Bizkaiko erresidentziak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sindikatuek salatu dute % 100eko gutxieneko zerbitzuekin ezinezkoa dela grebak izan duen jarraipena ezagutzea

"Adinekoen egoitzetako langileen greba eskubidea urratzen dute % 100eko gutxieneko zerbitzuek, gaur jai zuten beharginek soilik egin dezaketelako protesta", kritikatu dute.
Bizkaiko adinekoen egoitzetako langileen protesta. Argazkia: LAB
Bizkaiko adinekoen egoitzetako langileen protesta. Argazkia: LAB

Bizkaiko adinekoen egoitzetan ordezkaritza duten sindikatuek salatu dute "gehiegizko" gutxieneko zerbitzuak ezarri dituela Eusko Jaurlaritzak erresidentzietan, eta ondorioz ezinezkoa dela gaurko greba egunak izan duen jarraipena zenbaterainokoa izan den jakitea. Gainera, kritikatu dute % 100eko gutxieneko zerbitzuek langileen eskubideak urratzen dituztela.

Guztira, 5.000 behargin zeuden deituta gaurko ELAk, LABek, CCOOk eta UGTk antolatutako protesta ekitaldietara. Hiru deialdi ezberdin egin dituzte, nork bere aldetik, baina guztiak helburu berberarekin: lan baldintzak hobetzea. Bilbon deitu dituzte manifestazioak.

Alde batetik, ELAk Arriaga antzokitik Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzaraino egin du martxa. Bestalde, LABek Bizkaiko Batzar Nagusien egoitza parean egin du protesta. Bien bitartean, CCOO eta UGT sindikatuek Bizkaiko Foru Aldundiko Ekintza Sozialerako Departamentua aukeratu dute bilkurarako.

Guztiek, lan baldintza hobeak aldarrikatu dituzte, 5.000 beharginengan eragina duen lan hitzarmenak duen "blokeo" egoeraren aurrean. Pandemiak eragindako neke fisiko, psikiko eta emozionala ere izan dute gogoan.

Hala, sindikatu guztiek bat egin dute horri buruz egindako adierazpenetan: "Adinekoen egoitzetako langileen greba eskubidea urratzen dute % 100eko gutxieneko zerbitzuek, gaur jai zuten beharginek soilik egin dezaketelako protesta".

Era berean, salatu dute gutxieneko zerbitzuek esparru guztietan dutela eragina; bai zuzeneko arretan, bai garbiketan eta baita administrazioan ere.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Amaia Barredo: "Eusko Jaurlaritza lanean ari da abeltzainekin hartutako epeak eta konpromisoak betetzeko"

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurreratu duenez, Jaurlaritzak "irailaren hasieran" abeltzaintza-sektorearen esku jarriko ditu lehengai batzuk batera erosteko bideak, lehorteak eragindako belar eskasia dela eta. Radio Euskadin ostiral honetan egindako elkarrizketa batean Barredok esan duenez, Bazka Mahaia oraindik deituta ez badago ere, ez da atzerapenak egongo: "Administrazioa ez dago bileraren zain erosketa bateratua prestatzeko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X