UGT
2022/02/21 - 18:05
Pandemiari lotutako aldi baterako lan erregulazioko espedienteak martxoaren 31ra arte luzatu dituzte
Hala ere, enpresek Gizarte Segurantzari ordaintzen dizkioten kuoten salbuespena 20 puntu jaitsiko da.
2022/02/11 - 17:25
Gorenak errefusatu egin du Osakidetzako medikuei 20 minutu ematea kutsatzeetatik babesteko garbiketarako
Sindikatuek eskatuta aztertu du gaia. Covid-19arengandik eta beste arrisku biologiko batzuengandik babesteko medikuei garbiketarako 20 minutu ematea eskatzen zuten.
2022/02/09 - 14:20
Espainiako Gobernuak eta sindikatuek gutxieneko soldata 1.000 eurora igotzea adostu dute
CEOEk errefusatu ondoren, igoera UGTren eta CCOOren babesarekin soilik onartu dute berriro, iragan irailean onartutakoaren antzera.
2022/02/08 - 17:09
Akordiorik gabe Mercedesen; beraz, enpresa soldataren % 80 osatzera derrigorturik ez dago
Horrela, 30 eguneko espedientea ekainera arte aplikatuko da akordio barik. ELAk erregulazioaren "erabilera masiboa" kritikatu du. Enpresak 276 milioi euroko mozkinak izan dituela gogorarazi du LABek.
2022/02/08 - 13:07
Sindikatuek salatu dute % 100eko gutxieneko zerbitzuekin ezinezkoa dela grebak izan duen jarraipena ezagutzea
"Adinekoen egoitzetako langileen greba eskubidea urratzen dute % 100eko gutxieneko zerbitzuek, gaur jai zuten beharginek soilik egin dezaketelako protesta", kritikatu dute.
2022/02/07 - 16:15
Espainiako Gobernuak lanbide arteko gutxieneko soldata 1.000 eurora igotzea proposatu du
Behin proposamena egin ondoren, sindikatuek eta enpresaburuek denbora bat emango dute, asteazkenera arte, Ministerioaren eskaintza zuzendaritza organoen barnean eztabaidatzeko. Asteazken honetan, arratsaldeko 17:00etan, bilera berria egingo dute.
2022/02/07 - 15:35
Elkarrizketa Sozialaren Mahaiaren bilera atzeratuta CCOOren eskariz, EAJk lan erreformari ezezkoa eman ondoren
CCOO sindikatuak dio atzerapena eskatu izana ez dela amorrualdi bat izan. Barne gogoeta ireki du sindikatuak, uste duelako EAJk lan erreformaren auzian izan duen jarrerak zalantzan jarri duela elkarrizketa soziala.
2022/02/07 - 13:48
Sindikatuek greba deitu dute Osakidetzan otsailaren 28rako
Hilaren 25erako beste lanuzte bat deitu dute Lehen Arretan SATSE, ELA, LAB eta UGT eta CCOO sindikatuek. Gainera, biharamunerako, otsailaren 26rako, manifestazioak deitu dituzte Bilbon, Donostian eta Gasteizen.
2022/02/07 - 13:19
Gehiengo sindikalak greba deitu du Osakidetzan otsailaren 28rako
Hilaren 25erako beste lanuzte bat deitu dute Lehen Arretan SATSE, ELA, LAB eta UGT eta CCOO sindikatuek. Gainera, biharamunerako, otsailaren 26rako, manifestazioak deitu dituzte Bilbon, Donostian eta Gasteizen.
2022/02/07 - 08:20
Espainiako Gobernuak, sindikatuek eta enpresariek gutxieneko soldataren igoera eztabaidatuko dute gaur
Litekeena da CEOEk igoera honi ezezkoa ematea; beraz, Gobernuaren eta sindikatuen arteko akordio bat atera liteke bileratik.
