntza profilen kontura "hausnarketa lasaia" egin behar dela. Horren hitzetan, 45 urtetik gorako langileei, "salbuespen gisa", ez liekete hizkuntza profilik eskatu behar.
2022/09/19 - 23:20
LAB, UGT eta CCOOk aurreakordioa lortu dute Arabako Metalgintzan, % 15etik gorako soldata igoerarekin
Aurreakordioak urteko lanaldiaren murrizketa, subrogazioa eta "berdintasun hobekuntzak" hartzen ditu barne, eta ez du ELAren babesik jaso.
2022/09/19 - 22:57
EAEko Udaltzaingoen lan poltsarako euskararen B2 maila ez dela beharko erabaki du epaitegi batek
Segurtasun Sailak epaiari helegitea aurkezteko asmoa azaldu du, Euskadiko udalerrietara bidaltzen diren udaltzainek herritarrekin euskaraz hitz egin ahal izatea "estrategikoa" delako.
2022/09/12 - 13:52
Ospitalean zendu da Iturenen larri zauritutako langilea
Behargina lau metroko altueratik amildu zen ostiralean, balkoi batean toldo bat jartzen ari zenean. 44 urte zituen eta Donamariakoa zen.
2022/09/07 - 19:04
Pablo Gonzalezen askatasuna lortzea eskatu diete sindikatuek Estatu espainiarrari eta Europar Batasunari
Besteak beste, ELA, LAB, Steilas eta ESK sindikatuek hitzartu dute testua; horretan, espainiar Estatuari eta EBri galdegiten diete "euren esku dagoen guztia" egitea Poloniak kazetaria kargurik gabe aske utz dezan. Otsailaren 28tik dago kartzelan.
2022/09/01 - 11:29
Patronala eta sindikatuak ados daude errenta itunari berriro ekitearekin, baina nork bere mugak jarri ditu
Espainiako Gobernuko elkarrizketa sozialerako mahaian uztailaz geroztik geldirik dagoen gaia mahaigaineratu du Iñigo Urkullu lehendakariak eta erreakzioak berehala sortu dira.

2022/08/26 - 14:37
Nafarroako Volkswagen lantegiak bere produkzioa geldituko du irailaren 2an, piezen faltaren ondorioz
Lantegiko zuzendaritzak jakinarazi du egoerak "ezegonkor" jarraitzen duela, eta ondorioz, "amaitu gabeko autoak" egin dituztela.