UGT
2022/06/17 - 23:43
Asteazkenean greba egingo dute Mercedes lantegian, hitzarmenaren negoziazioan aurrerapausorik eman ez delako
Hitzarmen kolektiboaren negoziazioan ez dute aurrerapausorik eman ostiral honetako bileran. Gainera, aldeek ez dute berriz batzartzeko hitzordurik itxi.
2022/06/16 - 13:41
ELA, LAB eta ESK sindikatuek greba eguna deitu dute Gasteizko Mercedesen ekainaren 22rako
Deialdia bat dator beste bi sindikatu nagusiek, UGTk eta CCOOk, aurkeztu zutenarekin; izan ere, 22koaz gain, 24 orduko beste lanuzte bat deitu dute ekainaren 29rako.
2022/06/13 - 18:15
Asteazken honetan, Lan Harremanen Kontseiluan, biltzea eskatu diote Bizkaiko metalgintzaren sindikatuek FVEMi
ELA, CCOO, LAB, UGT, ESK, CGT, CNT eta USO sindikatuek prentsaurrekoa eman dute Barakaldoko BECen kanpoaldean. Ekainaren 23 eta 30erako eta uztailaren 1erako greba deialdiak gogorarazi dituzte.
2022/06/13 - 12:56
Bizkaiko metaleko sindikatuen protesta BECen atarian
ELA, CCOO, LAB, UGT, ESK, USO, CGT eta CNT sindikatuek hitzarmen duin baten aldeko manifestazioa egin dute BEC atarian, hiru greba egunen bezperan.
2022/06/10 - 15:25
Osakidetzako sindikatuek manifestazioa deitu dute ekainaren 26rako Bilbon, Lehen Arretaren egoera salatzeko
SATSE, ELA, LAB, ESK, CCOO eta UGT sindikatuek oso larritzat jo dituzte Gotzone Sagardui Osasun sailburuaren hitzak.
2022/06/10 - 13:02
Lehendakariak hidrogenoaren aldeko apustua egin du, deskarbonizaziorako "lehen mailako inbertsio" gisa
"Lurralde industriala gara, eta gure gain hartzen dugu planetaren oreka berreskuratzen eta 2050erako berotegi-efektuko gasen isurketen neutraltasuna lortzen laguntzeko erantzukizuna", adierazi du Urkullu.
2022/06/09 - 19:38
Volkswagen Navarrak ekoizteari utziko dio datorren astelehenean
Lantegi nafarrak ezin izango du ekoitzi, ibilgailuak egiteko direkzio zutabeak falta dituelako asteko bost egunetan.
2022/06/02 - 20:34
Gasteizen 1.200 milioi euroko inbertsioa egitea aztertzen ari da Mercedes
Inbertsioa "epe luzera" gauzatuko litzateke, eta ibilgailu modelo berrien ekoizpena baimenduko luke.
2022/06/01 - 19:49
Elkarretaratzea Bilbon eta manifestazioa Madrilen, Correosen lehen greba egunean
ELA, LAB eta ESK sindikatuetako ordezkariek elkarretaratzea egin dute Bilboko egoitzaren aurrean. Gainera, milaka langilek protesta egin dute Madrilgo erdialdean, CCOOk eta UGTk deituta.
2022/05/30 - 13:15
Bizkaiko adinekoen egoitzetako langileek hitzarmena berritzea eskatu dute laugarren greba egunean
ELAk azpimarratu duenez, laugarren greba-egun honen jarraipena "oso zabala izan da, nahiz eta ezarritako gutxieneko zerbitzuak gehiegizkoak izan".
2022/05/26 - 22:43
Behin-behineko irakasleak bermatzeko "borondate falta" ezkutatu nahi izana egotzi dio ELAk Jaurlaritzari
Sindikatuaren arabera, Hezkuntza Sailak "arreta desbideratu" nahi du aldi baterako 13.000 irakasleengandik. Steilasek, LABek, CCOOk eta UGTk, bestalde, akordioa babestu dute Eusko Jaurlaritzarekin batera.
2022/05/26 - 15:49
Jokin Bildarratz: ''Akordio honek lasaitasuna emango dio Hezkuntzari''
Antolaketa modernizatu eta ardatz estrategikoak indartzearekin bat, besteak beste, ingelesa 3 urtetik aurrera irakasten hastea eta egiturazko plaza ez direnak ikastetxeko plaza egonkor bihurtzea adostu dute Jaurlaritzak eta STEILAS, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek.
2022/05/26 - 08:55
Gamesarako dituen asmoen berri emango du Siemens Energyk gaur Eusko Jaurlaritzarekin egingo duen bileran
Arantxa Tapiak zuzentzen duen Saila sindikatuekin eta Siemens Gamesako langile batzordearekin harremanetan dago.
2022/05/23 - 18:01
Siemens Energyren eskaintzaren inguruan "informaziorik ez" dutela salatu dute sindikatuek
Siemens Gamesako arduradunekin lehenbailehen biltzea eskatu dute langileek, erosketaren inguruko xehetasunak ezagutzeko. Lanpostu guztiak mantentzea exijitu dute, eta, dagoeneko, hasi dira protesta-ekintzak pentsatzen.
2022/05/20 - 15:01
Bilboko Portuko zamaketako enpresek eta sindikatuek lan-hitzarmena berritzeko akordioa lortu dute
2020 amaieran zamaketariek egindako grebaren ondotik hasi zituzten negoziazioak bi aldeek, eta orain iritsi da akordioa. Oraingoz, ez dute hitzartutakoaren xehetasunik jakinarazi.
2022/05/18 - 18:22
Sindikatuak mahaitik altxatu dira, "eduki faltaren" eta Osakidetzaren jarrera "inposatzailearen" aurrean
Osakidetzak, aldiz, ibilbide profesionaleko eredu berria zehazteko orduan, sindikatuek eztabaidari eta adosteari uko egitea deitoratu du.
2022/05/18 - 15:20
Arabako metalgintzako sindikatuen arabera, grebak jarraipen zabala izan du; patronalaren ahotan, % 7,87koa
ELA, CCOO, LAB, USO, ESK eta CGT sindikatuek beste bi greba egun deitu dituzte maiatzaren 24 eta 26rako, lan hitzarmen baten alde.
2022/05/16 - 15:48
Inposizioa alde batera utzi eta negoziazioari berriro ekiteko deia egin diote sindikatuek Osakidetzari
Deialdia egin duten sei sindikatuek nabarmendu dute jarraipena "zabala" izaten ari dela. Osakidetzak, bien bitartean, esan du lanuzteak % 3,27ko jarraipena izan duela.
2022/05/16 - 12:55
Bizkaiko metalgintzako hitzarmena berritzeko negoziazio mahaiaren blokeoa salatu dute sindikatuek
Bizkaiko metalaren sektoreko negoziazio mahaiko ELA, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek elkarretaratzea egin dute LHKren Bilboko egoitzaren aurrean, sektoreko hitzarmena berritzeko negoziazio mahaiaren blokeoa salatzeko.
2022/05/11 - 15:26
Osakidetzak 3.723 lanpostu egonkortuko ditu
Satse, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek esan dutenez, Osasun Saila plaza kopuru hori "jakinaraztera mugatu da" gaur egindako mahai sektorialaren bileran. "Horrelako egoerek eraman gintuzten foro hau uztera", azpimarratu dute.