2022/02/03 - 19:29
Diputatuen Kongresuak lan erreforma ozta-ozta baliozkotu du PPko diputatu baten hanka-sartzeari esker
Ezustean Sergio Sayas eta Carlos Garcia Adanero UPNko bi diputatuek ezezko botoa eman dute, alderdiko boto-diziplina hautsiz. PPko ordezkari baten boto telematikoak berdinketa hautsi eta aldeko boza eman du. Antza denez, bozkatzeko orduan hanka sartu du. Beraz, aurreikuspenak ez dira guztiz bete.
2022/02/02 - 21:25
PDeCATek eta UPNk aldeko botoa iragarrita, Espainiako Gobernuak lan-erreforma onartzeko gehiengoa lortu du
PDeCATek eta UPNk arratsalde honetan jakinarazi dute lan-erreformaren alde bozkatuko dutela eta, ondorioz, Pedro Sanchezen Gobernuak bermatuta dauka dekretuaren onespena Kongresuan, eta ez ditu ERC, EH Bildu edo EAJren botoak beharko.
2022/01/31 - 20:23
Bizkaiko kontserben sektorean hitzarmenaren aurreakordioa sinatu dute sindikatuek eta patronalak
Itunak 2021etik 2024ra arteko indarraldia izango du eta kontserbetako langileek 1.200 euroko soldata izango dute gutxienez. LAB eta CCOO sindikatuek azpimarratu dute beharginek egindako mobilizazioei esker lortu dela akordioa.
2022/01/30 - 21:25
Eragile politiko eta sozialek euren jarrerak azaldu dituzte, lan erreformarako aste erabakigarriaren atarian
Datorren ostegunean, lan erreformaren dekretua eztabaidatuko dute Diputatuen Kongresuan. Askotariko eragile politiko eta sozialek, alderdi zein sindikatu, azken egunotan jakitera eman dute dekretua arbuiatzen jarraituko dutela, eta argi utzi dituzte euren baldintzak.
2022/01/30 - 21:12
Euskal gehiengo sindikalak kaleak hartu ditu lan erreformaren aurka egiteko
Milaka pertsona elkartu dituzte ELA, LAB, Steilas, ESK, Etxalde eta Hiru sindikatuek Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean antolatu dituzten manifestazioetan.
2022/01/27 - 18:54
Euskal gehiengo sindikalak indar politikoei lan-erreformak "osorik" indargabetzeko eskatuko die
ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru eta Etxaldek "gogor" kritikatu dute "Madrilen adostutako akordioa, aurreko lan-erreformekin beharginei inposatutako neurri kaltegarrienak baliogabetzen ez dituelako".
2022/01/26 - 19:20
CCOOk, UGTk eta patronalek % 6,5eko soldata igoera sinatu dute Bizkaiko eraikuntza sektorean
CCOOren hitzetan, "albiste ona" da, "eraikuntza erakargarri egiten duelako profesional onak eusteko".
2022/01/26 - 07:12
Gasteizko Mercedesek eta sindikatuek gaur helduko diete berriz erregulazio berriaren negoziazioei
Zuzendaritzak sei hilabeteko lan-erregulazioa proposatu zion enpresa batzordeari joan den astean. Langile bakoitzari gehienez 30 egun aplikatuko zaizkio.
2022/01/23 - 17:35
Osasun langileak eta herritarrak elkarrekin kalean, Osakidetzan langileak falta direla salatzeko
Osakidetzako langileak "erreta" eta "nekatuta" daudela diote, gaur egungo gainkargarekin gaixo kronikoak albo batera utzi beharra dauzkatela, adibidez. Herritar askok ere bat egin dute Osakidetza indartzeko eskaerarekin.
2022/01/23 - 17:16
Osakidetzako "kolapsoa estrukturala" dela salatu dute sindikatuek eta baliabide gehiago eskatu dituzte
ELA, LAB, CCOO, UGT eta SATSEko ordezkariek ez dute baztertzen mobilizazioak gogortzea. Langile gehiago behar direla, azken murrizketak atzera bota behar direla eta osasungintza publikoa indartu beharra dagoela aldarrikatu dute.